Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Hemen harremanak askotan artalde moduan bideratzen dira, otsoaren beldur-edo"

  • Saxoaren soinuak sortzen duen gau giro bildu horretan, hara non, ezustean, atmosfera gurutzatzen duen fandango, biribilketa, jota edo Sanferminetako doinu baten arrastoa antzematen da. Josetxo Goia-Aribe, saxo jotzaile-alkimista bihurriaren magia puntua, zalantzarik gabe.

Dani Blanco

Donezteben sortutako Iruñeko semea zara. Nola da hori?

Aita Berakoa zen, maisua. Oibarrera joan, hango emakume batekin esposatu eta handik gutxira Doneztebeko eskolan eman zioten plaza. Han sortu nintzen, baina urte eta erdi nuela Iruñera joan ginen bizitzera, Jarauta karrikara lehenbizi eta Kale Nagusira ondoren. Orain Zirizan bizi naiz, baina ozenki erraten ahal dut ni Iruñekoa naizela eta gainera Iruñea maite duten horietakoa. Etxeak, karrikak eta esparru fisiko guztia maite dut. Edertasunzalea naiz, esteta, eta Iruñea ikaragarri gustatzen zait.

Euskaldunberria?

Bai. Aitak ez zekien euskaraz. Lau gauzatxo baino ez. Niri erakutsi zidan hitz bakarra “zortzigarrena” izan zen. Gu hamaika anai-arreba ginen eta aitak esan zidan: “Seme: galdetzen dizutenean zenbatgarrena zaren zuk ‘zortzigarrena’ erran behar duzu”. Nire aitatxik bai bazekiela eta baita frantsesez ere. Horregatik txikitatik nik beti esan dut bi hizkuntza hauek ikasi behar nituela. Gaztetan, 18-19 urterekin, euskara ikasten hasi nintzen. Sagrario Alemanek eman zizkidan klaseak, ikaragarri irakasle ona da eta oso oroitzapen onak ditut. Garai hartan nire kabuz Zubietara joan nintzen, Malerrekara, etxe batean ikastera. Hori benetako murgiltzea izan zen niretzat. Uretan sartu nintzen ia igerian jakin gabe. Juanikorena izeneko familiak izugarri ongi hartu eta babestu ninduen. Hori eskertuko diet nik beti.

Gerora irakasle ere aritu zinen.

Bai, Nafarroako Gobernuak antolatutako helduentzako ikastaroetan, baina utzi nuen erabaki bainuen musikara dedikatzea. Oibarreko nire amak orduan esan zidan: “Ay hijo, y cuando quieras volver a la Diputación ¿si se te olvida el vasco?”.

Bi soldata mota daudela diote: materiala eta espirituala. Musikari profesionala izanda ez dut lehen bezalako egonkortasun ekonomikorik baina soldata espiritualarekin, aldiz, arrunt aberatsa sentitzen naiz. 2002az geroztik klaseak ematen ari naiz berriro, baina musika eskolak dira oraingoan, Musikene goi mailako kontserbatorioan.

Eta musikarekiko zaletasuna?

Nire aita txistularia eta txistuzalea zen. Orfeoian ere noiz edo noiz kantari aritu zen. Hamaika senideen artean ni naiz musikara dedikatu den bakarra. Nire etxean bazegoen txistu bat mahai gainean eta ukitu eta baita jo egin zuen bakarra ni izan naiz. Txistua ikasi nuen Iruñeko Kontserbatorioan. 12-13 urte nituelarik gaitarekin zaletu nintzen. Etxe parean gaita edo dultzaina jotzaile bat bizi zen eta niri ikaragarri gustatu zitzaidan tresna hori. 15 urterekin hasi nintzen gaita jotzen eta lauzpabost urte ibili nintzen harat-honat, Nafarroako herri guztietan barna, ia juglarrak bezala. 19 urterekin, ostera, sentitu nuen gaita, tresna bezala, txikia gelditzen zitzaidala eta zerbait gehiago nahi nuela. Horrela hartu nuen saxofoia ikasteko erabakia. Ikasketak Iruñean hasi eta Donostian bukatu nituen. Karrera bukaerako saria eman zidaten. Niri jazza ikaragarri gustatzen zitzaidanez, hasi nintzen lagunekin ikasten eta jotzen. Sebastiana taldearekin toki eta taberna guztietan ibili ginen. Kanpora atera nahi eta lau urtez Nafarroako Gobernuari beka eskatu baina ez zidaten ematen. Azkenean Madrildik heldu zitzaidan Parisera joateko aukera eta hara abiatu nintzen 33 urterekin. Bertan asko ikasi nuen eta hona itzulita Auñamendi diskoa ekarri nuen besapean, hango lagun frantsesekin egina. Horrela abiatu zen nire bakarkako ibilbidea. 96an kaleratu nuen nire lehen diskoa eta orain duela gutxi, zazpigarrena.

