argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Izarrak ikusteko denboraren makina

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2014ko apirilaren 10

www.stellarium.org webguneak ordenagailuan planetarioa izateko aukera ematen du. Duela hamar urte garatzen hasi ziren softwareak zerua 3Dn eta modu errealistan ikusteko aukera ematen du, begi hutsez edo binokular nahiz teleskopio bidez. Sistema eragile nagusiekin bateragarria da programa, eta ahalmen handiko txartel grafikoa baino ez du eskatzen. Lurreko edozein puntutatik ikus daitezke izarrak, koordenatuak emanez gero, eta denboran aurrera zein atzera egiteko aukera ere ematen du; hala, historiako edozein data aukeratu eta egun hartan zeruak zer itxura zuen ikus daiteke.