2 d’Abril kolektiboak urtero oroitarazi eta salatzen du 1700. urteko apirilaren 2an, Luis XIV. erregeak, espainiar monarkiak Frantziari emandako lurraldeetan katalanaren erabilpena debekatu izana. Debeku hori arautzen zuen ediktua ez da inoiz indargabetu, eta beraz, oraindik ere indarrean dago. Egun honen bidez, katalanaren egoera eta Frantziako Gobernuaren hizkuntza politika salatu nahi izan ditu erakunde antolatzaileak.
Apirilaren 13ko Potonejada, Un clam d’amor per la lengua catalana lelopean ospatu zen. Leloari jarraiki, pot emateak edo musuketak, katalanarekiko maitasun-aldarri bihurtu zituzten herritarrek. Halaxe diote katalanaren ofizialtasunaren aldeko ekintza hau sustatzeko erabili duten bideoan:
“Com uns declaren la guerra, declarem l’amor a la llengua, a la terra, a la gent. Ajuntem les mans, preparem els llavis, esmolem les llengues. Volem pas més callar, volem pas més que ens callin… Potonejada per la llengua catalana” (Batzuek gerra deklaratzen duten bezala, guk hizkuntzarekiko, lurrarekiko, jendearekiko maitasuna aldarrikatzen dugu. Bildu ditzagun eskuak, prestatu ezpainak, zorroztu mihiak –hizkuntzak–. Ez dugu isildu nahi. Ez dugu nahi isil gaitzaten. Musuketa, katalanaren alde!)
Festa, Perpinyàko plaza eta kaleetan barrena barreiatu zen egun guztian zehar. Pot emateak argazkitan jaso eta Una llengua, un dret, una llei agiria sinatzeaz gain, Ipar Kataluniako hiriburura inguratu zirenek, musika-emanaldiez, sardanez eta bestelako ekintzez gozatzeko aukera ere izan zuten.
Orain arteko Potojenada-rik jendetsuenean 1.500 lagun inguru bildu zituzten. Baina aurtengo hizkuntzaren aldeko aldarrikapenaren bidez, iaz, martxoaren 31n eta Perpinyàn bertan independentziaren aldeko lipdub-ean bildutako 7.000 pertsonen marka hautsi nahi zuten. El Punt Avui-n irakurri dugunez eta antolatzaileek emandako datuen arabera, zortzi mila lagun baino gehiago bildu ziren eta bost milatik gora izan dira musukatzen argazkia atera eta katalanaren aldeko agiria sinatu dutenak. Pozik dira antolatzaileak. Maitasunezko pot bat euskaraz beraientzat!
O lingüista catalán Carme Junyent faleceu o pasado mes de setembro. Seguimos aquí con atención o que dicía sobre política lingüística, esperando que algunha vez nos atrevamos a aplicar algunhas das súas propostas. Actuaba sen rebabas. Nesta revista recolléronse... [+]
Frantsesa da nagusi, frantses instituzioetan. Haatik, urtez urte, erakunde publikoetan ere lekua egiten hasi dira euskara, korsikera edota bretoiera. Hemen, horren adibide ditugu, Ortzaizeko, Urruñako, Hendaiako edota Urepeleko herriko kontseiluak, baita Hirigune Elkargoa... [+]