Parisen lau urte eman zenituen. Emankorrak?

Pariseko egonaldiak ikaragarri ongi markatu ninduen. Uste dut Parisen badirela bi motako etorkinak: bata, han dagoena arrautza frijituak beti gogoan dituela, hango gauzak maite nahi ez dituena; eta bestea, hango gauzekin topo egin eta bizitu nahi duena. Lehena beti ari da gogoratzen zeinen ongi bizi den bere sorterrian eta zeinen gaizki Parisen… Eta aldiz hona etorrita beti erraten du zeinen ongi dauden gauzak Parisen eta zeinen gaizki hemen. Horregatik Parisen nengoela hemengo jendearekin ahalik eta gutxien egotea erabaki nuen. Lekuz aldatu eta bidaiatu egin nuen nik. Gero Iruñera itzulita, ikusi nuen gauza asko lehen uste nuenetik oso desberdinak zirela. Gatazkaren inguruko iritzia adibidez arrunt aldatu nuen. Musikalki ere izugarrizko aldaketa izan nuen eta, oro har, han ikasi nuen hemengo gauzak maitatzen. Anitz maite nituen batzuk bazterrean utzi nituen eta bertze batzuk aldiz, nabarmendu. Egunero Paris hiriaz akordatzen naiz. Oso frantsesa sentitzen naiz. Frantses kulturak dituen hainbat arlo ikaragarri gustatzen zaidalako.

Zeintzuk, adibidez?

Hemen giza harremanak askotan artalde moduan bideratzen dira, otsoa agertuko ote den beldur-edo. Eta nik artaldean edo koadrilan ibiltzea ez dut gustuko. Han harremanak zuzenagoak dira, buruz buru, tête à tête. Lasaiagoak, builarik gabe. Hemen lau, bost edo sei pertsona izan mahai baten inguruan eta bizpahiru elkarrizketa egiten dira aldi berean. Bat zerbait interesgarria esaten ari denean beste bat sartzen da… Frantsesak horretarako desberdinak dira, harremanak aberatsagoak dira, sakonagoak, beldurrik ez dute, gehiago ligatzen dute sexu harremanak ere garrantzitsuak direlako… Ezagupen jatorragoa da, jatorra zentzu horretan, ez eguzki tendidukoa. Niri frantses puntu hori ikaragarri gustatzen zait.

Ene semeari erraten diot: “Beñat, Euskal Herria eta euskaraz gain bada bizitza, ez ahaztu!”. Eta hori da neure buruari Parisetik itzulita erran niona. Nire azken diskoa, adibidez, En jota. Gaztelaniaz. Zergatik ez? Nazionalismoaren mundu honetan badira osagarri asko txikiago egiten gaituztenak: mugak, beldurra, espainiar kutsua duen ororen kontra egotea beti… Nazkatuta nago. Ni euskalduna eta espainola naiz. Nire amak gaztelania eman zidan eta maite dut. Nire ama-hizkuntza da. Eta zer? Nik gauza hauek ozenki esaten ditut. Iparraldeko euskaldunak, oro har, ez dira lotsatzen frantsesak izateagatik, zenbait errefuxiaturen seme-alabak kenduta. Bada 80ko hamarkadan zintzilikaturik gelditu den jendea. Madrilerako bidea hartu eta muturra makurtzen dutenak Espainiara joaten direlako, eta bidaian bizpahiru esaldi euskaraz egin eta gero gaztelaniara pasatzen direnak. Lotsa emangarria, benetan. Nafarroan bada horrelakorik metaka. Nik tren horretan irakurtzen ahal dut Sánchez-Ostizen azken liburua (espainolez) eta era berean euskaraz erantzuten ahal diot mugikorreko dei bati, horrek, adibidez, ongi sentiarazten nau.

