Persepolis: Marjane Satrapi.
L’Association (frantsesez)
Norma Editorial (Gaztelaniaz)
Liburu bat gomendatzea ate bat zabaltzea da, galdera ikurrei beldurra galtzea.
Nongoa da norbere bizitza liburu batean jasotzeko beharra? Norbere istorioa norberea bakarrik ote da? Mendea eta segundoa gurutzatu zirenean sentitutakoak ez al dira errelatoaren parte?Zerk batzen ditu Urruña eta Teheran? Zergatik gara bizimoduaren fronte orotan hangoak hemen eta hemengoak han? Fidatzekoak al dira zauririk gabekoak? Gertatu ziren bezala gogoratzen ditugu gauzak ala gogoratzen ditugun bezala gertatu ziren? Zer inporta du egiak biluztasun zintzoenaren aurrean? Zeri buruzkoa da zinez Persepolis?
Nik ez dizuet liburu ona edo txarra den esango, estilo soil bezain xehearen gorazarrerik egingo, ezta goiko galderen zentzuzko arraposturik salatuko ere. Hendaiatik Pariserako trenean irakurri nuela baino ez.
Ez naiz sekula Irango iraultza islamikoaren fanatiko bat izan, alboko bidaiaria bezain ezezaguna zitzaidan Marjane Satrapi, ez nuen komikiak irakurtzeko joerarik, baina... Atea zabaldu zidaten eta ni sartu.
Orain, zure esku dago sartu ala ez erabakitzea. Zure eta Persepolisen esku. Kontrakoa haizatu arren, etengabe erabakitzea baita bizitza.
Viviamos en español, en español unificado. Non é unha cuestión pexorativa, nin sequera o libro de Jakue Pascual, que foi escrito en castelán. Ao contrario. O longo título mostra moi ben a súa existencia. Aínda máis no título: Radios libres, fanzines e ocupacións.
O... [+]
Desobedientzia zibil ez-biolentoa aipatuz gero, Mahatma Gandhi aurkeztuko digute ikur nagusitzat, Indiako kolonialismo gerrazale ingelesaren parte eta sustatzaile, Mussoliniren aldeko edo orduko Etiopia eta Abisiniako sarraskien justifikatzaile aritu bazen ere.
Hemen naiz, ez gelditzeko baina: Markel Ormazabal.
Txalaparta, 2014