Ibilgailu elektrikoak emititzen duen karbono dioxidoa hutsaren pareko dela jakin badakigu, baina energia elektrikoa nonbaitetik atera behar da. Egunen batean, gure automobil parke osoa elektrikoa balitz, eta horiek higitzeko baliatutako energia elektrikoa gaurko moduan sortuko balitz, are eta karbono dioxido gehiago emitituko genuke. Beraz, ibilgailu elektrikoak ugaltzearekin batera, paraleloki, energia elektrikoa sortzeko bide alternatiboak sendotu beharko dira.
Ibilgailu elektrikoak ez dira zaratatsuak, kutsadura akustikorik ez dakarte. Berri ona da, itxura batean behintzat, baina gai honek badu arazo bat. Hirietan batez ere, zarata-maila bat ez da txarra, instintiboki auto bat hurbiltzen ari zaigula jakiteko; gero eta gizarte zaharragoa izango garenez, entzumen arazoak ere gero eta zabalduagoak izango dira, eta horren ondorioz soinu seinale gehiago jarri beharko dira hirietan istripuak ekiditeko.
Ibilgailu elektrikoaren bihotza bateria da, baina egun bihotz hori ahul samarra da, hau da, autonomia mugatua du, ez du birkargartze kopuru handirik onartzen, eta gainera garestia da. Baterien ikerketa pil-pilean dago eta egunez egun iraupen eta autonomia luzeagoko bateriak asmatzen dira, baina zenbat eta bateria hobea lortu, orduan eta garestiagoa izango da, eta ez dugu ahaztu behar jada bateriak oso garestiak direla, ibilgailuetako zatirik garestiena proportzioan.
Halaber, ezin ahaztu baterien hobekuntza konplexutasunari lotuta dagoela, eta konplexutasuna material sofistikatuei, aldi berean; hau horrela izanik, baterien birziklapena gero eta arazo larriagoa izango da.
Alderdi ilunok ez dute ezkortasuna islatu nahi, gauzak hasieratik ongi egin behar direla adierazi baizik.
Ás veces non sei si non é demasiado. Sacar o tema mentres estamos na pipa, falando de calquera outra cousa. A nós gústanos falar en voz alta, non deixar case ningún silencio, tecer as voces, que tirar máis forte. Falar do seu, do do outro, do que vimos nas redes, do que... [+]