Hogei kaputxadunek Werner Luchsinger enpresa gizon eta latifundista txiletarraren etxea erre zuten urtarrilaren 4an. Barruan hil ziren bera, eta Vivian Mckay emaztea. Ordutik, Maputxe herrian edo Wallmapun giro politikoa asko gaiztotu da.
Maputxeei egotzi dizkiete urtarrilaren 4ko gertaerak eta Txileko presidente Sebastián Piñerak Pinocheten ondaretik asko duen Lege Antiterroristaren erabilera zorrotza agindu du. Jada polizia operazioak egiten ari da maputxeen hainbat herritan. Orain lau urte poliziak tiroz hildako Matías Catrileo 22 urteko maputxearen izena berriz azaleratu da, itxi gabeko zauriekin gertatu ohi den bezala.
Maputxe herriaren eta Txileko Estatuaren arteko harremanak zailak dira. 1883tik indigenek beren lurraldea aldarrikatu dute, eta Estatuak nolabait esateko, guda deklaratu die, beren oinarrizko eskubide asko ukatuz.
Egun 800.000 maputxe inguru bizi dira, gehienak herrialdearen hegoaldeko La Araucanía eta inguruetan. Piñera egungo presidente eskuindarraren gobernuarekin zuten harreman txarra erabat gaiztotu da 2013a hasi denetik. Hemerotekak begiratu besterik ez dago ikusteko Piñerak jatorrizko herri honekiko duen ezinikusia, herrialdeko hedabide nagusiak lagun dituela zabaldua. Terrorista terminoa hitzetik hortzera darabilte maputxeen gaiak jorratzean.
Ekintzaile maputxeek beren lurretan ezarritako latifundisten aurkako erasoak egin izan dituzte, ondasunei su emanez, eta normalean hildakorik eragin gabe. Mapuexpress webgunean ere, urtarrilaren 4ko ekintza egin zutenek “marra gorria gurutzatu” zutela diote. Baina zergatik hil dituzte Luchsinger eta bere emaztea?
2008an Txileko poliziak Matías Catrileo tiroz hil izana gakoa da egun La Araucanían gertatzen ari dena ulertzeko. Mapuexpress gunean horrela azaldu dute: “Kaputxadunek Luchsingerri, bere emazteari eta beren ondasunei su eman bazioten, Catrileoren heriotza gogoratzeko ekintzen barruan izan zen. Catrileoren heriotzak piztu zuen orain lehertu den bonba honen metxa”.
Latifundisten aurkako ekintza batean, Catrileo eta beste kide batzuk Luchsingerren lurretan sartu ziren (1.200 hektarea), maputxeek berena dela aldarrikatzen duten eremuan. Txileko Lege Antiterroristak baimenduta, Estatuak ordaindutako segurtasun indarrak ari ziren lur horiek zaintzen, eta maputxeak eremuan sartu zirela ikusirik poliziak tiroka hasi ziren. Catrileo bizkarrean jo zuen bala batek, birika zulatu zion, eta minutu gutxiren buruan hil zen. Ihes zihoazen maputxeek gorpua eraman zuten eta irrati komunitarioen bidez bolbora baino azkarrago zabaldu zen albistea, egunkari nagusietara iritsi arte. Tiro egin zuen polizia frogak faltsutzen saiatu zen, eta azkenean militarrek epaitu zutenean, ez zuten zigortu. Egun polizia-gorputzean lanean jarraitzen du.
Geroztik justizia eske dabiltza maputxeak, gaztea beren kausaren sinbolo bilakaturik. Urtarrilaren 4an Catrileoren memoria gurtzen dute maputxeek.
Luchsingerren eta McKayren heriotzaren ondoren, Txileko Estatua polizia militarra eramaten ari da maputxeak bizi diren eremuetara; horrek istiluak eragin ditu poliziaren eta herritarren artean.
Todos comían e bebían, parecían alegres, pero algún se movía inquieto entre o aperitivo e o aperitivo. Ía recibir o premio por segunda vez, pero era o primeiro que tiña nas súas mans. Estaba nervioso porque o monumento tiña que chegar á oficina, Foder. Os premios ARGIA... [+]
Aínda que as cousas cambian rápida e vivamente, hai cousas que non cambian: Un deles é a entrega dos Premios Argia. Iso é o que lle dixo a este cronista un xornalista foráneo que veu a por necesidade, e que ARGIA cambiou moito antes de comezar a entrega de premios. Facíao... [+]
Onintza Irureta Azkune participou na charla en nome do grupo de traballo de ARGIA:
"Unha dos miles de persoas que compoñen a comunidade de ARGIA díxonos recentemente que ás veces a LUZ é escura, que hai noticias duras que lle moven dentro. Que facemos un bo traballo, pero as... [+]