Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Laborari txikien esnea txarra da multinazionalentzat

  • Munduaren Ipar aberatsak urtean 362 milioi tona esne ekoizten du eta Hego txiroak 337. Iparreko esne ia guztia kontrolatzea erdietsi ostean, multinazional erraldoiek orain Hegokoaren jabe egin nahi dute. Taktika guztiak dauzkate haizu horretarako: esne konpainia txikiak erosi, prezioak hondoratu, osasun estandarrak manipulatu...

Esnea herritarren eskuetan, aldarrikatzen du Grain aldizkariaren urriko zenbakiak. Grain elkartea, beren buruez argitzen dutenez, “nazioarteko erakunde txiki bat da, helburutzat daukana baserritarrei eta mugimendu sozialei laguntzea bioaniztasunean oinarritu eta auzolanean kontrolatutako elikadura sistemak eskuratzeko borrokan”. Grainen fundatzaileetako bat Paul Nicholson bizkaitarra da, eta bigarren euskaldun batek, Aitor Urkiolak, darama elkartearen administrazioa Bartzelonatik.

Grainek gaztelaniaz La leche en manos de la gente titulatu duen moduan, Soberanía alimentaria, biodiversidad y culturas aldizkariak lerroburuokin aurkeztu du gaia: El gran robo de la leche. Cómo las multinacionales se apropian de la ‘leche popular’. Esne lapurreta handi bat gertatzen ari dela munduan, alegia.

Esne herrikoia? Hona zergatik. Jendearen oinarrizko jakia dena duela gutxi arte bere gisan funtzionatzen zuen kateak eskuratzen zien herritarrei: behi gutxi batzuk dauzkaten nekazarietatik biltzaile txikietara, hauek garraiatu hirietara eta karriketan saltzaile askok banatu, etxez etxe salduz edo denda txikietan. Herrialde aberatsetan sare hori sun-tsitzen ikusi dela ez da denbora asko.

Baina munduaren Hego txiroan eta garapen bidean dagoenean oraindik kate informal horrek bermatzen du esnea etxeraino iristea. Iparrean esne komertzio informala –zirkuitu estandarretik kanpo geratua– %10era ez da iristen, baina Hegoan %80k horrela eskuratzen du esnea. Hemen ari da irakiten esnearen gerra.

Munduko baserritar esne ekoizle askok ez dakiten arren, Kolonbian egosi da gudu handietako bat. Kolonbian 50.000 jarreador –esne saltzaile– ari da egunero esne partiketan. Sarritan motoz garraiatzen dute marmita handietan oraindik herrialde hartan bizirik dirauten bi milioi ukuiluetatik hirietara. 40 milioi litro inguru. Esne gordina, familia bakoitzak etxean irakinaraziko duena.

2006an, ordea, Alvaro Uriberen gobernuak debekatu egin zuen pasteurizatu gabeko esnea garraiatu, saldu eta kontsumitzea. Mundu osoan esnekien kontrola osasun estandarrak ezartzearekin abiatu da, Euskal Herrian horrela desagertu dira –ez erabat– esne partitzaileak. Aldiz, arauak Kolonbian espero baino haserre handiagoa eragin zuen jendartean. Agintariek dekretua atzeratu egin behar izan zuten lehenbizi, eta azkenean 2010ean dekretu berri bat erabaki, esne gordinaren salmenta onartuz.

Grainek azaldu ditu esne gordinaren salmenta ez zentralizatuak munduko herritar txiroei dakarzkien abantailak. Elikagai oinarrizkoa edonoren esku jartzen du, prezio oso merkean, eta ia beti kalitate oso onekoa, behitegi txikietan ekoiztu dutelako, hein handi batean larrean bazkatu behietatik. Milioika nekazari txikik horretan dauka bizibidea. Baina inbertsore handiak jabe dituzten korporazio erraldoiekin egin dute topo.

Esne pasteurizatuaren dogma

Gaur hogei konpainia handiek kontrolatzen dute esnekien munduko merkatuaren erdia. Beraiek prozesatzen dute planetako ukuiluetan jetzitako esne guztiaren laurdena. Suitzako Nestlé da zerrendan txapeldun, merkatu osoaren %5 berea duelarik: urtean esnekitan bakarrik 26.000 milioi dolarreko salmentak lortzen ditu.

Nestléren ondotik datoz bi korporazio frantses, Danone eta Lactalis, bien artean Nestlék baino gehixeago saltzen dutenak. Lehen 10en zerrenda osatzen dute Holandako FrieslandCampina, Zeelanda Berriko Fonterra, AEBetako Dean Foods, Arla Foods, Dairy Farmers of America eta Kraft Foods, Danimarka-Suediako Alra Foods eta Britainia Handiko Unilever erraldoiek.

Ipar aberatseko merkatuak esnekiz leporaino daudenez, Hegoko merkatu berrien bila dabiltza guztiak, Ameriketan, Afrikan eta Asian. Aurreikusita daukate alde batetik esnekien kontsumoa handitu egingo dela eta bestetik gero eta jende gehiagok erosiko duela supermerkatuetan.

