Intsektuak garbitzeko xaboia oso ona da. Garbitu, jo eta garbitu, akabatu! Intsektuen ezaugarri berezienetakoa beren azala da. Azala dute egitura, eskeleto. Azaletik arnasa hartzen dute. Azala da babesa. Eta kitina, argizari eta abarrek babesten dute azala bera. Horiei erasotzen die xaboiak. Eraso eta beren lana zapuztu. Horrela garbitu dezake xaboiak intsektua.
Egokiena potasa xaboia da. Etxean egindakoa onena. Hiru edo lau kilo egurren errautsari litro bat ur nahastu, ongi irabiatu eta egun pare batez utzi. Litro bat landare-oliori errauts orea pixkanaka-pixkanaka erantsi eta nahasi. Krema baten trinkotasunaren antzekoa hartu behar du. Eltze batean sutan jarri eta etengabe mugituz loditu, xaboiaren tankera hartzen duen arte. Gatz pittin bat eta limoi ttantta batzuk, banaka-banaka ondo nahasiz erantsi. Ontzi batean jaso eta hor duzu, zeu garbitzeko edo intsektuak garbitzeko potasa xaboia. Natural askoa. Landare-olioa beharrean animali koipea ere ez da txarra.
Xaboia egiterakoan bezala beste makina batean ere ona da errautsa. Landare ttiki aldatu berriak edo ereindako hazietatik ernetzen ari diren landarettoak har, barraskilo eta bareen hozkadetatik babesteko errautsa zabaldu bere inguruan. Landareak handituta izanagatik har ttikien erasoa badute, azaren familiakoak adibidez, dozena erdi bat koilarakada errauts litro bete uretan ondo astinduta nahasi eta landarea ongi busti. Zurinak eta onddo zurien erasoa jasan duten landareak zuzenean errautseztatu daitezke. Baratzean, lurra prestatzen denean metro koadroko kilo bat arte lasai bota, baina ohikoa baino simaur gehiago eman beharko diozu. Lurrari edo konpostari nahastez gero, gutxi jarri, bestela haren nitrogeno guztia beretzat hartuko du eta. Errautsak potasio ugari du, gaitzei aurre egiteko lagungarria eta elikagai aparta dena. Horrez gain karea ere badu, gure lur buztintsuetan lan ederra egiten duen osagaia. Horrexegatik, lurreko elikagaiak askatuz landareei mesede ederra egiten die. Tomateak bezala, pH altuko lur basikoa atsegin duten landareei ere ederki laguntzen die. Aldatzerakoan, zuloan pittin bat eman. Urmael edo urtegirik baduzu, eta algek bertan pagotxa badute, horiek atzeratzeko era ona da errauts pixka bat eranstea.
Horretarako, noski, neguko suen errautsak eta hausterreak jaso egin behar.
O inverno é o momento de botar cal á terra e ás plantas. O karetze é unha tradición centenaria. Calcinar a pedra calcaria na calera, queimala e calcinala con este cal en campos, hortas, pradarías e manzanos. Tamén as casas e as árbores encallábanse, pintando a pel con... [+]
Na beira da horta sempre ten que haber un recuncho onde podrezan os restos. O material que se xera ao soprar, ao escardar, ao quitar as herbas ou ao quitar os restos das plantas que doaron a súa polo fin da colleita é moi rico. Polo xeral, acumúlase no bordo e déixase... [+]
Mikatza dut kafea. Mikatza dut gustuko. Gozotik urruti, gazi puntta eta erre punttua duena. Gatz ttantta bat ere ederki letorkiokeela amets egiten dut, maiz. Izan ere kafea! Taxuzko kafe batek ahosabaiaren azken gapirioaren eta mingainaren atzeko pendizaren artean loratzen duen... [+]
Erreka, ibai eta errio aldamenetako erribera lurrak dira Euskal Herri atlantikoko nekazarien ametsetako paradisua. Lur onenak hortxe bildu dira, urak ekarrita milioika urtean; ez kristorik ezta jainkoaren asmakizuna sortu zuen jenderik existitzen ez zen garaietan hasitako... [+]
Uholdeak etorri dira, goian-behean. Ibaia errio bihurtzen den lurretan gaude, erribera galantak Atlantikoari begira. Erribera hauek itsasoaren gora-beheren eraginetik babesteko eraikitako muntoak eta zanpiadurak ederki gainditu ditu goitik datorren uholdeak. Ibaiaren arro... [+]
Aparece en numerosos dicionarios. Lume que se fai no campo de sementa. Cantidade de lixo que se queima no sector. Queima de herbas, arbustos e mieses que se fan nos campos, para logo esparcir as cinzas polo solo. Queima dos residuos recolleitos no campo. Nos campos onde hai que... [+]
Ardiak jaten ditu. Txileko Andeetan “chagual” bezala “come ovejas” deitzen dute Puya chilensis landarea. Bere arantza luze zorrotzetan kateatu eta gosez hildako ardiek eta txoriek, usteldu ahala, landarearen oineko lurra ongarrituko dute. Ongarri horri... [+]
Arratsalde on, Jakoba. Lehenik eta behin, eskerrik asko Argian astero egiten duzun ekarpenarengatik. A ze nolako euskara darabilzun! Eta zenbat ikasten dudan! Gure ingurumen “berdea” beste begi batzuekin ikusten dut irakurtzen zaitudanetik. Eta eremu horretan gure... [+]
Kaixo Jakoba. Aurren-aurrena, zorionak eta eskerrik asko egiten duzun lanagatik eta ematen duzun informazioagatik. Konposta nola egin litekeen jakin nahi nuke. Guk baserrian jan-hondarrak plastikozko ontzi batean botatzen ditugu, baina mindu egiten zaizkigu. Zerekin, non eta... [+]