Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Internet eta pornoa sexu hezitzaile

  • Frantziako Estatuan You Porn belaunaldia: mitoa ala errealitatea? izenburuko txostena argitaratu dute. Internetek eta, nagusiki, sarearen bidez gero eta errazago zabaltzen den pornografiak gazteen sexu hezkuntzan eta jardueretan duten eragina baieztatzen duten datuak biltzen ditu lanak.

YouPorn belaunaldia txostena argitaratu zenean, komunikabideek, oro har, inkestaren emaitza “kezkagarriak” izan zituzten mintzagai: sexuaren banalizatzea, internetekin jaio eta hazi den belaunaldiaren hipersexualizazioa, emakumeak objektutzat dituen eredua hedatzea... Horiek guztiak eta gehiago egotzi dizkiete teknologia berriei eta, zehazki, internet bidez gero eta eskurago dagoen pornografiari. Inkestaren emaitzak gurera ekarri ote daitezkeen eta ondorioak kezkatzeko modukoak diren jakiteko, ikastetxez ikastetxe sexu-hezkuntza programak ematen dituen Olatz Berastegi sexologoarekin bildu gara.

Berastegik ez du ukatzen internetek eta zinema pornografikoak gazteen sexu garapenean duen eragin handia. Agerian geratzen  da, ikastetxeetan jasotzen duten sexu-hezkuntza eta sarean ematen duten denbora alderatze hutsarekin. Ikastetxeek ez dute sexu hezkuntza eskaintzeko obligaziorik, eta gehienez, DBHko hiru ikasturteetan banatuta, 30 ordu ematen dituzte. Salbuespen onenetan, Lehen Hezkuntzan beste 6 ordu ere eskaintzen dituzte. Beraz, bizitza akademiko ez unibertsitario osoan, 0-36 ordu bitartean eskaintzen zaizkio sexu hezkuntzari. Oso denbora gutxi dela dio Harremanak taldeko sexologoak, eta gainera ordu gutxi horiek prebentziora mugatu ohi dira, “eta ez elkarrekin nolako harremanak izan ditzakegun aurreiritzirik gabe ulertzera. Gazteei sexuari buruzko oso mezu negatiboa helarazten diegula uste du. “Sexu hezkuntza kondoi bat duen poster batean laburbiltzen da. Prebentzioa beharrezkoa da, baina harreman sexualak hori baino askoz gehiago dira. Eta helarazten diegun mezuan dena dira mamuak, beldurra, arriskua, kontuz interenetekin, pornoa txarra da...”.

Interneten eta pornoaren eraginez gizartea hipersexualizatzeak ez du kezkatzen Olatz Berastegi: “Ez gaude hipersexualizatuta, gutxi eta gaizki sexualizatuta gaude.  Estereotipo batzuk oso sartuta dauzkagu; harremanak nolakoak izan behar duten esaten digute, nola seduzitu behar den... baina gure gorputza ez dugu ezagutu ere egiten”.

Nesken datuak gora

Lehen aipaturiko inkestaren emaitzetan nabarmentzen den lehen datua nesken masturbazio portzentajearen igoera da (inkestako datu askotan  errepikatuko da fenomeno hori: mutilen portzentajeak altuagoak dira atal gehienetan, baina nesken portzentajeek azken urteotan izan duten bilakaera ikusgarriagoa da). Duela hogei bat urte 18-19 urteko emakumeen %34k zioten inoiz masturbatu zela eta gaur egun %59k onartzen dute gutxienez behin masturbatu izana. Baina zer esan nahi du horrek, gehiago masturbatzen direla ala errazago onartzen dutela? “Ziur aski, biak –dio Berastegik–. Pixkanaka, gehiago masturbatzen ari dira eta gehiago aitortzen dute, baina ikasleengan ikusten dut  emakumeoi gure gorputzarekiko harremanean ezarritako mugen eta beldurren ondorioak oraindik nabarmentzen direla. Mutilak neskez aprobetxatzen diren mezuek edo ‘urdanga’ etiketa jasotzeko arriskuak pisu handia dute oraindik”.

