Unescoren 37. konferentzian hizkuntza gutxiagotuetako komunitateek hitz batzuk egiteko aukera izan dute. Seaskako eta Eskolimeko lehendakari Paxkal Indo, Seaskako zuzendari Hur Gorostiaga eta Okzitanierazko Ikerketa Institutuko Alexis Quentin izan ziren bilkuran. Paxkal Indok lau minutu eskas izan zituen Frantziako Estatuko hizkuntza gutxiagotuen irakaskuntzak dituen oztopoak azaltzeko.
Frantziaren bi aurpegiak salatu zituen Indok. Frantziak behin eta berriz sinatu dituen nazioarteko itunek aitortzen dute haurrek haien ama hizkuntzan ikasteko eskubidea dutela, baina haren lurraldean gutxiengorik ez balego bezala jokatzen du eta izenpetutakoak ez ditu betetzen.
En Nadal deixan un novo libro na mesilla de noite. Sobre a filosofía e a alegría da casa, escrita recentemente por Emanuele Coccia. A Coccia, filósofo italiano, popularizouse dando a coñecer as nosas conexións coas plantas no camiño cara á construción dun planeta... [+]