Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Liztor asiarraren mezua

  • [Erredakzioaren oharra] Vespa Velutina Nigritorax liztor asiarra da erle europarrari atera zaion azken etsaia. Euskal Herriko erlategietan agudo ari da hedatzen kalamitatea, erlezainen etsipengarri. Ondoko artikuluan kazetari eta erlezain amateurra saiatu da Velutina baten ikuspegitik azaltzen aldaketaren zentzua. Edo zentzuetako bat bederik.

Vespa Velutina Nigritorax liztorra
Vespa Velutina Nigritorax liztorra

Argiako irakurle hori, Vespa Velutina Nigritorax bat naiz. Nire habiak ikusiak dituzkezu telebistan edo egunkari handietako erretratuetan. Baldin baduzu hogei minutu, badaukat zuri zer kontatua.

Liztor asiarron berri 2006a arte Europako ia inortxok ez zekien. Urte hartan zabaldu zituzten lehen oharrak Frantziako erlezainen artean. Sainte Livrade-sur-Lot herrian (Baionatik 220 kilometrora) 2005ean azaldu nintzen lehenbizikoz, Txinatik bonsaiak inportatzen dituen landarezale baten erakustokian.  Nagusiak esperoko zuen neguak hilko ninduela. 2006ko udaberrian gure lehen habiak ikusitakoan jakinarazi zien Claire Villemant, Jean Haxaire eta Jean-Claude Streito entomologoei. Hauek hasiera batean uste izan zuten hain lokalizatua egonik posible izango zela nire kasta suntsitzea. Laster ikusiko zuten oker zeudela. Betirako heldua naiz Europara.

2008ko ekainean Le journal du Pays Basque egunkariak jakinarazi zuen Euskal Herriko ateetan nintzela. 2010eko azaroan aurkitu naute Gipuzkoan. Espainolek orduan izan dute nire berri, Bidasoa eta Pirinioak gainditutakoan. Geroztik Euskal Herrian modako gaitzat sartua nago hedabide handien agendan. Habia espektakularra egiten dut, bertako espezie mitikoa den erlearen iraupena mehatxatzen, izurriak kontrolatzen dituztenei lana ematen, erlezaleak urte osoko ahanzturatik ateratzen. Erreportajetarako, primerakoa.

Erlezainak tristetu baino desesperatu egiten ditut nik, Vespa Velutina honek. Harro eta lotsagabe ikusten naute erlauntzen atarietan,  eztia biltzetik datozen erle nekatuei erasotzen edo erlauntzetik ateratzen direnei. Handia naiz, burrunba gogorra egiten dut, batek erle bati heldu eta alde egin orduko beste bat edo bi edo hamar gatoz, etenik gabe. Nigatik eultzetako mugimendua gutxitzen da, erleak ez dira ausartzen irtetera, koloniak galtzen dira. Erlezainarentzako ez da bakarrik erleak galtzea edo eztia gutxitzea. Da nire inpunitatea ezin menderatua.

Erledunek tranpak jartzen dizkidate, garagardo eta zuku gozoz, bertan ito nadin. Aurkitzen dituzten habiak suntsitzen ahalegintzen dira, zuhaitzetatik jaitsi ondoren intsektizidaz, edo arbolean bertan eskopetaz tiroka. Kofoinen aurrean guardia egiten dute batzuek, zalabardoarekin ahal dituzten liztor aleak harrapatuz. Bakan batzuk hasi dira erlategiak sarez inguratzen. Edo pozoitutako karnata jartzen, habiara eraman dezaten. Bada bizirik harrapatutako liztorra hegal bat eta zango batzuk kendurik erleei atarian jartzen diena, ea hobeto ezagututa, usainduta, ukituta, guregandik defenditzen ikasten duten.

Hemen geratuko naiz

Ikasi beharko dute, Velutinok betirako etorri garela. Dagoenekoz ba omen dira defenditzeko taktika aurkitu duten erleak. Azken finean, Asian milaka urteko elkarbizitzan ni menderatzeko garatu dutena bera. Jatorrizkoa naizen India eta Txinan berez beste erle espezie bat bizi da, Apis Cerana, hemengo Apis Mellifera baino txikiagoa. Hango erle txikiek uzten didate hurbiltzen eta bat-batean ziento erdi bat edo gehiago datozkit gainera, pilota bat osatzen dute ni barruan harrapatutakoa itotzeko berotan, 45ºCtara iritsitakoan.