Praktika onak ala txarrak?

Pornoan ohikoak diren zenbait praktika (aho sexua, penetrazio anala...) asko igo dira txostenaren arabera. Pornoa ikusteko aukera izugarri zabaldu da interneti esker eta, urte gutxitan, sarean pornora jo duten mutilen portzentajea bikoiztu egin da, eta neskena, berriz, hamar aldiz biderkatu. “Ikasleek asko galdetzen dute praktika horiei buruz, batez ere mutilek, eta batzuek ‘nazka’ aipatzen dute. Gaixotasunak kutsatzeko arriskua egon daiteke, baina hori higiene eta prebentzio kontua da. Ezer txarrik ez duela esaten diet, sexukideek probatu nahi izanez gero”. Baina nahi dutelako egiten dute ala pornoaren ereduak bultzatuta eta nolabait behartuta? “Gazteek  inguruak bultzatuta eta behartuta jotzen dute alkoholera edo drogara, eta hori bai da txarra. Baina gorputzaren bidez plazera sentitzea?”.

Pornoa oso “genitalizatuta” dagoela onartzen du Berastegik, baina horrek ondorio positiboa izan dezake emakumeentzat. “Mutilek bilakaera bat behar dute, zakiletik aldendu. Eta neskek, alderantziz. Erromantizismoa eta hori guztia ondo dago, baina emakumea gorputza ere bada, eta pornoak horretaz jabetzen lagun diezaioke”.

Finean, bere gorputza deskubritzen ari den gazte batek internetera jotzen du, pornoa ikusten du eta horrek, beharbada, sexu orala probatzera bultzatuko du. Gero ondorioztatuko du nahi duena den ala ez. “Egiten dutenak ez du ezer txarretik, baina dagoeneko esan diegu txarra dela. Zer dago gaizki? Gazteek egiten dutena ala helduon begirada?”.

Sexualitatea garatzeko ziberespazioa

Batetik, internetek zibersexua ekarri du. Inkesta burutu duen Ifop erakundeko arduradun François Krausen esanetan, “interneteko zenbait plataformek gazteei harreman sexual birtualak izateko aukera eman diete, eta gazteek gehienetan ez dute hori egiteko espaziorik, sedukzio jokoan aritzeko aukerarik”. Zentzu horretan, Olatz Berastegik Wilhein Reichen lana ekarri du gogora. 1920ko hamarkadan psikiatra austriarrak Sexpol sexu politika bideratzeko elkartea sortu zuen. Gazteen sexualitateaz arduratuta, Reichek uste zuen gazteei informazioa eta leku  erosoak eskaini behar zitzaizkiela, plazera gorputzaren bidez bizi zezaten. Ia ehun urte geroago, horrelako espazio errealik ezean internetek espazio birtual bat behintzat eskaintzen die, ez soilik sexu harreman birtualak izateko, baita informazioa biltzeko ere.

Baina internet bizitza errealean sexu harremanak izateko pertsonak aurkitzeko topagunea ere bada. 2006tik hona hirukoiztu egin da sarean aurkitutako pertsonekin sexu harreman errealak izan dituzten gazteen kopurua. Hor ere, helduok arriskuaren mezua etengabe helarazten diegu. Berastegik interneten arriskuak badaudela onartzen du eta arrisku horiek kontrolatu behar direla, “kalean ere arriskuak kontrolatu behar diren bezalaxe. Azken finean interneten dabilen jendea kalean dagoen jende bera da”.

Eta arriskuak izanagatik, abantaila handiak ere baditu sareak. “Demagun aurreiritziz betetako herri txiki batean bizi zaren nerabe transexuala edo homosexuala zarela eta bakarrik sentitzen zarela. Interneten bidez, zuk bezala pentsatzen eta sentitzen duten pertsonak ezagutu ditzakezu. Aukerak izugarri zabaltzen ditu”.

