Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

La fête de la dette, itotzen gaituen zorra irribarrez ulertzeko

  • “Zorra egiten duena ez da edozein” zioten zaharrek kreditua eskuratzea aberatsen esku besterik ez zenean. Gaur munduko herritar guztiok gabiltza zorpean, aberatsek lortu dutelako are aberatsago izatea haiek egindako zorren ordaina estatuen bizkar utzita. Parisen saiatuko dira antzerkiz ulertzen eta dantzaldian umorez ospatzen denon zorra.

SIPA agentziarentzako Delalande Raymondek egin argazkian, Cristophe Aleveque aktorea
SIPA agentziarentzako Delalande Raymondek egin argazkian, Cristophe Aleveque aktorea "Super Rebelle! Enfin ce qu'il en reste"¦" monologoan 2012an Frantziako lehendakaritzarako burutu kanpaina aitzakiatzat hartuta umore politikoa egiten. Bera izango da "La fêtte de la dette" (irudi txikian festa iragartzen duen afixa) ekitaldiko liderra, zor publikoa den gai korapilatsua modu arin, lasai eta barregarrian azaldua izan dadin ahaleginduko dena. Ondoan edukiko ditu sindikalista, idazle eta ekonomialari serioak, batzuk Economistes Atterrés (Ekonomialari Ikaratuak) izen serioa duen elkarteko kideak. Susan George idazle ezagunak ere eskainiko du lekukotasuna. Georgek aspaldi esan zuen inperioek kolonialismoarekin baino estuago lotzen dituztela gaur herrialdeak zorraren bidez. Mendebaldeko herri eta jendeei ere aplikatu dakieke lege bera.

Europako hauteskundeetan ez da aski aipatu zorra, nahiz eta askoren ustez horixe den geopolitikatik hasita jendearen eguneroko ezintasunetarainoko dena baldintzatzen duen datu nagusietakoa: estatuek beren gain hartutako zor publiko itzela. Hauteskunde biharamunean, Parisen badute estatuaren diru-kutxaren zuloez mintzatzeko aukera.

Frantzian Caritas laiko gorria den Secours Populaireko lehendakari Julien Laupetrek –gaualdiaren etekinak erakunde horrentzako izanen dira– eta Christophe Aleveque aktoreak antolatu dute zorra irri eta bals artean ospatzeko ekitaldia: “La fête de la dette”, zorraren festa. La Villette eremutik hurbil, 104 arte-gunean burutuko da ekitaldia maiatzaren 31n 19:00etatik aurrera.

Cristophe Aleveque (1963) aktore txit ezaguna da Frantzian. 1991n bakarkako umoregintza gazi politizatua aurkezten hasi zenetik, irratia, antzerkia eta zinea egin ditu, idatziz plazaratu artikulu eta liburuez gain. Telebistara sarritan konbidatu dute. Nabarmenki ezkerretan kokatua, Sarkozyren kontra aritzeaz gain arrakastaz probokatu ditu Frantziako eskuin kristau berriko jendeak.

Alevequek gidatuko du maiatzaren 31ko festaren lehen zatian ikusiko den “Le tour de la dette en 80 minutes”, Zorraren bira 80 minututan. Ekonomialari ezagunek eta sindikalistek hartuko dute parte azalpenetan; tartean izango dute Susan George idazle eta altermundialista famatua. Ondorenerako iragartzen da dantzaldia, Parisko antzinako kaleko guinguette popularretako giroa nahastuz happening, erakusketa, konbidatu berezien parte-hartze, jan-edan eta abarrekin.

“Elkarrekin aztertu nahi dugu –diote egitarauaren aurkezpenean– larritu eta beldurtu gabe, ‘zorraren arazoa’ deitu duten korapilo hori. Konplikatua omen delako, jendea aspertzen du edo ikaratzen. Gu saiatuko gara ‘zorra’ noren bizkar doan eta mesede nori egiten dion ulertzen, ebidentziak lehertzen, betiko uste ustelak desmitifikatzen, soinean daramagun kulpabilitateari ostikada ematen, erroreak nabarmentzen, paradoxak azpimarratzen, horrela gehiago esan ez diezaguten: ‘Lasai, gu okupatuko gara, zuek zoazte kalera jolas egitera’”.

Beste erakunde askoren artean ATTAC talde altermundialistak ere babestu duen ekitaldi ludiko-aldarrikatzaile hau (“Solidarité, festivité et civilité! Voici notre trinité!”) antolatu duena Coopérative Direction Humaine des Ressources (DHR) elkartea da, bere buruari helburutzat honakoa jarri diona: “Elkarrekin harremanetan jartzea artearen mundua eta hezkuntza herrikoiarena, antolatuz ekitaldi publikoak, atelierrak, zine emanaldi/eztabaidak”. DHR kooperatibak berrikitan “La dette” dokumentala plazaratu du, Nicolas Ubelmann eta Sophie Mitrani errealizatzaileek egina.