Nire hemengo pasadizoak gerta litezke XXI. mende hasierako mundializazioaren metafora. Txinatik heldu naiz, mendebaldeko industriako obreroen eta milaka enpresa txikiren malurra ekarri duen inperio urrunetik. Baina mundializazioa atzo hasia ez den bezala, Europako erlea ere aspalditik ari da urruneko izurri ezezagunen erasoa jasaten.

Erleen maitaleak larri dabiltza. Frantzian oso ezaguna egin dute “L’Abeille, sentinelle de l’environemment” (Erlea, ingurumenaren adierazle) kanpaina. Horrelako beste asko abiarazi dituzte munduan erlearen galerak kezkatuta. Ingurumenaren kutsadura kimikoak ekarri du milioika erleren suntsitzea. Klase guztietako kutsagarriak eta bereziki nekazaritza industrialean erabiltzen diren pestizida eta herbizidek ahuldu eta nahastu egiten dituztela xomorroon organismoak, babesak murrizturik naturan ohikoak diren birus eta bakterioen mende utziz.  

Pozoiketaz gain, gaur munduan Apis Mellifera zaintzen duten milaka erlezainen buruhauste nagusia askoz txikiagoa da telebistek hainbeste maite nauten Velutina hau baino, zorri txiki bat da (akaro bat): Varroa Destructor. Hau ere ni bezala endemikoa izan da betidanik Asia urruneko Apis Cerana txikiaren ondoan, baina erle europarretara jauzi egin zuen 1960 inguruan. Euskal Herrian 1980ko hamarkada arte ez zaizue azaldu. Urteotan ari da iristen Suedia, Norvegia eta Eskoziako azken zokoetaraino.

Oraindik hemengo erleek ez dute ikasi Varroarekin bizitzen. Erlauntzarik baldin badaukazu, akaroa hiltzeko botika eman behar diezu derrigor, kimikoa edo ekologikoa, autoritateen bezala erlezainen elkarteen aginduz. Diote zureetan Varroa garbitzen ez baduzu, inguruko erleak kutsatuko dituzula, gauza ulerkaitza ekologiaren ikuspegik, baldin eta sinesten bada munduak erlea beharrezkoa duela bere biziraupenerako. Erlezain eta zientzialari bakan batzuek aldarrikatzen dute botikak justu alderantzizkoa eragiten dutela, bizkarroiaren eta ostalariaren eboluzioa eragoztea.

  Noiz hasi zen globalizazioa?

Erle trafiko handia dago munduan. Batzuetan leku batean gehiago behar direlako; esaterako, urtero otsailean AEBeetan gertatzen da munduko erle migraziorik handiena, ehunka trailerretan herrialde hartako erlauntzen erdia Kaliforniara daramate almendrondoen liliak ernaltzera. Zalaparta gutxiagorekin, urtero milaka erregina saldu eta erosten dira, birjinik edo laborategian ernaldurik, munduaren mutur batetik bestera, arraza hautatuetakoak, ezti asko ematen dutelako, edo kudeatzeko gozoak direlako.

Ekoizpen industrialerako erle egokiagoak erdiesteko zientziealariek antolatutako bidaietako bat amesgaizto bihurtu zen Ameriketan 1956an. Warwick Estevam Kerr entomologo eta genetista brasildarrak Sao Paolo inguruan gurutzatu zituen erle europarrak eta Afrikatik ekarritako Apis Mellifica Scutellata subespeziekoak. “Africanizadas” eta “africanised” horiek laster zabaldu ziren beheko eta goiko Ameriketan. “Oso gaiztoak dira” dio jende xeheak; adituek, etxearen defentsa gogorra egiten dutela. Erlauntza bati erasotzen dionari erle europarrak metro batzuetan segitzen dio, afrikartuak ez dio bakerik emango bide luzean.

