Desagertzear dagoen zizare argiduna. Ikusi nahi ez duenarentzat egiten da oharkabe, ordea. Hobe esanda, halako distira leuna ikusteko leku egokian ez dagoenarentzat desagertzen dira ipurtargiak. Animaliaz gain, itzaliz doaz urteetan begi-bistan izan ditugun ipurtargi batzuk. Kultura nahiz artearen arloan, feminismoaren arloan, militantzian, esperimentazioari, kreazioa benetan zabaldu eta luzatzen duen esperimentazioari, urteetan bidea eman diotenak. Beste asko itzaltzen doaz halaber haien gerizpean. Hilberria den lagun batek esaten dio besteari: lasai, erori zaitez orain gorantz, egin jauzi akabatu zaituen espaloitik leihora, gorantz, itxi leihoa, kendu bankua, itxi gortina, egizu erori eta zutitu berri denaren papera eta kendu dizuten etxea bueltatuko dizute, distiratsu berriro. Argia galtzea ez da desagertzea. Ipurdiaz gain, zer litzateke argia ere buruan jartzea: ezkortasuna antolatzeko, hitzen benetako esanahia berreskuratzeko, gauzen norabide zehatza. Udako gau eder batean soroetatik eta bidegurutzetatik haratago doazen ipur-burutargiak.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Grupo Itzal(iko)
bagina: Flores de Barro.
Actores: Os comentaristas serán Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga e Izaro Bilbao.
Dirección: IRAITZ Lizarraga.
Cando: 2 de febreiro.
Onde: Salón Sutegi de... [+]