Estatuek zor, aberatsek altxor

Estatuen zorrak aipatuta, duela gutxi arte munduko herrialde txiroetan pentsatzen genuen Europako jendeok. 1990etik Hirugarren Munduaren Zorra Ezabatzearen aldeko Batzordeak (CADTM frantsesezko sigla ezagunetan) defenditzen du munduaren Hegoaldeko estatuei ezabatu dakien haien agintariek beren gain hartu duten zor ez-legitimoa. Alabaina, 2008ko krisitzarra kudeatzeko erabilitako estrategiak zabaldu dizkio askori begiak: nola pilatu da gaur bere herritarrei babes sozial guztiak murrizten dizkieten estatuon hainbesterainoko zorra?

CADTM elkarteak herrialde txiroen zorraren auditoria eskatzea aldarrikatu du aspalditik. Finantzen krisi moduan hasi eta benetan krisi sistemikoa suertatu denak Grezia hondoratu zuenean, Troikaren salbamendu errezetak medio, orduan hasi zen aipatzen hemengo zor publikoa ere auditatu beharra. Pariskoak urrats golfo bat izan nahiko luke ezkutukoa azaleratzeko bide horretan.

Eztabaidan parte hartuko duen Thomas Coutrot ekonomialariak azaldu du herritarrei bizkarretik kendu behar zaiela zor publikoaren errudun izatearen kulpabilitatea: lanordu gutxiegi egiten dutela, opor luzeegiak dauzkatela, laguntza publikotan gastu handiegia doala, eta abar luzea, hedabideek usu zabaltzen dituzten mitoak. “Gezur horiekin estali nahi izan dute administrazioak daukan zuloaren errudunak direla enpresei eta aberatsei zergak jaistea, loturik arduradun politikoen axolagabekeria espekulazioaren aurrean”.

Patrick Viveret filosofoa eta Frantziako kontuen auzitegian magistratu aritua ere parte hartzekoa da maiatzaren 31ko festan. “Kontuen auzitegian ikusi ahal izan da azken hamar urteotan Frantzian batera edo bestera 100.000 milioi euro barkatu dituela estatuak zergatan. Noren mesedetan? Dudarik gabe aberatsenen mesedetan. Diru horiek gehiago irabazi dituztelarik, jende aberatsok ahalmena daukate zorretan dagoen estatuari dirua uzteko. Beraz, bi aldiz irabazi dute: lehenbizi zerga gutxiago pagatzearekin, bigarrenean estatuari bere zorragatik interesa kobratuz”.

Aldiz, gutxien irabazten dutenek zigor bikoitza daukate. Alde batetik zerbitzu sozial gutxiago daukate estatuak zerga gutxiago kobratzen duelako. Bestetik, bere zergekin lagundu behar dio estatuari ordaintzen zor publikoaren interesak. Ez kexa txiroegia baldin bazara zuzeneko zergak pagatzeko -soldataren gainekoak- zeren zuk ere pagatuko duzu produktu eta zerbitzu guztiak zamatzen dituen BEZarekin.

Mendebaldeko estatuen zorpetzea dago herritarren arteko berdintasun eza gero eta handiagoa izatearen bihotzean. Pierre Larroutourou ekonomialariak azalduko du Parisen nolaz zor ekonomikoa eta zor soziala elkarri loturik doazen. Ronald Reagan eta Margaret Thatcherrez geroztik, mendebaldeko herritarren soldatek gero eta pisu txikiagoa izan dute ekonomiaren osotasunean, eten gabe handituz joan dira bai zor pribatua eta bai zor publikoa, eta aldiz korporazio handienen eta familia aberatsenen irabaziak izugarri handitu.
Mendebaldeko 15 herrialde indartsuenetan 1976tik 2011 artean langileek galdutako soldatek osatzen dute Barne Produktu Gordinaren %150, finantzen merkatura eta paradisu fiskaletara joan direnak.

Henry Fordek esana omen da 1930eko hamarkadan, larritasunean soilik XXI. mendeko honek gainditu duen krisiaren erdian: “Gauza ona da Amerikako herritar gehienek ez jakitea nola funtzionatzen duen benetan bankuen sistemak; zeren eta jakingo balute bihar goizerako iraultza lehertuko litzateke hemen”. Parisen maiatzaren 31n nekez sutuko dute iraultzarik. Ez da gutxi izango azken 30 urteotako gezurren estalkia pittin bat harrotzea? Algaraz eta baltsean, gainera.


