Verdiren Rigoletto
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Aurrera doa Operaren Lagunen Bilboko Elkartea aurtengo zikloarekin, eta zikloan bertan hain garrantzitsua den Tutto Verdi proiektuarekin. Irailean Giovanna d’Arco-ren txanda izan zen, oso ezaguna ez den titulu eder bat, eta urrian, aldiz, maisu italiarraren lan famatuenetako bat: Rigoletto. Nork ez du noizbait tararatu La donna è mobile aria hiperfamatua? Ba, opera honekin, musikaren hit-paradeko top-ten guztiekin gertatzen den bezala, edo zoragarri, edo penagarri. Baina zortea izan dugu, eta, benetan, OLBEk ekarritako bertsioa primerakoa izan zen, batez ere bakarlariengatik. OLBEk eta Lisboako Sao Carlos Antzerki Nazionalak egindako produkzioa txukuna izan arren, ez zen emanaldiaren onena. Soiltasuna askotan txalogarria da, baina soiltasunaren eta pobreziaren arteko muga oso fina izan daiteke, eta kasu honetan gauza gutxi esan daiteke eszenografiari buruz: argiztapena ondo, jantziak ere bai, besterik ez. Inpaktu bisual pittin bat faltan bota genuen. Halere, bertute musikalak dastatzeko aukera izan genuen, sobran. Eta horretan zentratuko naiz.
Miguel Angel Gomez Martinezek graziaz zuzendu zuen Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Gure artean ezaguna eta maitatua den zuzendari honek (duela urte dexente Euskadiko Orkestraren zuzendari titularra izan zen) taxuz eraman zuen batuta (nahiz eta batzuetan adore gehiegirekin, estali egiten baitzituen ahotsak). Bilboko Operako Abesbatza ere fin. Baina luxuzko bakarlariak izan genituen. Elena Mosuc soprano errumaniarrak Gilda paregabea oparitu zigun. Delikatua, sinesgarria, interpretazioaren aldetik; eta oso egokia bere ahots tesiturarengatik. Menderatzen du pertsonaia bokalki, eta horrek ematen dio askatasuna bertsio freskoa emateko. Txalo eta bravo ugari jaso zituen, oso mereziak. Halere, Mosuc saioaren izarra izan arren, aipamen berezia egin behar zaio Ismael Jordi tenorearen aktuazioari, Duca di Mantova pertsonaian. Distiratsua izan zen bere interpretazioa uneoro. Alfredo Kraus-en ikaslea izan zen eta nabaritzen zaio, asko. Emisio dotorea, ahots gozoa erregistro guztietan (ze pena justu La donna è mobile ariaren azken notan ateratako kiboa). Eta, dena esan behar bada, akats gabeko presentzia du taula gainean edozein galairen rola irudikatzeko. Perfektua. Bestalde, Leo Nucci, Rigolettoren rolean, sendo aritu zen, sakontasuna eman zion pertsonaiari. Eta Iryna Zhytynska mezzoak (María José Montiel-en ordez, azken honek istripu bat izan zuelako 22an izandako emanaldian) Maddalena ederra egin zuen, nortasun handikoa.
Saio txalogarria, beraz.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria:Miguel Angel Gomez Martinez.
Bilboko Operaren Abesbatza.
Zuzendaria:Boris Dujin.
Eszena-zuzendaria: Emilio Sagi.
Bakarlariak: Elena Mosuc, Leo Nucci, Ismael Jordi, Iryna Zhytynska.
Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia.
Data: urriaren 25a.
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]
Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]
Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]
Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]
Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.
Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.
Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]