Degradatua izanagatik ere, ETBko albistegietako aurpegirik ezagunenetakoa oraindik.
Teleberri aurkeztetik oinezko erredaktore izatera. Zein izan zen delitua?
Erantzunik gabeko galdera batzuk izan nituen. Zalantza gehiegi egunero Teleberriren aurpegia izateko.
Kriptiko xamar geratu zaizu.
Aurkezle postua neure borondatez utzi eta handik gutxira kategoria handiko bi editoreren kargugabetzea gertatu zen. Orduan jakin nuen erabaki zuzena hartu nuela. Publikoki ez, baina barruan esan nituen esan beharrekoak.
Telebistatik politikarako saltoa ez dela hain handia, alegia, Uxue Barkos eta Aintzane Ezenarrok erakusten dutenez.
Eta pixka bat zabalduta, Martin Garitano edota Luis Herrero ahantzi gabe. Baina ez gaizki ulertu, oso zilegi iruditzen zait kazetaritzatik politikara pasatzea.
Ez da, momentuz, zeure kasua.
Aipatu ditugun horietako batzuei esana diet, errespetu osoz, ispiluaren beste aldera pasa direla. Errealitatea desitxuratzen bada kazetaria baino lotsagabeagorik: politikaria. Eta niretzat kazetaritza bokazioa da.
Metro Bilbao Julio Ibarrarentzat eta BBK Joseba Iriondorentzat bezala?
ETBk bi profesional bikain galdu zituen horiek alde egin zutenean. Nomina polita akaso, baina ez dakit komunikazio lan horretan moldatuko nintzatekeen.
Arrazoi duzu, ETAren bonbaren bat gorabehera, lasaia duzue jarduna ETBn.
Horrelakoak –eta okerragoak– betiko bukatu direla jakiteak ematen didan poza adierazten asmatuko banu...
Baina zuek ez al zenioten ETAri soka ematen?
Bola ematen genion guk ETAri. Hori esan zuen behintzat hiru hilabete geroago egun hartan bostekoa ematera etorri zen batek. Eta hori ere ez zait ahaztuko. ETAri kantxa baino kontrakantxa ematen saiatu naiz ni.
Baina kazetaritzaren funtsa da: zuk edozer esan, jendeak irentsi egiten du eta.
Egin galdera Acebes, Michavila eta Aznarri 2004ko hauteskundeen harira. Jendeak nahiko itsututa ikusten du telebista, baina muga bat dago. Informazio egiazkoa eta zuzena eman behar da, konfiantza galtzea irabaztea baino askoz errazagoa delako.
Konfiantza irabaztea edo galtzea, zer da Lady Diren hileta edo Urdangarinen ezkontza zuzenean ematea?
E, Lady Direna erretransmisio bikaina izan zen. Eta Urdangarinena ere bai; gauzak dauden bezala baietz kristoren audientzia eman!
Ez da izango dena audientzia ETBn?
Ez, noski. Zorionez, gaizki egindako oinarrizko gauza batzuk azkeneko hilabeteetan zuzentzeko bidean daudela ematen du. Bada garaia.
Do mesmo xeito que coa axuda dos artistas vivimos o florecimiento de Euskal Herria, tamén nesta ocasión, co seu impulso, sigamos facendo o camiño xuntos, dando o apoio necesario aos presos políticos, exiliados e deportados vascos
O lector xa sabe que a Asociación Harrera... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT CANDO:
2 de febreiro.
ONDE: Gaztetxe de Zuia, en Murgia.
----------------------------------------------------
O 20 de setembro do pasado ano tivemos coñecemento por primeira vez do colectivo musical no perfil da rede social que acababan de crear:... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]