Chagall en Rusia. Joann Sfar.
451 argitaletxea (2011).
128 orrialde, koloretan. (Kolorea: Brigitte Findakly)
Joann Sfar Frantziak azken hamarkadetan eman duen komikigilerik garrantzitsuenetakoa da irakurle askorentzat, sortzaile emankor eta iradokitzailea. Gezurrik ez dizuet esango: Chagall en Rusia komikiarekin –Zer arraiogatik deitzen diote liburu honi ere nobela grafikoa?– deskubritu dut nik autore frantziarra.
Marrazkien trazu soil erabat definitu gabeek, Brigitte Findakly-ren kolore biziek eta kaligrafia narras antzekoak eraman ninduten liburutegiko komikien artetik –zorionez geroz eta gehiago aurki daitezke– Joann Sfar-en hau aukeratzera. Lehen begiratuan behintzat bazuen zerbait berezia, azkenaldian irakurriditudanetatik desberdin egiten zuena. Horrek ez zuen ezinbestean esan nahi hobea izango zenik, edo atseginez irakurriko nuenik. Hala gertatu da, ordea. Aurreikuspenak gainditu ditu komikiak, eta artista frantziarraren urratsei zorrotzago heltzeko ataka erakargarrian jarri nau.
1917ko iraultza osteko Errusian kokatua, Marc Chagall pintore judutarraren (Vitebsk, Bielorrusia, 1887-Saint Paul de Vence, Frantzia, 1985) figurari heldu dio Sfar-ek, obra artistikoari baino, haren bizitzari. Pintore surrealista zen Chagall, eta komiki surrealista da esku artean daukaguna. Belaunera arteko sakonera duen errekan oinez ibiltzeko gai den Jesukristo funanbulista, ametsetan bizi den biolin-jole sozialista, zaldiei zintzurrak ebakitzen dizkien harakina, gizonak akabatu eta emakumeak bortxatzen besterik ez dakiten soldadu kosakoak, aingeruz janzten diren emagalduak... Errealitate gordina islatzen du komikiak, baina nolabaiteko alaitasuna dario, musikaltasun bitxi bat, Brigitte Findakly-ren koloreek areagotzen dutena. Zelda edo irudien marko guztiak neurri berekoak dira, igual-igualak denak, baina istorioak hainbeste ezuste gordetzen du, uniformetasun hori hankaz gora erortzen dela ia orri bakoitzen.
Chagall pintoreak eta Sfar komikigileak bat egiten dute liburuan: marrazteko era, koloreen erabilera, ikonografia judutarra... eta, ororen gainetik, bi artistok gidari duten surrealismo ederra.
Arizona
Actores: Aitziber Garmendia e Jon Plazaola.
CANDO: 26 de xaneiro.
ONDE: Casa de Cultura de Berriz. na praza.
-------------------------------------------
Margaret (Aitziber Garmendia) e George (Jon Plazaola) partiron de Idaho para tentar salvar a fronteira que separa... [+]
Ópera 'Tristan und Isolde'
Orquestra Sinfónica de Bilbao. Dirección: Erik Nielsen.
Coro de Ópera de Bilbao. Dirección: Boris Dujin.
Dirección de escena: Allex Aguilera.
Solistas: Deus meu! Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mímica, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J. Cabrero... [+]
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]