Laurogehita lauko negu
beltzenetan beltzena,
azaroaren hogeian
gorriz tindatu zena,
kontsulta bat izan baitzen
krimen baten eszena.
Tiro hotsaren ondoren
Bilbo handian barrena
berunezko isiltasunaz
bete zenean dena,
Lekeitioko portuan
hasi zen galarrena.
Santi Brouard erail zuten
irauliz egoera,
Lopez Ocaña, Morcillo
eta Amedo bera,
errudunak izan arren
libre ziren atera!
Audientzi Nazionalera
horiek salatzera,
josi nahian txakurraren
haginkada minbera,
otsoari babes eske
joatea beste da.
Amedok aitortu arren
Morcilloren fardela,
bistan da hitz ho(r)iei diru
usaina dariela.
Justiziak hautsita du
hiruko erregela,
baina hemen present dugu
Madrilen ez bezela,
nahiz eta leiho berriei
ireki errezela,
oraindik itxi gabeko
zauri asko daudela.
XV. Campionato de Copa
Onde: No gaztetxe Hiruputzu (Zarautz)
Cando: 22 de decembro
Oblicuos: Aner Peritz, Oier Aizpurua, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Illarregi e Oihana Arana.
... [+]
Danel Goikolea Arrasateko bertsolaria urtarrilaren 14an joan da. Hil baino ordu batzuk lehenago, bertso sorta kantatu hau zabaldu zuen lagunen artean. Umore handia darabil eta Pablo Milanesen Yolanda kantu ezagunaren hoskidetasunarekin jolasten du: Holanda du izenburu sortak,... [+]