Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Hizkuntza bat baino gehiago ikasteko eginak gaude genetikoki"

  • Immigranteek eta beren seme-alabek nola ikasten duten herrialde arrotzeko hizkuntza aztertu izan du Jurgen M. Meiselek (Heilbronn, Alemania, 1944). Hanburgoko eta Calgaryko unibertsitateetako irakasleak urteak daramatza etorkinen ikasketa prozesuak aztertzen. Bilbon izan zen irailean, Euskal Herriko Unibertsitatearen Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak egindako biltzarrean.
"Ez dakigu zergatik duen pertsona batek hizkuntza ikasteko erraztasuna, eta beste batek aldiz ez". (Arg: Zaldi Ero)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Linguistika Erromanikoaren sailean ari zen lanean. Frantsesa, espainola eta portugesa ikertzen zituen, eta italiar, espainiar eta portugaldar jatorriko etorkinen hizkuntza aztertzea bururatu zitzaion. “Garai hartan asko hitz egiten zen immigranteen artean sortua omen zen hizkuntza bati buruz, ‘aleman pidgina’ zioten. ‘Iker dezagun horixe!’, esan nuen”. 

Eta?

Ikasi nuen lehenengo-lehenengo gauza, han ez zela pidginik! Immigranteek alemana ikasten zuten. Ez perfektu, ez baitzuten denborarik hizkuntza ikastaroetara joateko, lan egiten baitzuten goizetik arrats, baina ikasten zuten. Espainiar jatorriko lagunak nituen, langile ziren Alemanian, eta bazituzten elkarteak ere, “Alemaniako espainiar langileen kultur zirkuluak”. CCOOen ekimena zen, artean faxismo garaia Espainian. Oso jende interesgarria. Esate baterako, banuen lagun bat, Andaluziakoa, bizitzan eskolan lau urte baino egon ez zena, eta aldiz, oso poesia ona idazten zuena. 
 
Kontua da lan hura egin genuela, hau da, italiar, espainiar eta portugaldar jatorriko ikasleen ikasbide naturala aztertu genuen 70eko eta 80ko hamarkadetan. 

“Ikasbide naturala”…

Bai, halaxe esaten zen garai hartan, “naturala”, ikastarorik egin gabeko prozesua. Jakin genuen, esaterako, beren ikasketa hartan antzeko aroak igarotzen zituztela, nahiz eta egoerak, eta pertsonak berak, oso ezberdinak izan. Horrek zer edo zer esan nahi zuen, hau da, garunak baduela hizkuntzak ikasteko gaitasuna –haurrek ere badutena, bistan denez–, baina heldu ahala, kamustu egiten zaigula delako ahalmen edo gaitasun horren atal bat. Halarik ere, beste atal batek ez dio funtzionatzeari uzten eta eskerrak horri helduaroan ere hizkuntzak ikasteko gai da pertsona, hizkuntzari buruzko gogoeta sakonak egin gabe ere.

Ikasi bai, baina ez modu perfektuan, esan duzunez.

Inoiz ez dira natibo izango. Hor dira zuzentasuna, egokitasuna, erraztasuna… Hor dira entonazioa, erritmoa, kadentzia… Nik, hala ere, adinaren garrantziaz jardun dut batez ere nire ikerketan. Medikuntza eskolako neurologoekin batera ere jardun dut lanean. Garunaren irudigintza landu dugu, gizaki guztiok hizkuntzak ikasteko dugun gaitasuna galtzea zeri zor zaion antzemateko, 2 urte betetzen ditugunetik galdu egiten baitugu ahalmena. Tira, galdu ez, baina ez daukagu nahi bezala erabiltzerik. Garunaren heldutasunari zor zaio gaitasuna kamuste hori, baina ez dio maila berean eragiten hizkuntzaren atal guztiei. Hiztegia, esate baterako, noiznahi eta beti ikas dezakegu, baita laurogei urte ditugunean ere. Aldiz, hizkuntzaren funtsa, gramatika, zailago da. Eta hain zuzen, gramatika da gizakiaren hizkuntza gainerako izaki guztien komunikazio sistematik bereizten duen elementua.
Mundura datorren orduko ikasten du haurrak hizkuntza. Berez, aurretik. 

Aurretik?

