argia.eus
INPRIMATU
Zuhaitzen putzak
  • Frantzian ezaguna da Francis Hallé (Seine-Port, 1938-04-15). Botanikaria da, oihan tropilaketan eta zuhaitzen arkitekturan espezialista; munduko ospetsuena dela esango nuke.

Jakoba Errekondo 2014ko otsailaren 27a

“Sentibera” da, niretzako, bere izakera ongien adierazten duen hitza. Ilargiari landareengan duen eragina aitortzen dion zientzialari bakanetakoa. Behin, inausketa inoiz onargarria ote zen galdetu zioten, eta erantzuna: “Ezetz, inoiz ere ez. Salbuespen bakar bat onar daiteke: fruitu arbolak, baldin eta zure elikaduraren oinarri badira. Inausketa krimen bat da, eta infekzio iturri da, beti”.

Berak aurkitu eta jakinarazi zuen zenbait zuhaitzen (pagozeoak, pinuak…) “lotsa” edo “herabetasuna”, gertakari harrigarria. Zuhaitzen zainak eta adarrak, txirikordatu eta elkarrekin nahasi beharrean, tarte bat uzten dute, zirritu bat. Espezie bereko zuhaitzen artean ere antzeman du tarte hau, eta gas trukearekin lotu daitekeela dio. Aldamenekoaren gasak urrundu…