Nahasketa sormen iturria ere bada, ezta?

Gauzak sortzeko irekia izan behar dela uste dut nik. Jotaren diskoaz, agian, baten batek pentsa dezake marketin kontua dela jota, fadoa, flamenkoa… nahastea. Ez. Ez da hori. Hau bihotzez egina da. Parisen izan nuen oso irakasle ona, Jean Guerin, piano jotzaile ez zirenentzat piano klaseak ematen zituena. Ez dakit nola suertatu zen, egun batean, kikilduta, kontatu nion gaztetan Euskal Herriko, Pirinio aldeko musika eta tresna tradizionalekin aritua nintzela eta berak, hunkituta, esan zidan ikaragarrizko pribilegioa zela hori. Esan zidan horrekin guztiarekin zerbait egin behar nuela. Nik informazio hori guztia, tradizio hori guztia nire zainetan nuen eta hitz horiek izan ziren piztu ninduten nolabaiteko suziria. Beti eskertuko diot hori esan izana.

Zergatik itzuli zinen?

Agian ez nintzelako hango inorekin maitemindu… Horretaz gain Paris oso hiri garestia da. Musikari bezala ibiltzea oso zaila da, Europako, munduko musikari hoberenetakoak dira hor eta lehia bortitza eta gogorra da. Niri Iruñea ikaragarri gustatzen zait eta Pirinioak maite ditut. Hemengo bizimodu on hori gustatzen zait, ez tabernaz taberna oihuka ibiltzearena.

Mendizalea zara, etxe ekologikoa eraiki duzu… Naturarekiko amodioa ere barne-barnean duzu.

Iruñean bizi nintzela astean behin etortzen nintzen Etxauri bailara honetara, Zirizako eskailerak izeneko tokira, zehazki. Haitzen arteko bide bat da. Toki ederra, miresgarria. Lamien tokia. Behin ikusi nuen orube bat salgai zegoela eta aukera aprobetxatu genuen. Naturan bizitzea, hiritik hamabost minutura, horixe zen nahia. Tarteka hirira, artaldera, joan behar izaten dut. Francisco Javier Irazoki poeta lesakarrak zioen paradisuez gozatu ahal izateko, tarteka, haietatik ihes egin beharra dagoela. Bestalde batzuek uste dute hemen, naturaren erdian egoteagatik, inspirazioa errazago etortzen dela, baina nik, Jon Alonso idazleak bezala, uste dut inspirazioa ipurdian dagoela, hau da, lan egiteak ematen dizula ideia eta ez inguruan duzunak.

Nola ikusten duzu panorama musikala gaur egun?

Oso gaizki. Musikariok behar dugu jo. Musikariok, Mendebalde honetan jende gehienak bezala, behar dugu egunean hiru aldiz jan. Kultura gauza ez beharrezkoa bezala ikusten da eta krisi garai honetan oso zaila dago dena. Kulturari egiten zaizkion mozketak sortzaileon kalterako dira. Agian artistok beti ari gara negarrez, baina egoera, gaur egun, oso kezkagarria da. Diru publikoaren kudeaketa daramaten horiek kulturaren pedagogia egin beharko lukete, dagoena jendeari eskaini, baina gehienetan ez dute egiten. Frantzian, esate baterako, sentsibilitate handiagoa dute horretarako. Adibide txiki bat: orain dela bost egun 35 bat e-mail bidali nizkien beste hainbeste Nafarroako kultur teknikari eta kultur zinegotziri nire aurkezpena eginez. Informazioa eta egin dizkidaten kritikak igortzearekin batera, nire azken diskoaren ale bat doan bidaltzeko eskaintza egiten nien. Ez dut erantzun bakar bat ere jaso. Eta pentsa zeinen erraza den ordenagailuaren bidez “ados” edo “ok” erantzutea, nahi izanez gero. Hiru segundo. Nik ez dut halako gauzekin erre nahi, baina gauzak ozenki esan behar dira. Tamalgarria da baina orain mezenasgorik, maitekiro laguntzen dizun inor ez dago. Orain mezenak marka komertzialak eta bankuak dira.