Jende berria ezagutzeko gogoa, harreman sexualak izateko gogoa ona dela azpimarratzen du, sexualitatearekin batera txertatuta dauzkagun beldurrak direla hori guztia negatiboki ikustera bultzatzen gaituztenak. Eta hala ere ez da ezkorra. “Gauzak aldatzen hasi dira, oso mantso bada ere, batez ere emakumeentzat. Gero eta gehiago arduratzen dira beraien gorputzaz, plazeraz”. Eta beharbada, txosteneko datuetan neskei dagozkien emaitzetan ikusten den bilakaera horren seinale da.

Internet eta pornoa ez dira sexu hezitzaile egokienak. Baina akaso gizartea baino hobexeago arituko dira zeregin horretan.

YouPorn belaunaldia: mitoa ala errealitatea?

Cam4 webcam bidezko harremanetarako webgunearen enkarguz, Ifop inkesta erakundeak galdeketa egin zuen iazko irailean, teknologia berriek gazteen sexu jokabideetan duten eragina zehazteko asmoz. Inkesta  Frantziako Estatuko 15 eta 24 urte bitarteko 1.021 gazteri egin zieten eta emaitzak YouPorn belaunaldia: mitoa ala errealitatea izenburuko txostenean argitaratu dituzte. Hemen, txostenean bildutako datu aipagarrienak, bilakaera nabarmenena izan dutenak, bildu ditugu; emaitza guztiak jakin nahi dituenak http://www.ifop.com/media/poll/2367-1-study_file.pdf helbidean topatuko du txosten osoa, frantsesez.

Txostenaren lehen atalak gazteen lehen esperientzia sexualak ditu aztergai. Masturbazioari dagokionez, emakumezkoen datuen bilakaera deigarria da: mutiletan ez dago aldaketa handirik, %90 inguruk dio masturbatzen dela; 18 eta 19 urteko nesken artean, aldiz, %59k onartzen du bakarkako lanean aritu izana (1992an %34k bakarrik onartzen zuen). Lehen esperientzia sexual osoa (koitoaz ari da txostena) batez beste urtebete inguru aurreratu da nesketan zein mutiletan, azken 20 urteetan.

Bigarren zatiak pornoa eta online harremanak, hau da, komunikazio modu berriekin lotutako harreman sexualak ditu hizpide. Bideo edo irudi pornografikoak ikusteko nabigatu duten mutilen portzentajea igo egin da: 15-17 urte arteko mutilen %53k ikusi dute pornoa interneten (iraganeko daturik ez dago); 18-19 urtekoen portzentajea %42tik %71ra igo da azken zazpi urteetan, eta 20-24 urtekoen artean %47tik %77ra. Baina berriro ere nesken datuen bilakaera deigarriagoa da: 18-19 urteko nesken portzentajea %4tik %42ra igo da, eta 20-24 urtekoena %7tik % 42ra, 2006tik hona. Gazteen % 38k topaketa guneetan nabigatu du, %24k konbertsazio “erotikoak” izan ditu gune horietan, eta portzentaje berberak sarean aurkitutako jendea bizitza errealean ezagutzeko pausoa eman du. 2006tik hona, datu horiek bikoiztu egin dira ia 18-24 urte bitarteko gizonen artean eta 20-24 urteko emakumeen artean. Ordutik hona sarean topatutako pertsonekin harreman sexualak izandako gazte kopuruaren igoera are nabarmenagoa da: mutiletan, %7tik %22ra 18-19 adin tartean eta %11tik %27ra 20-24 adin tartean; nesketan, %4tik %13ra eta %6tik %23ra egin dute gora, hurrenez hurren.

