Saint-Denis (Reunion uhartea), 1888ko urriaren 6a. Roland Garros jaio zen, frantziar abiazioko aitzindari nagusietakoa. Ikasketak Saillyn eta Parisen egin ondoren, 1909an monoplano bat gidatu zuen lehenengoz, eta hurrengo urtean hegazkin pilotu lizentzia eskuratu zuen.
Berehala markak hausten hasi zen. 1911n munduko altitude errekorra hautsi zuen (5.610 m), eta 1913ko irailaren 23an Mediterraneo itsasoa geldialdirik gabe zeharkatzen lehena izan zen, Frantziako hegoaldetik abiatu eta Tunisiaraino. Hurrengo urtean Lehen Mundu Gerrak eztanda egin zuen eta Garrosen abilezia baliatzea erabaki zuen frantziar armadak.
Roland Garrosek aireplanoentzako metrailadore sistema hobetu zuen, etsaiari modu eraginkorragoan erasotzea ahalbidetzen zuena. Eta hobekuntza hori guduan gauzatu zuen, alemaniar hegazkinen aurka hainbat garaipen lortuz. Baina 1918ko urriaren 5ean Ardenneseko guduan bere hegazkina eraitsi zuten eta Roland Garros hil egin zen, 30 urte betetzeko egun bat eta gerra amaitzeko hilabete falta zela.
Abiazioari egindako ekarpenengatik, Reunion uharteko aireportuak Roland Garros du izena. Hala, pilotuaren izena bere pasioarekin lotuta geratuko zatekeen betiko, 1927an tenislari frantziarrek AEBei Davis Kopa irabazi izan ez baliote. Hurrengo urtean, errebantxa Frantziako lurretan jokatuko zen. Norgehiagokaren garrantzia medio, Frantziako gobernuak hiru hektarea eman zituzten Frantziako Tenis Federazioaren instalazio zaharren alboan estadio berria eraiki zezaten. Gobernuak doan eman zuen lur saila, eta trukean baldintza bakarra eskatu: estadioari guduan eroritako pilotu gaztearen izena jarriko zioten. Gaur egun, Roland Garros munduko lur zapalduko tenis torneorik garrantzitsuena da.
Zenbait iturriren arabera, Roland Garros gaztea tenis-zalea zen, eta Parisen ikasle ibilitako garaian Federazioko pistetan kirol horretan aritzen omen zen. Errugbia ere gustuko zuen eta Parisko Stade Français taldeko kidea izan zen. Kontuak kontu, haren izena beti egongo da gaztetako zaletasun haien eskutik, eta ez hotsandira eta heriotzara eraman zuen grinari lotuta.
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
En 2017, Indonesia e Holanda asinaron un acordo para devolver o patrimonio roubado polo país europeo a causa do colonialismo durante tres séculos. O responsable indonesio do proceso de devolución, Gusti Agung Wesaka Poxa, explicou que este acordo "foi importante para demostrar... [+]
Grecia 1975. O país comezou o ano como república, tres semanas antes, no referendo do 8 de decembro de 1974, despois de que os cidadáns decidisen o fin da monarquía.
Unha década antes, en 1964, cando morreu o rei Pablo I, o seu fillo Constantino tomou o trono aos 23 anos.
... [+]
Por razóns pedagóxicas ou metodolóxicas, os historiadores tendemos a fragmentar e dividir en prazos os períodos históricos do pasado. Hai épocas tradicionais que todos coñecemos (Prehistoria, Antigüedad, Idade Media, Idade Moderna e Contemporánea), pero tamén varias... [+]