En jota zure azken diskoan ezohiko moduan ematen dituzue jotak. Hau ez al da sakrilegio moduko bat Nafarroan?

Bizi garen lur honetan oso atxikirik gaude gure tradizioei eta muturra okertzen duenik ere bada zerbait ukituz gero. Jotak halako ikono, halako marka du egun hemen Nafarroan. Ni sukalderaino sartu naiz eta jota tradizionalak astindu ditut sormen lan bat egiteko. Hori harrigarria izan da jende askorentzat.


Zu jotak jota egon zara betidanik.

Musika tradizionala beti maite izan dut nik, hunkitzen nau eta beti dut hor poltsikoan gordeta, handik abiatzeko beste gauzak egiterakoan. Harmonikoki jotak ez dira oso aberatsak, baina kantatzeko moduak, melismak, tinbrea… propioak ditu, fadoak edo koplak, adibidez, ez dituztenak. Bolumen aldetik oso ozen kantatzen da eta horrek ospe txarra eman ohi dio. Baina jota emeki ere abestu daiteke, haurtxo bat besoetan bazenu bezala, adibidez. Arantxa Diez jota kantariak beti esaten zidan sentsazioa zuela atzera joan garela eta kendu digutena berreskuratu egin dugula.

Nortasun agiria

1959ko martxoaren 12an Donezteben sortutako iruindarra da Josetxo Goia-Aribe, saxo jotzaile eta konpositorea. Gazte-gazterik hasi zen txistua jotzen, ondoren gaitari putz eginez Euskal Herriko bide bazterrak eta bere musika sakon ezagutzeko parada izan zuen. Egun, jazza eta musika tradizionala inork bezala harilkatzen dakien musikari aske eta ausarta da.

Galde Shorta
Zazpi diskoez

Auñamendi: Xabier Letek erran zidan disko honi buruz: “Josetxo, gu hilik, diskoan aipatzen dituzun tokiek iraunen dute, lan ederra!”.

Eunate: Isiluneak existitzen direlako, musika dugu.

Herri-miña: Zuri-beltzean zen partituran koloreak ikertu eta –agian– sortu nituen.

Ilhargi-min: Bildotsez mozorrotutako otso asko badira Euskal Herrian. Disko hau ez nuke inola ere berriz eginen. Esperientzia txarra izan da. Pierre Topet Etxahünek burua altxatuko balu... A! Ze tuntuna ni! Fini!

Los pendientes de la reina: Agian poesia gehien duen lana.

La Orquesta jamalandruki: Orgasmoa.

En Jota: Eguzkia, egia, Mediterraneoa, ¡¡Aupa esa jotica!!


Últimas
O Reitorado exclúe das clases ao profesor da UPV acusado de acoso sexual
O Equipo Reitoral da UPV/EHU deu a coñecer a medida a través dunha nota difundida aos medios: "A Universidade confirma que o profesor que denunciaron xa está fóra das clases e non irá á Facultade ata que se aclare o caso".