Hurrengo puntuan bizitza errealean egiten diren sexu praktikak eta jarrerak aztertu dituzte. Dagoeneko bikote sexuala izan duten 15-17 urteko mutilen %70ek praktikatu dute aho sexua, eta adin bereko nesken %62k (iraganeko daturik ez dago). 18-19 adin tartean sexu orala izan duten mutilen portzentajea %59tik %76ra igo da azken bi hamarkadetan; nesken portzentajea, aldiz, ia bikoiztu egin da (%42tik %78ra). Sexu analari buruzko datuak ere bikoiztu egin dira 1992tik hona, 15-19 urte bitarteko mutiletan eta 18-24 urte bitarteko nesken artean.

Laugarren atala esperientzia sexual birtualei dagokie, baina aurrez halako inkestarik egin ez denez, emaitza berriak alderatzeko daturik ez dago. Mutilen %12k eta nesken %15ek bideoak edo argazkiak egin dituzte biluzik zeudela edo biluzten ari ziren bitartean.  Mutilen %7k eta nesken %5ek sexu harreman birtualak izan dituzte webcam bidez. Mutilen %13k eta nesken %4k sexu ikuskizunen bat ikusi dute sexcam bidez, eta ikuskizuna eskaini dute mutilen %3l eta nesken %1ak.

Azken atalak gazteen joera homosexual eta bisexualei buruzko datuak biltzen ditu. Mutilen %10ek eta nesken %18k diote inoiz sexu bereko pertsona batek erakarrita sentitu direla. 2006tik hona, 18-24 urte bitarteko mutiletan datuak %4,8tik %11ra egin du gora, eta adin bereko neskenak %  7,4tik %20ra. Dagoeneko sexu bereko norbaitekin harreman sexualak izan dituzten gazteen portzentajea berbera da nesketan eta mutiletan: %10. Eta beren burua homosexualtzat edo bisexualtzat dutenen kopurua ere antzekoa da: gizonen %9 eta emakumeen %8.
 

Pornoa guztiontzat

Pornoaren industriak eragiten dituen irabaziak zehaztea zaila da, nagusiki jardueraren parte bat legearen mugetatik kanpo egiten delako; The Observer aldizkariaren arabera Kaliforniako San Fernando bailaran kontzentratzen den industriak 13.000 milioi dolar inguru ingresatu zituen 2007an, eta horietatik 4-6 milioi soilik fakturatu ziren modu legalean. Kopuru zehatzik izan ez arren garbi dagoena da, San Fernandoko industriaren fakturazioak erraz gainditu zuela Hollywoodeko industriarena 2000ko hamarkadan.

Pornoak eragin handia izan du interneten. Besteak beste audio eta bideo streamingaren, geolokalizazioaren edo ordainketa sistemen garapena bultzatu du. Eta internetek ere eragin handia izan du industria pornografikoan. Pornoa internet bidez erostea erosoagoa eta pribatuagoa denez, sareak goitik behera aldatu du ordainpeko pronografiaren banaketa. Forbesen arabera, 2001ean internet bidezko pornoaren salmenta 1.000 milioi dolarrera iritsi zen AEBetan, aldizkari pornografikoen salmenta lehenengoz gaindituz. Orduz geroztik, euskarri fisikoen salmentak behera egin du, eta internet bidezko salmentak, aldiz, gora egin zuen, doako banaketak eztanda egin zuen artean behintzat.

Free Speech Coalition elkartearen arabera, 2009an industria pornografikoaren diru-sarrerek %30-50 egin zuten behera. 2007an, aktoreei 500 dolar ordaintzen zitzaien batez beste eszenako eta 2009an 300 dolar besterik ez. Beheraldia krisialdi ekonomikoari egotzi dakioke neurri batean, baina internet bidezko doako banaketak eragin handiagoa izan du. Eta ez soilik fakturazioan edo filmen aurrekontuetan, baita edukietan ere.