Interésache pola canle: Ekonomia krisia
2025-01-03 | Leire Ibar
A partir de 2025, en Hego Euskal Herria os alugueres subirán un máximo do 2,2% na renovación
O Instituto Nacional de Estatística (INE) publicou o 2 de xaneiro un novo índice de referencia. En función diso, os prezos dos alugueres poderanse incrementar até un máximo do 2,2% ao ano. Este índice é consecuencia da Lei de Vivenda que entrou en vigor o 25 de maio de... [+]

2024-12-31 | Leire Ibar
Os prezos subirán co novo ano
Co inicio do novo ano, rexistraranse subidas nos prezos dos diferentes servizos e produtos da compañía. Obsérvanse incrementos significativos nos prezos dos alimentos, as facturas enerxéticas, os impostos municipais e os gastos de vivenda.

2024-12-27 | Gedar
Osakidetza recorta 110 centros de saúde en Nadal
No pasado Nadal rexistráronse esperas de até doce horas, que se prolongaron até as cero horas. Osakidetza aplica este tipo de restricións en 180 días ao ano.

2024-12-19 | Leire Ibar
Mobilizan en Bilbao contra o encarecemento do transporte público
Decenas de persoas convocadas polo Salto Ecosocial e a Carta de Dereitos Sociais de Euskal Herria criticaron que o aumento do prezo do transporte público e a eliminación dos descontos é "inaceptable". Ademais, destacaron que se trataría dunha " carga adicional" para a clase... [+]

O Goberno Vasco volve relacionar aos máis pobres coa fraude, pondo unha caixa de correos anónima para denunciar as axudas
O Goberno Vasco ha posto en marcha, unha vez máis, unha caixa de correos para que a cidadanía comunique de forma anónima “calquera sospeita de actuacións irregulares” e reforzou a Unidade de Control de Lanbide, a pesar de que non se comete fraude ao redor da Renda de... [+]

Denuncian o "colapso" do centro de infeccións de transmisión sexual do ambulatorio de Bombeiros Etxaniz de Bilbao
Alfonso Setiey, presidente de Anitzak, dixo que hai falta de persoal e información, que a lista de espera é "longa" e que hai unha "gran estigmatización".

Denuncian ao presidente valenciano e piden a súa dimisión
O sindicato CXT denunciou ao presidente da Generalitat valenciana por non adoptar as medidas necesarias para evitar a morte dun membro de eta. Unha vintena de axentes sociais e sindicais, pola súa banda, convocaron na capital unha manifestación para o vindeiro sábado para... [+]

2024-11-05 | ARGIA
Volven estar sen médicos nas urxencias de Amurrio
O Centro de Atención Continuada do Ambulatorio de Amurrio non atendeu a ningún médico o pasado domingo, segundo informou Aiaraldea. Precisamente, varios veciños da zona iniciaron unha recollida de firmas para que os veciños da zona poidan adherirse a ela. “Normalizouse... [+]

Banquete
Iberdrola obtivo un beneficio de 5.472 millóns de euros até setembro deste ano , o que supón unha nova marca de ingresos en 2024, un 14% máis que o ano pasado. Repsol tiña no seu peto 1.626 millóns de euros para o mes de xullo, e os 3.168 millóns que gañou en 2023... [+]

Bonificacións fiscais a mozas: O impacto da película 'On falling'?
O Goberno portugués ha proposto reducir o IRPF aos mozos ou eliminalo nalgúns casos, pero de momento non puxo máis que a cuestión, porque non está claro si poderá aprobar os orzamentos, porque os partidos que conforman o Goberno non suman maioría parlamentaria. O Goberno... [+]

Sobe o IVE dos alimentos básicos en Hego Euskal Herria
Desde xaneiro de 2023 está en vigor a medida para evitar a aplicación do IVE aos alimentos básicos, nos que o aceite de oliva está presente desde hai tres meses.

Europa impón unha multa de 15.000 millóns de euros ás multinacionais Apple e Google
O Tribunal de Xustiza da Unión Europea (TJUE) sentenciou o caso Apple e Irlanda e ratificou a condena a Google por abuso de posición dominante.

Faltan dous do tres médicos no centro de saúde de Elizondo
Os servizos sen persoal médico están a levarse a cabo en Elizondo a través de horas extraordinarias e voluntarias. O doutor Xabi Zarandona denunciou que "non se pode garantir a continuidade dos pacientes".

2024-06-19 | ARGIA
Faltan médicos e pediatras en Bortziri e Baztan
Saíron á rúa para denunciar a falta de médicos e pediatras de Bortziri e Baztan, as listas de espera interminables e o atraso das citas, entre outros. “Os que vivimos no medio rural tamén merecemos unha atención axeitada”.

Europa abre a porta á ultradereita convertida en mercadoría
Os prezos das vivendas e os alugueres seguen en alza sen límites, o que deixou a millóns de persoas nunha situación moi precaria: os mozos non poden emanciparse, tiraron a moitos cidadáns do seu barrio a fartar, e para moitos a única solución é compartir infravivenda. O... [+]

Eguneraketa berriak daude