Giza eskubideen aldeko eta ezkerreko hainbat talde eta elkartek deituta, martxoaren 16an manifestazioa egin zuten Baionako presondegiaren murruen inguruetan. Frantziak azken 29 urteotan preso daukan Georges Ibrahim Abdallah militante libanoarra askatzea eskatu zuten.
Parisko auzitegi antiterroristak 1987an bizi osorako espetxealdira kondenatu zuen Abdallahk segurtasuneko epea 1999an osatu zuen, eta geroztik baldintzapeko askatasunean irteteko eskubidea badu. Hala ere, agintariek behin eta berriro ukatu diote kaleratzea, azken aldiotan Rachida Dati ministroa zenean indarrean jarritako legediaren aitzakian. Espainian famatu egindako Parot doktrinarekin gertatutakoen antza badu, hein batean, Abdallahrekin jazotzen ari denak.
Libanoko iparraldean jaio zen Georges Ibrahim Abdallah 1951n, familia kristau batean. Oso gazterik sartu zen Palestinaren Askapenerako Fronte Popularrean (FPLP frantses sigletan). 1982an Israelek Libano inbaditu zuen, eta “Bakea Galilean” operazioak eragin zituen 25.000 heriotza, 45.000 zauritu, Beirut suntsitzea, Sabra eta Xatila errefuxiatu kanpamenduetako sarraskiak, eta abar. Palestina eta Libanoko gerrillariek mundu osora zabaldu nahi izan zuten erantzuna. Frantziaren kasuan, Libanoko Indar Armatu Iraultzaileek (FARL frantsesez) bi hilketa oso berezi egin zituzten: Charles Ray AEBek Frantziako enbaxadan zeukaten arduradun militarra eta Yakov Barsimantov Israelgo zerbitzu sekretuen –Mossad delakoaren– Frantziako arduraduna. Bitxikeria argigarri modura, 2012ko urtarrilean Abdallah askatzea eskatu zuen bera arrastatu zutenean DST zerbitzu sekretuetako buru zen Yves Bonnet orain diputatuak.
Abdallahren izenak Frantziako jendeei urte hartan Parisen gertatutako atentatuak dakarzkie burura. 1984an arrastatu zuten polizia frantsesek, atxilo aldi luze bezain polemikoa abiatuz. Baionako manifestaldirako deialdia egiten dutenen agirian irakurri daiteke Abdallahren arrastatze eta kondena loturik daudela zerbitzu sekretu frantsesen manipulazioekin. Haren abokatu Jacques Vergèsek, berriz, aspaldi salatu zuen AEBetako Gobernuaren presioz daukatela oraindik espetxean.
Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.