San Fernando bailarako ekoizpen komertzialek kalitate tekniko handia izan ohi dute, baina eduki estereotipatu klonikoak irudikatu ohi dituzte. Doako banaketa, aldiz, eduki anitzagoak eta errealistagoak ekartzen ari da. Pornoaren banaketa hosting zerbitzuen bidez egiten da nagusiki, hau da, Youtube moduko guneen bidez. YouPorn, Xtube, PornHub, RedTube, ExtremeTube eta halako plataformetan, erabiltzaileak igotzen ditu bideoak. Horietako asko film porno komertzialen zatiak dira, baina erabiltzaileek etxean egindako bideoak ere jartzen dituzte ikusgai. Porno amateurraren loraldiak  mesede handia egin die errealismoari eta aniztasunari. Aipatutako webguneetako kategoria zerrendei erreparatuta, orotariko praktikak, genero konbinazioak, partaide kopuruak, adinak, gorpuzkerak, fetixeak... aurkituko ditugu. Esaterako, Hentai edo marrazki bizidun pornografikoak daude ikusgai, Instructional kategorian bokazio hezitzailea duten bideoak aurki daitezke, eta Female friendly etiketapean emakumeei zuzendutako bideo pornografikoak daude.

Hala ere, doako webgune hauetan porno komertzialak pisu handia du oraindik. Izan ere ordainpeko pornografia eskaintzen duten enpresa askok amuak (kalitate baxuko film zati laburrak) ipini ohi dituzte doako webguneetan, erabiltzailea beren guneetara  eraman eta eduki osoa ordain dezala bultzatzeko. Azken finean, doako gune pornografikoek beste enpresa hauetatik eta publizitatetik lortzen dituzte irabaziak.

Pornografia “demokratikoagoaren” eredu nabarmenetakoa Porn For Everyone! (pornoa guztientzat) ekimena da. Charlie Spatsek sortutako queer porno ekoiztetxe kanadiarrak crowdfundingean oinarritzen du jarduera. Erabiltzaileak zenbait eszena doan ikus ditzake pornforeveryone.net helbidean, baina film osoak deskargatu nahi dituenak ordaindu egin behar du. Filmek ez dute prezio zehatzik, ikusleak nahi duena edo ahal duena ordainduko du, eta gainera borondatez ordaindutakoa zer ekoizpenetan inbertitu aukeratu dezake. Eta filmetan zer ikusi nahi duen  iradokitzeko aukera ere badu. Ikusle huts, finantzari edo aholkulari izateaz gain, erabiltzailea aktore ere izan daiteke. “edozein genero, sexualitate, gorpuzkera, arraza edo trebetasun” duela ere. Pornoa guztiontzat eta guztiok egina.


Interésache pola canle: Sexualitatea
2025-02-07 | Uriola.eus
Dous homes denuncian unha agresión homofóbica en Bilbao
Un grupo de entre catro e cinco persoas insultoulles homófobamente e golpeoulles.

A comunidade LGBTIQ+ chea as rúas de Arxentina contra Milei
Manifestacións multitudinarias celebráronse este sábado en varias cidades de Arxentina. O presidente Javier Milei chamou "pedófilos" ás persoas LGBTIQ+ no Foro Económico Mundial que se celebra en Davos.

2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
"Todos somos referentes en educación sexual"
A sexóloga Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) impartirá o curso online coa UEU "máis aló das aulas de educación sexual". Ten o Máster en Educación e Asesoramento Sexual de INCISEX, Formación en Sexología Clínica Training dAs Seccións de Bi e Formación Pedagóxica... [+]

2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografía en mozas

Os mozos comezan a consumir pornografía antes, xa que o porno é a súa única educación sexual. Como demos chegamos até aquí?