Super eta hiperretara joko duten kaletar dirudunenak berenganatu dituzte herrialde horietan dagoeneko martxan dauden esne konpainiak erosiz. Argentinan, Brasilen, Txilen... urte gutxitan erdietsi dute moda ezartzea. Aldiz, bezero txiroen merkatuari esker esneketari txiki informalek biziraun ez dezaten, esne gordinaren izen ona zikintzea da taktika osagarria.

Herritarrei sinetsarazi nahi zaie behiaren errapetik jetzita berehala eskuratutako esne gordin hori arriskutsua dela, osasun bermerik gabea. Hala desagertu zen Euskal Herriko kaleetatik, oraindik 4L zaharrarekin goizero atez ate tematzen diren baserritar bakanak salbu. Kanpaina horretan ari dira orain denetan, Txilen bezala Kenyan edo Txinan.

Kenyan zorionez unai txikien alde jokatu dute unibertsitateko irakasle batzuek, eta haien ikerlanek erakutsi dute esne libreak berme guztiak dauzkala. Txinan, berriz, alderantzizkoa gertatu zen, baina munduak ez du filma osorik ikusi.

Txinan 2008an 300.000 haur gaixotu ziren melamina gehitutako esnea hartu izanagatik, bakan batzuk hil ere egin ziren. Gobernuak konpainiako bi buruzagi heriotzara kondenatu zituen. Baina ezkutuan geratu da esne kutsatua saldu zuen San Lu konpainiaren ia erdiaren jabea Fonterra multinazionala zela eta pozoia Txinatik haratago barreiatu zela. Bangladeshen Nestléren haurrentzako Nido marka ezagunean aurkitu zuten melamina, eta konpainia berak Taiwanen, Saudi Arabian eta AEBetan bertan saldutakoetan. Esne ziurra?

Erosketak ere zentralizatu nahi dituzte multinazionalok. Buruhauste handiegia da milaka baserri txikitako esnea biltzea, hobe mega-behitegietan kontzentratzea ekoizpena. AEBetan 1970etik 2006a bitartean esnetan ari ziren baserriak %88 urritu ziren, Europak %70 galdu ditu 1975etik 1995era. Aldiz, zirkuitu laburrean funtzionatzen duen esnegintzak lanpostuak mantentzen ditu... lagatzen zaion tokietan.

Mega-behitegiekin bestelako buruhausteak ere heldu dira. Behi batek hamar pertsonak adina gorotz egiten duenez, 2.000 buru dauzkan granjak hiri batek adina hondakin sortzen du, gehienetan izugarri kutsakorrak, egoki kudeatuko ez direlako.

Hegoan esne saltzaile txikiak aurre egin nahian multinazionalen zabaltzeari. Eta Iparrean gero eta gehiago zirkuitu laburreko merkatuak eta esne gordina baliatzen. Esne gordina berriro? AEBetan horren inguruan bada gerra. Hurrengo Net Hurbil-en baterako gaia.

Takashi Yamano japoniarrak bere blogean dauka Kenyako esne kooperatiba txiki honen argazkia. Wakulima Group Dairy le-txeriaraino egunean 20.000 litro esne ekartzen dituzte inguruko laborari txikiek nork bere marmitetan, gero bertatik Nairobiko hainbat saltzailek banatu dezaten. Farmers Helping Farmers (Nekazariak elkarri laguntzen, ingelesez) erakundeak babesten du Wakulimaren jarduna, salmenta informalaren eta transnazionalek munduan ezarri dituzten estandarren arteko erdibidea egiten ahalegintzen diren kooperatibetako bat denak. Denek aurre egin beharko diete Nestlé erraldoiari eta honek Tetrapack konpainiarekin Afrika osoan antolatu duen estrategiari: esne gordinaren salmenta ahalik eta azkarren debekatu, bertako kooperatibak erosi, eta ondoren eremu hori erabili subentziotatik bizi diren Europa eta Amerikako granjetako esnea sartzeko.


Últimas
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Un logro: No Museo de Navarra pódese visitar a Man de Irulegi en eúscaro
As queixas foron recibidas polo Observatorio de Dereitos Lingüísticos: visitas guiadas en castelán e servizos de acceso. É curioso: ir ver o obxecto de bronce que se cre que contén as palabras da linguaxe dos vascones... e as explicacións en castelán. As queixas... [+]

O uso dos videoxogos aumentou entre os adultos, segundo Ipsos
Julen Linazaroso, membro de Macsonrisas, explicou que as bólas de recompensa, caixas de botín e demais teñen como obxectivo aumentar o número de horas de videoxogos. O uso dos videoxogos entre as persoas de 35 e 64 anos aumentou entre 2023 e 2024, segundo datos facilitados... [+]

2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


En Osasunbidea 11 médicos gañan 230.000 euros ao ano, unha das prácticas 18.000 euros

Eh Bildu pediu este xoves ao Goberno de Navarra, no pleno do Parlamento de Navarra, que investigue e corrixa esta situación. UPN e pp sumáronse á petición, e o Departamento de Saúde... [+]


Eguneraketa berriak daude