“Baratze bat nahi deizut egin...”.
“Guay izateko izan eko!”, diote postmodernistek.
Pentsa, Pasaiako Superportuari ere Ekoportua deitzen diote! Kapitalismoa gizakiaren berekoikerian oinarritzen da, eta garatu dugun kontzientzia ekologikoa egoera ekonomiko eroso bati lotuta dago. Zer gertatuko da krisiarekin?
Zuk ere berehalako etekinarekin itsutu garela esan behar didazu?
Pentsamendu maskulinoa, falikoa, inposatzailea da hori. Ez duzu sekula entzun munduko zakil guztiak mozteak berehalako aldaketa ekarriko lukeela, baina zakilak dauden bitartean ez dagoela zereginik?
Bai, bai, gu hil ostean ere bizitzak jarraitzen duela eta hori guztia...
Hazkunde geldiezin honetan denontzako tokia egon daiteke, baina baliabideak lortzeko bidean gure inguruko espezieak desagerrarazten ari gara. Gure ostean bizitzak jarraituko badu, gizakiaren esterilizazioa bultzatu behar genuke.
Segi, segi lagunak egiten.
Gure mundu egitura piramidala da baina esferikoa behar luke. Elefante bat ez litzateke birus bat baino indartsuagoa, denak leukake izateko arrazoia, dena legoke orekan. Horregatik, emakumeek eta ekologiak izan behar dute gizartearen ardatzak.
Alarde mistoen aurkako protestetan emakumeak dira sutsuenak.
Zein da gizonezkook diseinatutako mundu honetan nor izateko utzi diegun bide bakarra? Honelako mundu batean emakumeak bere berezko instintuak garatu ote ditzake? Hala, gizonezkoen paperean sartzen den emakumea gizonezkoa baino okerragoa izan daiteke.
Eskerrak paisajista baino ez zinen!
Paisaia, leku zehatz batean, onerako zein txarrerako, gertatzen direnen erakuslea da: bertan bizi den gizartearen diagnostikoa egiten du.
Martxa honetan, AHTaren gizartea izango da gurea.
Paisaia beti dago zintzilik. Orain arte Kantauri isurialdea horrela mantendu bada ardi-gazta ondo saldu delako izan da. AHT? Eragin izugarria izango du eta betiko geratuko den zauri bat izango da.
Alegia, hobe duzula telebistan lore-zainarena egiten jarraitzea.
Kalean, etxeko andreek geranioei eta gazteek marihuanari buruz galdetzen didate. Ez dakit zergatik, munduko marihuana landare onenak hazten ditudala dioen mito urbano bat dago, eta nik ez dut erretzen eta ez daukat landarerik.
Ostegun goizean egin dute prentsa-agerraldia. Pasaiako portuko karga-deskarga lanek, herritarren osasunean eta bizi-kalitatean duten kaltea salatzeko.
Ostegunean Pasaiako portuan, Lezoko aldean piztutako suteak, aire kalitatean zuzenean eragin zuen, bereziki Pasaian, Lezon, Oreretan eta baita Donostian ere. 11:00 aldera, Pasaiako portuan biltzen den txatarra zama batek su hartu zuenean hasi ziren arazoak. Erakundeetatik... [+]
Lau ordu behar izan zituzten sua itzaltzeko. Gauean ere suhiltzaileak txatarra hozten jarraitu zuten.
Macarena Olona estatuko abokatuak eta portuko aholkulariak iazko apirilean salatu zuen fiskaltzaren aurrean Pasaiako portuko lonjaren eraikuntzan balizko ustelkeria kasua. Espainiako Estatu mailan indarrean daude ere beste hamar portutako ustelkeria kasuen ikerketak.
Zamaketariek greba egingo zutela iragarri zuten egunean blogean idatzitako artikuluaren itzulpena da hau. Otsailaren 15ean Espainiako Gobernuak atzeratu egin du erreforma eta langileek greba bertan behera utzi dute. Askoren ustez, langileen garaipena izan da, baina Gobernuak... [+]