Hoxe en día, hai que recoñecer que grazas a Internet é moito máis fácil ver pornografía. Desgraciadamente, a través dun clic o neno de entre... [+]


Maritxu e Katalina: Porque as historias do disidentes sexo e xénero perdidas nos arquivos forman parte da Historia
A finais do século XV ou principios do XVI foi detida, encarcerada, torturada, desposuída de todo e exiliada Catalina de Belauntza, por negarse “relacións carnais” con Maredi de Oiartzun. Coñecemos este acontecemento de 500 anos de incógnito e perdido nos arquivos... [+]

Hamza Abuhamdia (activista palestina 'queer')
"O corpo é o primeiro territorio ocupado polo poder colonial"
O sábado, Hamza Abuhamdia, queer palestino afincado en París, desprazarase a Makea para participar no encontro a favor de Palestina. Impartirá un taller sobre pinkwashing dirixido por Israel –con tradución simultánea ao eúscaro– ás 15:30 da tarde. O pinkwashing de... [+]

Sexo románico

Zamora, finais do século X. A beiras do río Douro e fóra das murallas da cidade construíuse a igrexa de Santiago dos Cabaleiros. Nos capiteis interiores da igrexa represéntanse escenas variadas con contido sexual: unha orxía, unha muller espida sostendo o pene dun home…... [+]


Denuncian o "colapso" do centro de infeccións de transmisión sexual do ambulatorio de Bombeiros Etxaniz de Bilbao
Alfonso Setiey, presidente de Anitzak, dixo que hai falta de persoal e información, que a lista de espera é "longa" e que hai unha "gran estigmatización".

A necesidade de recursos e axentes para dar unha resposta coordinado ao chemsex en Navarra
Organizado pola Asociación Sare, en Pamplona organizáronse unhas xornadas para falar sobre o fenómeno sociocultural do chemsex.

2024-09-10 | Sustatu
Kaixomaitia.eus pecharase a finais de setembro, se ninguén colle a substitución
Pecharase a finais de setembro Kaixomaitia.eus, a web en eúscaro para buscar contactos, despois de 17 anos de actividade. Así o anunciou nunha mensaxe o seu creador, Iñigo Arandia Galarraga, que durante estes anos traballou moito na xestión deste recurso. Na súa mensaxe,... [+]

2024-08-20 | ARGIA
Denuncian que os trans que queren iniciar tratamento en Osakidetza teñen que pasar pola psiquiatría
Diversos colectivos denunciaron que os trans atendidos na Unidade de Identidade de Xénero do Hospital de Cruzamentos están a ser atendidos por profesionais da primeira acollida psiquiátrica, o que patoloxías as transas e debería ser unha recepción endocrina. Desde... [+]

Prep, outra barreira contra o VIH
Existen numerosas estratexias e medidas para facer fronte ao VIH, entre elas a profilaxis pre-exposición Prep. Poden solicitalo quen teñen un alto risco de exposición ao virus.

As declaracións homófobas de Munilla volven provocar unha tormenta de críticas
O bispo José Ignacio Munilla expresou por enésima vez a súa homofobia e defendeu terapias para “curar” a homosexualidade. O ex bispo de Donostia-San Sebastián saíu ao seu favor tras atropelar a un profesor de Valencia para realizar terapias de reconversión homosexual... [+]

Os menores de idade son a metade dos que pasaron pola unidade de identidade de xénero de Osakidetza
A unidade de identidade de xénero do hospital de Barakaldo atendeu a 1.075 persoas desde a súa posta en marcha en 2016. Máis da metade dos enquisados recibiron atención primaria antes de cumprir a maioría de idade. E un terzo do total tiña menos de dezaseis anos.

Ruídos corporais
"En Erotika tampouco conseguimos saír da produción"
O sexólogo Igor Nabarro fala sobre a visión do desexo, da identidade de xénero, da erótica … Na adolescencia sufriu unha lesión medular que lle fixo dubidar da masculinidad e da sexualidade. Denunciou que tras o accidente non recibiu ningún tipo de educación sexual por... [+]

Eguneraketa berriak daude