Sasi-afrikarrok istripu asko eragin dituzte, heriotzak ere bai, baita betiko erle europarrak zirelakoan haien eztia zuhaitzetik harrapatzera joaten ohitutakoen artean ere. Aldiz, beren erlauntzetan horiek maneiatzen ikasi duten erlezain hegoamerikar askok maite omen dituzte, eztitan oparoak eta Varroarekin bizitzeko gai direlako.

Irakurle hori, ohartuko zinen orain arte kanpoko erleek edo haiekin bizi diren beste xomorroek Europakoekin topo egin dutenean gertatuak kontatu ditudala. Baina pentsatzen jarrita, Europako erlea ari da orain nozitzen bera usatuz munduko beste erle askok aurreko mendeetan jasandako patu bera. Aspaldikoa den mundializazioaren biktimen ordaina.

Apis Mellifera Europa eta Afrikako piztia izan da atzo arte. Ameriketan, gaur AEBak diren lurretara 1622an eraman zituzten lehenak, baina Kaliforniara ez ziren heldu XIX. mendera arte. XIX. mendean sartu zituzten Hego Amerika gehienean ere. Australiara bezala. Ozeaniako uharte askotan XX. mendea oso aurreratuta zelarik. Asian berdin. Nepalen 1978an lehenbizikoz!

Horietako ainitz lekutan erle euroasiarra nagusitu zaie bertakoei. Bidenabar Ameriketan, atzerakada handia egin dute bertako Melipona eta Trigona erle txiki eztenik gabeek.  AEB, Argentina, Brasil... mundu mailako potentziak dira eztigintzan Apis Melliferari esker. Erleen erremedioak medikuntzan aplikatzen maisu den Kuban, erle europarraren propolia osasungintza publikoan erabiltzen da... baina milioika urtez bertan bizi izandako Meliponen propolia ez dute aski aztertu.

Ameriketara Velutinok ez gara iritsi oraindik, aldiz Varroaz kexu dira han ere. Bertako erleak, aldiz, bi zangoko indigenak bezala, izugarri urritu dira. XVI. mendetik hona Ameriketan Europako gripeak eta elgorriak bertako jendeen hiru laurdenak hil bazituen, zer nolako triskantza eritasun ez ote die eragin hemengo erleek hangoei?

Ni, liztor asiarra, kolonizatuen mendekua naiz. Ez lehena eta ez azkena euskaldunentzat. Artoa eta babarrunarekin (Indietako baba) batera ekarri zenuten patata denetan zabaldu ondoren bere zomorro endemikoa azaltzen ikusi duzue hemen. XIX. mendean filoxera eritasunak suntsitu zituen Europako gehienekin batera zuen mahastiak. XX. mendean ikusi dituzue gaztainondo gehienak ihartzen, Asia urrunetik heldutako txankroak jota. Beranduago, zumarra da ihartu dena hau ere urrutitik iritsitako gaitz batek jota.

Erruki ditut erlezainak, kalte handiak eragiten dizkiegu Vespa Velutinok. Ordainik gabeko zerbitzua egiten diote ekologiari bezala gizarteari eta, trukean, malurrak datozkie bata bestearen ondotik. Haien arazoetan ikusi ditzakete gainerako herritarrek mundializazioaren kalteak. Erraz ekartzen da da Kaliforniatik intsignis pinua etekin azkarra ematen duelako, baina gero hasten dira konplikazioak: harrak, haiek hegazkinetik fumigatu beharra, lurraren azidifikazioa... Jendez gainezka, planeta baratze handi bat da. Ikas ezazue xuxen kudeatzen.


Interésache pola canle: Ingurumena
2025-01-30 | Julene Flamarique
Esixirán responsabilidades no quinto aniversario da traxedia de Zaldibar
Este domingo celebrarase unha concentración no barrio Eitzaga de Zaldibar para lembrar a Joaquín Beltrán e Alberto Sololuze e pedir responsabilidades polo desastre. Os veciños de Zaldibar Argitu denunciaron que o desprendemento se debeu a “a avaricia dos empresarios” e... [+]

ADIF di que as situacións de escravitude laboral denunciadas nas obras do TAV son "falsas"
Tras o escandaloso testemuño de AHT Gelditu que denuncia que hai situacións de escravitude laboral nas obras do Tren de Alta Velocidade de Navarra, a sociedade promotora destas obras, Adif, tivo que responder publicamente: -É mentira.