Bai. Baditugu grabazio intrauterino zenbait. Tartean horma bat dagoenean bezala entzuten da. Astebeteko haurra gai da gurasoen hizkuntza bereizteko, eta elebidunak direnean biak bereizteko gai da. Jakina, ez du hizkuntzarik ezagutzen, baina bereizten ditu, umetokiaren barruan dagoenetik entzun dituelako. Garapena, beraz, mundura etorri baino lehen hasten da. Hizkuntz gaitasuna aldatu egiten da jaiotzen garenetik 15en bat urte betetzen ditugun arte. Hala ere, lehenengo bostak dira inportanteenak: “aukeren leihoa” irekitzen hasten da. Hasieran, haurrak ez du esaldi osorik egiten, leihoa ez dago guztiz zabalik. Chomskyk dio ez dugula hizkuntzarik ikasten, “gertatu egiten zaigula” baino. Ezin dugu galarazi.Hizkuntzen ikas-irakaskuntza, batetik, eta hizkuntz jabekuntza, berriz, bestetik.
 
Polemiko xamarra da, baina hor dago. Tira, neure ikerketara itzuliz, agerikoa zen helduek alemanez ikasten zutela, nola edo hala, eta hurrengo galdera haurrei begira sortu zitzaigun. Izan ere, immigrante haien haurrek akatsik gabe ikasten zuten alemanez. Eta gure galdera, garai hartan: “Nola liteke haurrek bi hizkuntzak ikastea eta biak ere ondo ikastea?”. Jakina, gaur egun galderak ez du horrelako muntarik, baina ni galdera horiek erantzun nahirik hau eta hura irakurtzen hasi nintzenean –1980an, gutxi gorabehera–, konturatu nintzen inork ez zekiela gauza askorik. Ikerketak bakan ziren, oso. Hanburgon hasi ginen lanean, haur elebidunak aztergai harturik. Lehenik, frantsesa eta alemana hitz egiten zutenak hartu genituen. Gero, portugesa eta alemana. Hirugarrenik, Gasteizen, euskara eta gaztelania hitz egiten zituzten haurrak. Hamabost urtez egin genuen ikerketa, eta ondorioak ez zuen zirrikiturik: haurrek ez dute hizkuntzarik nahasten, oso txikitatik bereizten dituzte bi hizkuntzak, biak ere natibo balira bezala garatzen dituzte. Gaur egun ez dago zalantzarik, gizakiaren hizkuntz gaitasunak elebitasuna, eta are eleaniztasuna, laguntzen ditu. Hizkuntza bakarra ikasten dugun kasuetan –nire moduan, txikitan alemana besterik ez bainuen ikasi–, aukera galdua da, genetikoki, biologikoki, hizkuntza bat baino gehiago ikasteko eginak gaude. 

Haurretan egiten ez duguna, heldutan egin behar.

Bai, beti dugu hizkuntzak ikasteko aukera. 80 urte arte ere bai. Baina ez dugu arrakasta bera izango, ez perfekzio-maila berean. Horixe du haurrak abantaila: haur guztiek ezin hobeto ikasten dituzte hizkuntzak, izan bat, izan bi. Helduek, gorabehera gehiago eta zailtasun handiagoak dituzte. Hizkuntzen ikaskuntzaz ari garenean, 10 urtetik gorakoa da heldua, teknikoki. Suedian egina duten ikerketa baten arabera, helduen %3k kasik natiboek bezala ikasten dute bigarren hizkuntza; hizketan ari direla, nekez bereizten dira benetako natibo direnetatik. Alabaina, hizkuntz testak egin haiei, eta %3 hori ere ez dela natibo ageriko da. Helduen %3 horren barruan ez daudenek, zailtasun handiagoa dute bigarren hizkuntza ondo-ondo ikasteko.

Pertsonaren gorabeheran dagoela esan nahi duzu?

Helduen kasuan, bai. Haurretan, besterik da: haur guztiek dituzte bigarren hizkuntza ikasteko aukera eta gaitasun berak. Haurra jaiotzen denetik 8-10 urte betetzen dituen arte, gaitasun bertsua dute haur guztiek. Denek dute hizkuntzaren dohain edo gaitasun hori. 8-10 urtetik gora, pertsona batzuk trebeago dira, beste batzuk baino. 

Zergatik?

Ona galdera! Bada, ez dakigu. Espezialistok ez dakigu zergatik. Ikerketak, testak, azterketak… badira, eta esan ere esaten dute: “Halakok hizkuntzak ikasteko erraztasuna du. Halakok, ez”. Test onak dira, baliagarriak, baina hala ere, ez dakigu zergatik duen pertsona batek hizkuntza ikasteko erraztasuna eta beste batek aldiz ez. Bada zer edo zer garunean, zer den ez badakigu ere. Jakina, bazter uzten ari naiz faktore psiko-sozialak: batek ikasi nahi ez badu, nekez ikasiko du. 

