June Fernandez, Pikara Magazine blogeko zuzendariak iaz argitaratu zuen Yo quería sexo pero no así (Nik sexua nahi nuen, baina ez horrela) artikulua. Almeriako Prentsa Elkartearen saria irabazi berri du. Elkar ezagutzen duten gizon-emakumeen arteko sexu erasoak aztertu ditu. Emakumeak harremana izan nahi du, gero ezetz esan dio, baina gizonak ez dio jaramonik egingo. Ondorengo lerroetan erreportajearen zati bat euskaratuta jaso dugu.
Blancaren “lehenengo aldia” bortxaketa izan zen, baina urteak behar izan zituen onartzeko. 17 urte zituen eta ikaskide batekin ligatu zuen ikasturte amaierako jaian. Mutil bat gustatu zitzaion, eta harekin sexu harremanak izateko prest zegoela uste zuen. Baina, une batean, haren jarrera ez zitzaion gustatu eta gelditzeko eskatu zion. Hark, ezetzei muzin eginez, hormaren kontra estutu zuen, ahoa estali zion eta behartu egin zuen. Arnasa sakon hartu eta lasaitzen saiatu zen, minik egin ez ziezaion. Lagunei kontatu zien, garrantzi handirik eman gabe: bi garagardo edan zituela eta utzi egin ziola.
Bederatzi urte geroago, umiliazioz eta abusuz betetako bi bikote harreman izan eta gero, terapiak eta feminismoarekiko loturak indartuta, Blancak onartu zuen bortxatu egin zuela mutil hark eta lehenengo aldiz negar egin zuen.
Adavas elkarteak jasotzen dituen salaketen %15 baino gutxiagotan dira erasoak ezezagunek eginak: erasotzaileak biktimarekiko gertutasuna eta hari inork ez diola sinetsiko baliatzen du.
"Bortxaketa” entzuten dugunean oso bestelako gertaera irudikatzen dugu: gazte bat gauez dabil, ezezagun bat oldartu zaio eta basatiki behartu du. Norma Vázquez psikologoak dioenez, “mutiletan egitea” da sexu eraso gehien gertatzen diren testuinguruetako bat. Alabaina, emakumeei kosta egiten zaie hala direla onartzea, haien nahia baitzen harremanen bat edo sexu harremanen bat izatea.
Blancari gertatu zitzaiona adibide arruntenetakoa da: emakume batek gizon bat ezagutu du eta harekin egon nahi du, halako batean ez dago gustura edo ez zaio egokia iruditu zein norabide hartu duen kontuak, eta gizonak jarraitzeko estutzen edo behartzen du.
Norma Vázquezen ustez, muga “derrigortzea da: presionatua izan bada, gizonak emakumearen ezetza onartu ez badu”. Baina Vázquezek onartzen du, sarri, erasotzailea ezaguna denean, onetsitako harremanaren eta behartutakoaren arteko lerroa oso lausoa dela. “Badira emakumeak ezetz esaten hasten direnak, baina amore ematen dute presioagatik, xantaiagatik edo okerragorik gerta ez dakien, adibidez indarkeria fisikoa jasatea. Emakume horiek askotan ez dute bortxaketatzat hartzen, uste dutelako azken finean onartu egin zutela edo zirikan ibili zirela”.
Psikologoa kexu da, jendarteak ez duelako ulertzen zergatik emakumeak ez duen gartsuki arbuiatzen nahi ez duen harremana. Ez du gustuko jendeak galdera hori egitea, eta aldiz, ez hausnartzea zergatik gizon askok lehenengo ezetza onartu gabe segitzen duten. “Ezetz esatea, mantentzea eta defendatzea ez da batere erraza”, gogorarazi du.
Vázquezek azpimarratu duenez, 70 emakume inguruk parte hartutako ikerketa batean, sexu erasoak inork ez zituen salatu: “Horrelako gauzak esaten zizkiguten: ‘Ez nintzateke eroso egongo fiskalari, epaileari, medikuari… azaltzen igurtzi batzuk baino ez nituela nahi, edo bera zakartu egin zela eta beldurtu egin ninduela, edo ez nuela jakin garaiz ezetz esaten’”. Buztanari hozkaka ibiltzea da: oldartze bortitzaren estereotipoa betetzen duten erasoak salatzen dira.
Esta cuña que o anuncio de substitución da bañeira por unha ducha en Euskadi Irratia anima xa ás obras no baño de casa. Anúnciase unha obra sinxela, un pequeno investimento e un gran cambio. Modificáronse as tendencias dos sanitarios nos aseos e estendeuse de forma oral a... [+]
Tiven moitas dúbidas, independentemente de que abrise ou non o melón. Atrevereime, maldita sexa! Quero pór sobre a mesa unha reflexión que teño en mente hai tempo: non é xusto que a muller que deu a luz teña a mesma duración que o outro proxenitor. Mellor dito, o mesmo... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.