Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Biktimak

"Matxirulo infiltraruei" buruz idatzi du Fernandezek. (Arg: rafapal.com)

Asko da feministok indarkeria sexistari buruz dakiguna. Gizarteak normalizatzen dituen jokabide eta eraso matxistak azkar eta argi identifikatzen ditugu. Biktimei laguntzeko baliabide anitz ezagutzen ditugu, babesa eskatu dezaten, egoera salatu dezaten. Baina, bat-batean, ohartu gara gu garela biktimak, eta bat-batean indarkeriari izena jartzea, salatzea, babesa eskatzea, ez da hain erraza.

Agian, norbaitek pentsatuko du feministok informazio hori guztia izateagatik ez dugula indarkeria matxistarik bizi. Tamalez, ez da hala. Indarkeria matxista motaren bat (bikote esparruan, zein beste gizon anitzen partetik sexu jazarpena) bizi izan duten feministekin luze hitz egin dut azken boladan, eta argi ikusi dugu denok lotsa eta errua sentitzen ditugula, feminista izanda egoera jakin bat bizi izanagatik edo gustatuko litzaigukeen indarrarekin ez erantzun izanagatik. Informazio eta babes asko izanda, hala ere, egoera salatzeko gai sentitzen ez bagara, oso koldar sentitzen gara. Jabekuntza tailerrak ematen ditugunok eraso baten aurrean burua makurtzen baldin badugu, benetan iruzurti sentituko gara.

Eta gure baitan diskurtso feminista biktima guztiek sentitzen dituzten beldur eta zalantza berdintsuekin nahasten da: “Esajeratzen ari ote naiz? Nire errua da egoera horretan bukatzeagatik? Salatu egiten badut, ez al da okerrerako izango? Biktimaren paperean gehiegi sartzen ari ote naiz?”. Erasotzailearekiko enpatia momentuak ere izan ahal ditugu. Benetan arraroa da: arrazionalki badakigu indarra, babesa eta baliabideak ditugula, baina hala ere beldurra sentitzen dugu. Oso txiki sentitzen gara, oso blokeatuak, eta feminista kaxkarrak.

Gainera, normalean giro ezkertiarreko gizonak ez dira erasotzaile tradizionalak. Askok beren burua profeministatzat daukate, sentiberak dirudite, maskulinotasun  eredu hegemonikotik aldentzen saiatzen dira. Horrelako “gizon berri” batek jazarpen edo tratu txar jarrerak dituenean, are eta zailagoa da jendaurrean euren mozorroa kentzea eta eraso egin digutela kontatzea, gizarteak eraikitako estereotipoan sartzen ez direnak erasotzaile matxistak direla sinestea. Maiz gizon hauek ez dute tratu txar fisikorik ematen (eta horiek dira gizarteak zalantza gabe indarkeria bezala identifikatzen dituzten eraso bakarrak) baina gure auto-estima akabatzen dituzten eguneroko jarrera bortitzak dituzte: kontrol jarrerak, xantaia, sexu dominazio jarrerak, gutxiespen komentario mingarriak... Ageriko markarik uzten ez duen indarkeria matxistaren aurrean askok esango dute hori bikote gatazka pribatu bat dela, indarkeria dela esatea gehiegizkoa dela edo mutil gizajoak jarrera desegokia izan duela baina terapian dagoela.

“Matxirulo infiltratuak” izendatu ditugu berdinzale mozorroa daramaten gizon matxista ezkertiarrei, eta gero eta feminista gehiago hasi dira gizon horiek identifikatzeko gakoak ematen eta gizarte mugimenduen barruan erasoen kontra egiteko estrategiak proposatzen. Errepikatu ohi dugu ez dagoela biktimaren profilik, baina askotan badirudi beste emakumeak direla biktimak, eta guk biktima horiek laguntzeko eta erasoei beldurrik gabe aurre egiteko prest gauden super-heroiak.

Agian, guri gertatzen zaigunari buruz gehiago hitz egitea izan daiteke emakume biktimaren estereotipo hori gainditzeko eta emakume guztion artean indarkeria anitzekin bukatzeko bide sendoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Interésache pola canle: Iritzia
Tecnoloxía
Evolución consciente

Que debo saber? Con quen debo relacionarme? Onde debo vivir? Con estas responsabilidades, os seres humanos estamos no camiño de vivir a idea dunha boa vida no seo das nosas sociedades. Si non sabemos responder correctamente, por medo a quedarnos nas marxes.

A semana pasada,... [+]


Da construción de relacións público-cooperativas

Cada vez escoitamos máis sobre as necesidades, desexos e iniciativas que xorden nos nosos territorios e nas nosas vidas, sobre a necesidade de traballar as relacións e proxectos público-comunitarios, e é un auténtico motivo de satisfacción, xa que se trata dun modelo... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Silogismo de carpintaría

O argumento dun silogismo contén tres proposicións, das cales a última se infere necesariamente das outras dúas. Con esta lóxica deductivo pódese analizar, ao meu xuízo, o longo e traumático conflito socio-ecolóxico de Aroztegia que se está producindo en... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Fronte aos desafiuzamentos, organizar para gañar

Os últimos días foron de gran importancia para o movemento en defensa da vivenda e para a loita contra os especuladores en Barcelona. A madrugada do 28 de xaneiro, un Exército de Policía atacou sen previo aviso á Vella Massana (centro social ocupado) do barrio de Raval, a... [+]


Declaración da Comisión de Eúscaro de EITB
Mediante este escrito, a Comisión de Eúscaro de EITB e os órganos abaixo asinantes queren expresar a súa preocupación e rexeitamento polos procesos de selección que se puxeron en marcha nos últimos meses para os postos de dirección de EITB, xa que se ha subestimado a... [+]

Caldereros: Un 'blackface' á donostiarra?

Non quero que a miña filla se disfrace de xitana nos caldereros. Non quero que os nenos xitanos da escola da miña filla gocen de xitanos nos caldereros. Porque ser xitano non é un disfrace. Porque ser xitano non é unha festa que se celebra unha vez ao ano, manchada de roupa... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Un longo camiño a pequenos pasos!

O camiño faise paso a paso, e hai un tempo aprendín que parece feito polo principio. Pero a xente tamén quere aprender a encher esa frase de contido. Só non podemos conseguir nada, quizá axiña que como comecemos. Incluso a gran afluencia de xente pode complicar a... [+]


Minoría

Non actuou correctamente, había que tomar medidas, si non, non aprendemos. Ao parecer, non se daba conta do impacto do que fixera, seguía normal, ás veces cun aspecto máis feliz que os que lle rodeaban. Ademais, fala demasiado alto, iso non lle gusta a ninguén. Como as... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Claustros de profesores ou como mellorar o mundo

Profesor de Historia en homenaxe a un ex compañeiro que acaba de xubilarse. Bravo e máis bravo!

As leis educativas subliñan a importancia de fomentar o pensamento crítico no alumnado. Pero o claustro de profesores, nun tempo un espazo de debate de ideas e contraste de... [+]


Os límites xeopolíticos da democracia

A democracia liberal nos países occidentais parécese cada vez máis a unha democracia minimalista. O núcleo da definición sería que se respectan os cambios de goberno nas eleccións. A esta variante autoritaria, os politólogos Levitsky e Way chamárono autoritarismo... [+]


Eguneraketa berriak daude