2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
Valoración do informe ambiental contra a central eólica “Itsaraz”
O pasado 16 de xaneiro, o Ministerio para a Transición Enerxética da administración de Madrid publicou a declaración de impacto ambiental sobre o proxecto “Itsaraz” que esperabamos con entusiasmo e inquietude. A resolución expresa unha decisión tan firme como firme... [+]

Pesca
O Grande come pequeno
A pesca grande e industrial é máis deficitaria social, económica e ecoloxicamente á beira da pesca menor; recibe bastantes máis subvencións públicas que a pesca menor, e só grazas a esas axudas sobrevive. Así o demostra un estudo sobre os modelos de pesca en Francia,... [+]

2025-01-29 | Julene Flamarique
Euskal Herriko II. O Salto Ecosocial presenta as Ecoventas
Os organizadores do evento teñen como obxectivo "seguir reforzando o novo ecoloxismo e facer posible o cambio" no País Vasco. Celebraranse en Arrasate os días 28 e 29 de marzo.

2025-01-28 | Estitxu Eizagirre
Montes do Urumea Libre
"O que realmente necesitamos é un cambio económico e social que respecte a riqueza natural, cultural e social"
A iniciativa popular “Urumearen mendian bizirik” reuniu a un gran número de persoas na praza de Hernani. Deu a coñecer os dous macroproyectos eólicos que se pretenden realizar nesas montañas, explicou os danos que suporían e fixo un chamamento a todos os veciños e... [+]

2025-01-27 | Julene Flamarique
As enerxías renovables superan aos fósiles na xeración de enerxía eléctrica na UE en 2024
A produción de electricidade xerada a partir do gas baixou por quinto ano consecutivo e a xeración total de electricidade de orixe fósil atópase no mínimo histórico, segundo o informe European Electricity Review de Ember.

Regar no inverno
En febreiro, en pleno inverno, a prioridade é ter o corpo ben regado. Do mesmo xeito que a nogueira: utiliza as raíces como almacén no inverno, necesita raíces curtas e grosas para recoller a auga e os nutrientes do solo.

2025-01-27 | Jakoba Errekondo
Herbas do porco
O inverno é época de matanza de porco. O frío quitaralle máis facilmente a calor. Si a nós tamén nos quitasen a calor cando falamos de porcos!

2025-01-27 | Garazi Zabaleta
Rede Hazi
Lugar de recollida e difusión das sementes do pobo Cegueira
A Asociación da Terra de Mañá de Ipar Euskal Herria (BLE) leva anos traballando ao redor da biodiversidade cultivada. “Puxemos en marcha varias proxeccións, unha delas sobre as sementes da horta”, explica Nico Mendiboure, membro da Rede de Sementes. Hai catro anos... [+]

Cazador poderoso de aspecto débil
Os insectos máis grandes que actualmente viven no planeta Terra poden ter un tamaño aproximado de 30 cm, aproximadamente unha sexta parte dun ser humano. Entre eles atópanse as bolboretas e os xigantes sits ou os escaravellos gordos. Como observar a unha criatura de apenas... [+]

A asociación AHT Gelditu denuncia que hai situacións de escravitude nas obras do TAV en Navarra
Nunha rolda de prensa en Pamplona/Iruña, AHT Gelditu denunciou que os traballadores do tren rápido que se está construíndo en Navarra atópanse en situación de escravitude.

Denuncian que o TAV traerá a gran expropiación de terras agrícolas en Álava
Representantes das cuadrillas de Añana e Treviño, así como dos agricultores e gandeiros alaveses, denunciaron o "enorme desprezo institucional" que sofren polas obras do TAV. En total, máis de dous millóns de metros cadrados destinaranse á expropiación de "terras... [+]

A tundra do Ártico deixa de ser un almacén de carbono
A revista Nature Climate Change, que difundiu o resultado do estudo da Administración Nacional do Océano e da Atmosfera (NOAA) de EE.

Eguneraketa berriak daude