Espainiako –PPren– Gobernuak sutsu ekin dio bere hasierako urtean Estatuaren kontrarreforma zabal eta orokorrari. Erreforma fiskala, finantza erreforma zein lan eremukoa dira esanguratsuenak. Erreforma hauetan guztietan aldaketak indarrean jartzeko aitortutako helburuak betetzea zaila izango da. Fiskalitatean defizitaren hasierako muga malgutu arren, oso zabaldua dago Europako Batzordeak 2012 urterako onartutako %5,3 betetzea ezinezkoa izango delako ustea, eta are gutxiago 2011ko %3. Likidezia txertatzeko erakundeen egonkortasuna eta garbiketa bilatzen zuen otsaileko finantza sistemaren erreforma ez da helburu hori lortzen ari. Espainiako banketxeek Europako Banku Zentralaren maileguen ia erdia beren esku izateak erreforma motz geratu dela frogatzen du. Hirugarren erreformaren ageriko xedearen betekizuna, enplegua sortzea alegia, legea onartu eta berehala zalantzan ipini du Rajoyk berak, erreformak epe laburrean ez duela lanposturik sortuko aitortuta.
Errealismo politikoa eta ekonomikoa aintzat hartuta, aldiz, lege hauek Estatuaren itxura eta funtzioaren eraldaketa sakonaren zantzuak dira, inondik ere. Estatu interesen mendean dagoen estrategiaren ardatz dira eta probetxuzkoa zaie Estatuari zein berarekin lotutako botere ekonomikoari. Hain zuzen, aurreko astean Espainiako Bankuak baieztu zuen Espainiako Estatuan enpresen errentak soldaten errenten gainetik ipini zirela lehendabizikoz 2011 urtean. Beraz, krisiaren aitzakiarekin errenten birbanaketa atzerakoi erraldoia ari da jazotzen, ildo horretan sakontzen dute aipatu kontrarreformek, eta trantsizioan ipinitako itun sozialaren habe ahulak kolokan jartzen ari dira. Erreforma finantzarioak zein fiskalak zor pribatuaren publifikazioa are gehiago errazten dute, finantza erakundeetako zorraren zati garrantzitsua zor publiko bihurtuta. Lan merkatuaren erreformak deflazio konkurrentzialaren ildo ortodoxoa sustatzen du, alegia, soilik lan kostuen jaitsieran oinarritutako enpresen lehiakortasunaren hobetzea eta, beraz, etekinen igoera. Langileen eskubideak ez ezik negoziazio kolektiboa eta Estatuko sindikatu nagusien kontzertazio estrategia ere hondatuta uzten ditu aipatutako erreformak. Honenbestez, ezin da aipatzeke utzi Espainiako Estatuaren beste berregituraketa prozesu baten aurrean gaudela, lehen ere orriotan aipatu izan dudana eta aurrerago aztertuko duguna, Autonomien Estatuarena alegia.
Do mesmo xeito que coa axuda dos artistas vivimos o florecimiento de Euskal Herria, tamén nesta ocasión, co seu impulso, sigamos facendo o camiño xuntos, dando o apoio necesario aos presos políticos, exiliados e deportados vascos
O lector xa sabe que a Asociación Harrera... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT CANDO:
2 de febreiro.
ONDE: Gaztetxe de Zuia, en Murgia.
----------------------------------------------------
O 20 de setembro do pasado ano tivemos coñecemento por primeira vez do colectivo musical no perfil da rede social que acababan de crear:... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]