Aitor Montes Aramaioko familiako medikua da eta euskaltzale nekaezina. Azken bi urteetan ezagun egin da hedabideetan, Osakidetza euskalduntzeko hainbat eta hainbat eskaera egin duelako. Azken eskaera ekografiaren txostenarena izan da, eta euskaraz jaso du, Montesen hitzetan lehen aldiz gertatu da halakorik.
Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zentroetan ahozko hizkuntza euskara izateak duen garrantziaz jabetuta dago Montes medikua, baina ez du uste idatzizko komunikazioaz ahaztu behar denik. Bere ustez, gauza bat da herritarrari euskarazko arreta eskaintzea, eta beste bat, Osakidetzaren lan hizkuntza euskara izatea. Bide horretan, pazienteen historia klinikoa euskaratzea eskatu du, baita odol analisiak ere. Ez du lortu, baina bai ekografiaren kasuan. Paziente batentzako ekografia eskaera egin zuen eta emaitzak euskaraz jaso nahi zituela adierazi zuen. Halaxe gertatu da. Montesen ustez, oso garrantzitsua da halako adibide bat egotea, aurrekari bihur daitekeelako.
Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.