TAV en Hego Euskal Herria: 15.000 millóns de euros de investimento para chegar a Irun a alta velocidade
Pamplona acollerá este sábado unha manifestación en contra do tren de alta velocidade convocada pola plataforma AHT Gelditu, que partirá ás 12:00 da Deputación. As obras de construción da liña ferroviaria entre Castejón e Pamplona/Iruña continúan e o Ministerio de... [+]

Emeadedei + Mahl Kobat
Falan de nós

EMEADEDEI + MAHL KOBAT CANDO:
2 de febreiro.
ONDE: Gaztetxe de Zuia, en Murgia.

----------------------------------------------------

O 20 de setembro do pasado ano tivemos coñecemento por primeira vez do colectivo musical no perfil da rede social que acababan de crear:... [+]



2025-02-14 | ARGIA
Condenan a un adestrador por dar un bico a un xogador de béisbol menor
A menor de idade denunciou en 2023 que o adestrador a bicou tres veces sen o seu consentimento. A Audiencia Provincial de Navarra confirmou a condena imposta polo Xulgado de Instrución número 1 de Pamplona. O adestrador non poderá ter contacto directo cos menores en ningunha... [+]

2025-02-14 | dantzan.eus
Calendario basee Entroidos 2025
Os kaskarotas e as mascaradas empezaron a funcionar desde xaneiro, os de Malerreka foron aos poucos celebrando as festas de entroido aquí e alá. Este ano, con todo, as datas crave chegan moi tarde; o Oso espertouse o día da Candelaria, pero mirou a lúa e decidiu seguir... [+]

Osasunbidea elimina unha praza de enfermeira no val de Roncal
Amparo Viñuales, alcaldesa de Roncal, denunciou que os consultorios de Roncal, Burgui, Garde e Vidángoz van ter que reducir a atención e que van afectar á prevención.

Laba de Pamplona, un pequeno saúdo para volver con forzas renovadas en setembro
Este sábado pecharase o hostal Laba na praza do Castelo de Pamplona e, curiosamente, celebrarase o peche cunha festa de todo o día, porque o adeus non é definitivo: O bar Windsor de Laba, á beira, está en obras, e como moi tarde en setembro volverá abrir as súas portas.

A Garda Civil detén a un home en Amurrio acusado de rirse nas redes sociais á conta de dous axentes falecidos
O detido escribiu nas redes sociais "Policía morta, o mellor abono para a horta" e conta con máis de catro millóns de seguidores, segundo informou a Garda Civil nun comunicado.

2025-02-14 | Gedar
Un home atropelou unha manifestación sindical en Múnic e feriu a polo menos 21 persoas
A través dun vehículo Ver.diren, a Policía mobilizou aos manifestantes que se atopaban nunha protesta pola protesta. Hai poucos días, un supremacista branco asasinou a 11 persoas en Suecia.

2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Investigación Itzulinguru: Como afecto ao eúscaro a tradución automática avanzada?
O Cluster de Sociolingüística, en colaboración con diversas entidades e no traballo desenvolvido por Asier Amezaga, Eduardo Apodaka e Asier Basurto, publicou os resultados do proxecto Itzulinguru. Os tradutores neuronais (tradutores automáticos de última xeración que... [+]

Ernai celebra o Gazte Topagune en Berriozar do 17 ao 20 de abril
Celébrase en Berriozar (Navarra) baixo a lema Gazteon eskutik. Reivindicaron que o punto de encontro "non é máis que unha mera iniciativa": "É unha maneira de reunir a mozas de todos os recunchos de Euskal Herria e de unir forzas", engadiu.

HAMAS confirma por fin que liberará a tres reféns o sábado
Aínda que o risco de que rompa o cesamento do fogo foi real durante toda a semana, ambas as partes están en camiño de chegar a un acordo: Hamás liberaría máis reféns porque Israel fixo "promesa" de non interferir no acceso a Gaza. Os países da liga Árabe celebrarán o... [+]

Repasando o presente dos filósofos de onte

A epistemoloxía, ou teoría do coñecemento, é unha das principais áreas da filosofía e ao longo da historia sucedéronse importantes debates sobre os límites e as bases do noso coñecemento. Nel atópanse dous poderosos correntes que propoñen diferentes vías de acceso ao... [+]


Eguneraketa berriak daude