Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Nola heltzen da independentziara?

  • Katalunian independentziaren aldeko aldarria geroz eta ozenago entzuten den honetan, Legebiltzarra osatzeko azaroaren 25eko hauteskundeek autodeterminazio prozesua nola baldintza dezaketen aztertu du Vilaweb agerkariak.


04 de outubro de 2012
Independentziaren aldeko manifestazioa Katalunian

Kataluniako Parlamentuak autodeterminazioari buruzko galdeketa egiteko mozioa onartu izanak, independentzia-prozesuari bultzada berria  eman diola uste du askok, Espainiako Gobernuak adierazi duen arren ez duela zatiketarik onartuko. Prozesuak aurrera egin dezakeen ala ez azaroaren 25eko hauteskundeetan ikusiko da, Vilaweb.cat agerkariak independentziara heltzeko bide-orriari buruzko  Com s’arriba independència (Nola heltzen da independentziara) artikuluan (2012-09-28) dioen bezala.

Galdeketaren aldekoek (CiU, ERC, ICV-EUiA, Solidaritat eta Democràcia Catalana) emaitza kaskarrak lortuko balituzte, erreferenduma egiteko aukera gau horretan bertan zapuztuko litzateke. PP eta Ciutadans argi eta garbi azaldu dira galdeketaren aurka. Aldiz, PSCk abstentzioaren aldeko hautua egin zuen pasa den asteko bozketan. Bestalde, galdeketaren aldekoek ozta-ozta irabaziko balute, prozesua apur bat hoztuko litzateke, baina dezenteko abantailarekin irabaziz gero –Vilawebek dio gutxienez 10 puntuko aldea lortu beharko litzatekeela–, galdeketa epe laburrean egingo litzateke. Aurreikuspenen arabera, gaur egungoaren antzeko Parlamentua osatuko da azaroan, eta hori nahikoa litzateke prozesuan aurrera egiteko.

Espainiako Gobernuaren jarrera

Artikuluak nabarmentzen duenez, Espainiako Gobernuarentzat ez da uste bezain erraza izango galdeketa bertan behera uztea, auziak Espainiako mugak gaindituko lituzkeelako. Alegia, Europako gai-ordenean sartuko litzateke, nolabait esatearren, eta hari ateak ixteak nazioartean zalaparta eragingo luke, herritarrek bozkatutako Parlamentu baten ekimena den heinean.

Kataluniako Gobernuaren hiru aukerak

Espainiak ezezkoa emanez gero, Kataluniako Gobernuak hiru aukera izango lituzke. Bat: debekua onartzea –ez dirudi gertatuko litzatekeenik–. Bi: galdeketa baimenik gabe egiten saiatzea. Eta hiru: debekuaren aurrean, Parlamentuan independentzia aldarrikatzea.

Galdeketa egiten saiatuko balitz, emaitzak arazoak ekarriko lizkioke Espainiako Gobernuari. Ezezkoaren aldeko herritar askok ez lukete bozkatuko, baina Europako instituzioek ez lukete onartuko abstentzio guztiak kontrako bozka bezala zenbatzea.

Bestalde, Kataluniak independentzia aldarrikatuko balu, auziak nazioartera salto egingo luke, batez ere Europako estaturen batek onartuko balu. Apurka-apurka geroz eta estatu gehiagok onartuko balute, eztabaida beste maila batean kokatuko litzateke.

Auziak galdera ugari planteatzen ditu, banu, balego eta balitz ugari, baina Vilawebek artikuluaren amaieran dioen bezala, irailaren 11ko Diadaz geroztik prozesuak izugarri azkar egin du aurrerantz.


Últimas
Ágredok epailearen aurrean deklaratu du astelehenean, eta Zupiriak asteazkenean egingo du agerraldia legebiltzarrean

Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Gazako su etenaren aurrean, Zisjordaniaren okupazioa sendotzen ari da Israel

Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Eguneraketa berriak daude