BELARMIÑAK ::Lehenengo pausoak
Autoekoizpena, 2014
belarmi-ak.bandcamp.com
AEBetan oso ohikoa da iraganean hardcorea zein bestelako doinu gogorragoak landu izan dituzten musikariek gaur egun power-popa edo kasu gehienetan sustraidun musika egiten aritzea. Sustraidun musika aipatzean esan nahi dut bluesa edo amerikarra, azken hau country modernoagoa. Galdetu, bestela, iaz Red Kross ikustera joan ziren hardcorezale askori; edo erreparatu ‘americana’ deiturikoaren pean dabiltzan askoren zuhaitz genealogikoei, besteak beste.
Bestalde, egia da musikari askok minimalismora ere jotzen dutela gero eta gehiago; kantuak ahalik eta biluzien idatzi eta interpretatzera. Horra hor, hurbileko adibide diren Eddie Spaghetti, Supersuckersekoa, Nick Olivery zein Iñigo Cabezafuego, besteak beste. Joseba Irazokiren adibideak ez digu balio; bere bakarkako proiektuan biluztu baino, sorgindu egiten baita.
Belarmiñak proiektu berriaren atzean Joxi Ubeda eta Iker Lopez tolosarrak daude. Lehena inguruotako hardcorearen aintzindari Tortura Sistematika taldeko kide izateaz gain, Bukaera, Batzuk eta beste hainbat proiektu gordinetan aritutako beteranoa; eta bestea Lobo Electrico taldeari glam ukitua eman eta gitarra irudimenez jotzen zuena. Biak elkartuta, Joxi abesten eta gitarra akustikoarekin, eta Iker gitarra elektrikoarekin, abestiei koloreak gehitzen. Bitxikeria gisa, beraien lehenetariko emanaldia Tortura Sistematikak izan zuen behin-behineko berpiztean izan zen.
Lehenengo pausoak izeneko lanean sei kantu batu dituzte, guztiak pop eta folkaren artekoak, euskaraz eta Joxik abestuak, baina dagoeneko musikari gehiago dituzte inguruan. Arteriak luzatu nahi dizkigute-k zabaltzen du lana. Joxiren kantatze sosegatuak guk geuk sortu dugun presondegia deskribatu ahala, Ikerrek oihartzun bereziko giroak sorrarazten ditu, eta tarteka eskusoinuak folk kutsu polita ematen dio. Giro atsegina-k ukitu are eta bereziagoa dauka, misteriotsuagoa. Zaharrak berri-k gorputz handiagoa dauka, Joxik indartsuago abesten du eta Ikerren gitarrak intriga puntua dauka. Gero arte melodikoagoa da, jostariagoa eta bluesa tartean bada ere, barren-barrenean The Clash hurbil dabilela esango nuke. Hain da estua-rekin minimalismora bueltatzen dira berriro eta haztearen misterioa deskubritzearekin bat bossa zipriztinak ageri dira. Lana ixten duen Neketsua-n Ikerrek askatasun handiagoa hartu du eta gitarra jokoak batzutan psikodeliarantz biratzen du. Natura, haurtzaroa, inozentzia eta biziraupenetik daukaten kantu hauek Will Oldham, Txuma Murugarren, King Loser eta Igor Arzuaga izan ditzakete familia artean.
Lembran? O 90% do Parlamento aprobou o Acordo Educativo hai dous séculos –perdoa, dous anos–. A reacción dos congresistas da esquerda moveuse entre euforia e satisfacción moderada. Segundo o documento aprobado, os centros privados seguirían recibindo diñeiro público,... [+]
Estás no bar, na barra, pedindo. No mostrador outras persoas tamén. En breve tocarache a quenda, pero o criado non che preguntou que é o que queres, saltouche e atendeu ao home que veu detrás de ti. Quedóuseche a cara estúpida e queres atraer a atención do camareiro, que... [+]
Eu mesmo podería dicilo, pero Macron díxoo. Crese que son instrumentos para dividir á nación francesa si xa existían no exágono antes de que o francés se convertese en lingua de Estado. En lugar de recoñecer que Francia venceu, uniformizó e asimilou aos falantes desas... [+]
Non puiden pechar o caixón despois do último par de medias que me quedaban, as cales se devoraban mutuamente. Así estaba, mal pecho, xa durante dúas semanas, o pixama (na tirada dos pixamas, salvo tres regaladas, non hai pixama; a camiseta “para casa” está chea de... [+]