Iaz 5 milioi itzulpen baino gehiago egin ziren www.itzultzailea.eus-kadi.net webgunean, Eusko Jaurlaritzak zintzilikatuta duen erremintan. Euskaratik gaztelaniara, gaztelaniatik euskarara eta ingelesetik euskarara itzultzeko aukera dago.
Itzultzaile automatikoa 2012an jarri zen abian eta duela gutxi Eusko Jaurlaritzak hobetutako bertsioa aurkeztu du. Sarean erabiltzeko erreminta zena mugikorretarako egokitu dute. Android eta IOS sistema eragilea dutenek aplikazioa deskargatu eta itzultzaile automatikoa erabili ahal izango dute. Telefonoan testua idatzi beharrik gabe, ahoz diktatu eta mugikorrak berak idatziko du testua. Ondoren itzuli egingo.
Horrela kontatuta badirudi pagotxa ikaragarria dela itzultzaile hau. Ordea, testu laburrak eta webguneak itzultzeko gaitasuna du. Eta ohar garrantzitsuena: gizakiaren ondorengo zuzenketarik gabe itzulpenok ez dira balekoak, itzulpen perfektua (inoiz lortuko bada) urrun dago. Jaurlaritzak ondoko oharra jarria du: “Laguntza-tresna bezala hartu eta kontuan izan emaitza BETI gainbegiratu behar dela”, baina tamalez galbahe horretatik soilik pasatako itzulpen ulertezinak batean eta bestean ikusten ditugu. Azkena, Argian jaso genuen eskutitza, inprimagailu etxe ezagun batena. Zer esan nahi zuen jakin nahiz gero gaztelaniazkoa irakurri behar, derrigor.
He vivido dúas experiencias lingüísticas moi diferentes en dous pobos do Sur nas últimas semanas. Unha nunha conferencia organizada por unha institución pública dun pobo vasco e outra nunha asemblea dunha escola. Si estivemos na conferencia máis de 80 persoas, eu diría... [+]
Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.
Moitas editoriais rexeitaron o libro "A campá de cristal", por entender que era un cholín e un pouco lixeiro. Foi publicada por primeira vez en 1963 co alcume Vitoria Lucas. A campá de cristal podería ser unha novela, pero ao tratarse dun relato moi próximo á vida do autor... [+]