Kuba, Uruguai eta Mexiko Hirian (soilik hiriburuan) abortu librea onartzen bada lehenengo asteetan, abortuaren kontrako politikarien jarreraren iturria ez dela kulturala pentsa dezakegu, erlijioen pisuaren ondorioa baizik.
Managuara etorri naiz hilabete batzuk pasatzera. Nikaraguan, gobernu sandinistak (bai, 1980ko hamarkadan iraultza egindako sandinismoak) abortua guztiz legez kanpo utzi zuen 2007an. Urte horretara arte “abortu terapeutikoa” soilik onartzen zen. Nikaragua da nerabeen haurdunaldi gehien izaten duen Hego eta Erdialdeko Amerikako herrialdea. Hala ere, 12 urteko neskatxo bat bortxaketa baten ondorioz haurdun geratzen bada, eta bere kabuz abortatzen saiatu ondoren ospitalera badoa, medikuak poliziari deitzeko eskubidea dauka.
Hego eta Erdialdeko Amerikako gobernuek abortuaz daukaten jarrerari buruzko erreportaje bat argitaratu berri dut. Banekien Ekuadorreko Rafael Correak bortxaketa kasuetan abortua legeztatzeko saiakeraren kontra sutsuki egin zuela, baina harritu eta atsekabetu ninduen gehienek (Evo Morales, Cristina Fernández, Hugo Chávez zena...) “ez jaioaren” eskubideen alde hitz egiten dutela ohartzeak. Alegia, hori da Provida izeneko mugimenduen pentsaeraren paradoxa: enbrioien bizitzaz arduratzen dela, aldi berean eta dagoeneko emakumeen duintasuna eta autonomia mesprezatzen dituztelarik.
Kuba, Uruguai eta Mexiko Hirian (soilik hiriburuan) abortu librea onartzen bada lehenengo asteetan, abortuaren kontrako politikarien jarreraren iturria ez dela kulturala pentsa dezakegu, erlijioen pisuaren ondorioa baizik. Laikotasuna bermatzen den heinean eta herritarren artean elizen eragina baxuagoa den heinean, emakumeen eskubideak bermatuagoak daude. Venezuela, Bolivia edo Ekuador prozesu iraultzaile sendoetan murgilduta daudela diote agintariek, baina aldi berean sexu eta ugalketa eskubideen kontra egiten dute, oso erlijiosoa den iritzi publikoa pozteko eta agintariak eurek moral erlijiosoan oinarritutako heziketa jaso dutelako.
Gobernu espainiarrak posible zuen abortuaren kontra argudio ekonomikoen bitartez egitea, eskubide hau pribatizatzea, Gizarte Segurantzatik kanpo uztea, osasun esparruko beste murrizketa bat bezala aurkeztea. Alberto Gallardonek, ordea, gerra ideologikoa hasi du, lege proiektua Kontzebituaren bizia eta haurdunaren eskubideak babesteko legea izendatuz. Ministroarentzat nascituruma da (enbrioia, alegia) babestu beharreko subjektu juridikoa; emakumeak ez gara eskubide subjektuak, ama potentzialak (amatasuna dela emakumeak emakume egiten dituena esan zuen) eta abortuaren biktimak baizik. Estrategia horrek islatzen du Eliza Katolikoaren eta fundamentalismo kontserbadorearen injerentzia areagotzen ari dela Espainian, legeei, familiari, gorputzari, sexualitateari eta giza eskubideei dagozkien diskurtso politikoetan.
Plazandreok eta Bizkaiko Emakume Asanblada bezalako elkarte feministak aspaldi dabiltza laikotasunaren defentsan lanean. Nikaraguan ere feminismoaren ardatz nagusietako bat da. Kontzeptuak ez ninduen orain arte asko erakartzen, baina orain ulertzen dut zein beharrezkoa den. Sexu eta ugalketa eskubideen urraketak, Elizaren pribilegio ekonomikoak, hezkuntzako LOMCE legearen kutsu kontserbadorea... Arazo horiek guztiak lotuta daude eta estatu akonfesional faltsu honen ondorio dira; beraz, laikotasuna izan daiteke gizarte mugimenduen arteko elkarlana sustatzeko borroka bateratua.
Abortuaren legearen kontrarreformaren aurka egiten dugun bitartean, Eusko Jaurlaritzari desobedientzia praktikatzea eskatzen diogun bitartean, uste dut komeni dela epe luzean laikotasunaren aldeko estrategia bateratua garatzea.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]
Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]