Milton Friedmanen irakaspenak egiaztatu zituen Thatcher andereak Ingalaterra guztia guda zelai minbera bihurtuz. Elvis Costello aski luzaz bizi izan da Maggiren hobiko lurra arraiki tapalakatzeko, berriz piztu ez dadin. Ikusi dugu Belfasteko gose grebalarien familien poza, Durhameko meatzarien buruzagiaren irria eta Ken Loachen ironia dastatu. Kazetariek errepikatu digute Thatcher zendu baldin bazen ere, neoliberal nahikoa geratzen zela oraino lurraren azalean, dakigun deboila kolektiboa segurtatzeko.
Baina pentsatzen jartzen bagara zintzoki, konturatuko gara ekonomiaren aldarean politika eta eztabaida demokratikoa sakrifikatzean, “denak ustelak!” oihutzean larderia diktatorialagoa eskatuz, soldata sozialen egokitasuna kitzikatzean, adibidez, edo poesiaren alorrean bertan merkatuaren legea muga gisa eraikitzean, orduan bai tatxerismoa burmuinetan ohartzeke isurtzen zaigula, haren haur perestuak bilakatuz.
Friedman eta Thatcher denda-jabe txikien umeak ziren, bekadunak, beranduago zitzikatuko zituzten estatuaren laguntzarik gabe boterera sekula iritsiko ez zirenak: paradoxaren paradoxa.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.