Nahi ez baldin badu…

80ko hamarkada hartan bertan, zenbait ikerketa egin genituen, eta etsigarria izan zen, emaitza oso izan zelako jakinekoa. Egoera bigarren hizkuntzaren kontrakoa baldin bada, hau da, immigrante espainol hark alemanez ikasi nahi ez bazuen, beti espainolekin baldin bazebilen, alemanekin batere ibiltzen ez baldin bazen, Espainiako egunkariak besterik irakurtzen ez baldin bazuen eta abar, ezinezkoa zuen alemanez ikastea. Aldiz, aldeko egoera baldin bazen, langile hura beste langile batzuekin, alemanekin erlazionatzen baldin bazen, alemanezko telebista ikusten baldin bazuen… bada, batzuek ikasten zuten, eta beste batzuek ez. 

Horixe korapiloa: egoera kontrakoa bada, ez du ikasiko. Egoera aldekoa bada, batzuetan bai, besteetan ez.

Batzuek ikasten dute, beste batzuek ez. Ez dago bermerik. Oraintxe, Alemanian, haurrek bigarren hizkuntza garaiz ikas dezaten ari naiz buru-belarri lanean. Egin dugu txosten bat, eman diogu gobernuari –ez dakit irakurriko duen, baina–, eta horixe esaten dugu: “Ahal den goizen ikasi behar da bigarren hizkuntza”. Jakina, Alemaniako egoera ez da Euskal Herrikoa. Gaur egun, han ditugun immigrante gehienak turkiar jatorrikoak dira. Asko dira, hiru milioi inguru, eta hainbeste izateak horixe dakar, Turkian baleude bezala bizi daitezke kasik, alemanik batere hitz egin gabe. Haur asko daude, milaka eta milaka, turkiarrak asko, baina baita espainiar jatorrikoak ere, eta Alemanian jaioak izanagatik ere, eskolara hasi arte turkieraz edo espainolez besterik hitz egiten ez dutenak. Eta Alemanian derrigorrezko eskola ez da sei urte baino lehen hasten. Beranduegi da. Eta orain dakigunez, jaiotzen garenetik bi urte bitarte gauza asko mugitzen eta gertatzen dira gure garunean. Hizkuntzari dagokionez, berriz, gramatikaren zatirik handiena, lehenengo urtetik 3-4 urte bitartean ikasten dugu. Oker jarduteko beldurrik gabe, esan dezakegu 3 urte bete baino lehen hizkuntza baten gramatikaren zatirik handiena ikasten dugula.
Alemania eleaniztuna

“Alemanek pentsatzen zuten herrialde elebakarra zirela. 1958tik hona, immigrazio oldea hasi zenean, alemanek apopilotzat zituen kanpotik etorritakoak, hau da, uste zuten beraien herrialdera itzuliko zirela. Urte asko igaro ziren alemanak konturatu arte immigrante haiek ez zirela apopilo etorri, bertan geratzeko asmoa zutela baizik. Gaur egun, alemanak dira, alemana ez beste hizkuntza bat hitz egiten dutenak. Alemaniak arazo hori du, ez baita jabetzen herrialde eleaniztuna dela”.

Derrigorrezko eskola, sei urtetik gora

“Haur garaia da bigarren hizkuntza ikasteko sasoirik egokiena. Alemanian, ordea, 6 urte arte ez da derrigorrezko eskola garaia hasten. Gobernuari zuzendu gatzaizkio, baina ez du gai hauek eztabaidatzeko gogo handirik. Jakina, gero eta haur-eskola gehiago dago, baina han ez da hizkuntzarik ikasten. 10 urte dituztela, derrigorrezko hezkuntzan ondo barneratuta, hasten dira ingelesa irakasten. Ingelesaren irakaskuntza goiztiarra bultzatzen ari zarete hemen, eta Alemanian ere hobe genuke”.


ASTEKARIA
2013ko azaroaren 03a
Máis leídos
Usando Matomo
Azoka
Interésache pola canle: Euskara
2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


2024an Euskal Herrian estreinatutako 900 filmetatik bi baino ez dira euskaraz izan

Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


Un logro: No Museo de Navarra pódese visitar a Man de Irulegi en eúscaro
As queixas foron recibidas polo Observatorio de Dereitos Lingüísticos: visitas guiadas en castelán e servizos de acceso. É curioso: ir ver o obxecto de bronce que se cre que contén as palabras da linguaxe dos vascones... e as explicacións en castelán. As queixas... [+]

Eguneraketa berriak daude