Miraria izan zen, 2009ko udaberrian 3,7 bilioi euro agertu ziren harrien azpitik Mendebaleko munduan krisi latzean ziren bankuak krisitik ateratzeko. Eta liberalenak ere sutsu agertu ziren bankuak zorrotz lotzearen alde. Baina jai, ez arautu eta ez kontrolatu, eta dirua Europako estatuetako zorrarekin jolasean hasi zen.
Eta orain Bruselako Europako Batasunean onartutakoekin, merkatuak aseko direla eta euroa eta EB lasai utziko dutela uste da. Baina epe motzean ez dago hori pentsatzeko inolako arrazoirik, gutxien gutxienez hor erabakitakoak indarrean jarri arte, eta bereziki Europako Banku Zentralari dagozkionak. Moody’s kalifikazio agentziak ere modu horretan ulertu du gailurra: bileraren aurretik lotsa eta beldur gutxirekin egin zion mehatxu EBri eta ondoren, bere horretan mantentzen dela iragarri du, hau da, zorraren kalifikazioa jaitsiko diela EBko hamabost estaturi, Alemania moduko indartsuenak tartean.
Krisitik ateratzeko neurriei dagokienez, bi norabide handi dira nagusi: lehena gerrikoa estutzea da, ondo estu eta luzarorako; eta bigarrena, Europako Banku Zentrala (EBZ) benetako banku publiko batek egin beharko lukeenari ateak irekitzea, horrela honek eurobonoak egin ahal izango ditu eta larrialdian diren euroguneko ekonomien kanpo zorra erosi. Baina ez zaio EBZri ezer finkatu, hori EBZren independentzia urratzea litzatekeelako. EBZ egunotan mintzatuko da.
EBren eraikuntzari dagozkion erabaki handiak ere hartu dira, horien artean garrantzitsuena erabakitzeko moduari lotua: orain arte itun handiei buruzko erabakiak estatu guztien aho batez hartu behar ziren eta oraingo gailurrean gehiengo handi bat nahikoa izan da erabakiak hartzeko (horrexegatik gelditu da Londres akordiotik kanpo).
Ez gaitezen tronpatu, ordea, erabakitako dena egun estatuek duten zor guztia itzultzearen gain eginda dago, hori da goreneko helburua, sakratua den bakarra. Eta horrek esan gura du urte luzeetarako hipotekatuak direla gure bizitzak, azken hamarkada luzetako lorpen sozialak bertan behera geratuko direla, eta nola gainera. Txinako lehen ministro-ordeak era beldurgarrian irudikatu berri du etorkizun hori Financial Times-i emandako elkarrizketa batean: “Erdi Aroa, hori da datorkiguna finantza eta sozial eremuetan”.
Europako Batasuneko gerriko estutzeak, gainera, ekonomiaren atzeraldia indartuko du urte batzuetan. Merkelek ondo daki zer esan nahi duen soldatak produkziora lotzearena, ondo dakielako datozen urteetan krisian diren herrialdeetan hazi baino produkzioak behera egingo duela, eta kasurik onenean gutxi haziko dela.
Larri diren euroguneko estatuak produkzioa handituz edo soldatak jeitsiz lehiatu behar dira saltzeko. Eta gailur honek, berriz ere, soldatak jaistearen aldeko apustua egin du. Honek esan nahi du klase langileetatik klase aberatsenetara etengabe gertatzen ari den errenta fluxuak bere horretan jarraituko duela. Hori adierazten duten datu asko dira, eta horietako bat izan da joan den astean ezagutu zena, Elkarlan eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak eskainitakoak: aberats eta txiroen arteko desberdintasunak azken 30 urteotako handienak dira, baita Alemania, Austria eta Suedia moduko herrialde aberatsetan ere.
Alternatibarik ez dagoela saldu nahi zaigu etengabe, baina egon badago, zalantzarik gabe. Epe motzera zaparradari eustean egongo da gakoa: datorren herstura baretu dezan, elkartasuna; eta lorpen historikoak ahalik eta gutxien txikitu daitezen, herritarren presioa. Baina epe ertain eta luzera herritarra askoz hobeto bizitzeko moduko alternatibak badira, batzuk indarrean jartzeko modukoak eta beste batzuk aurrera begira.
Islandiak uko egin zion bere bankuek Erresuma Batua eta Herbehereekin zituzten zorrak ordaintzeari eta mundua ez zaie gainera erori, iragarri bezala. EBko estatuen zorraren ikuskaritza orokorra beharko litzateke, ikusteko zer ordaindu behar den eta zer ez. Europako Legebiltzarra indartzea, honek kontrola dezan EBZ eta honek banku publiko baten benetako rola izan dezan; EBZ bihar bertan has daiteke EBko herrialde batzuen zorra erosten. Finantza sistemaren arautze zorrotza, egiazko ekonomia bultzatzeko bankuak eta banku inbertsoreak bereiziz; zerga sistema bat finantza eragiketei begira...
Nahi adina alternatiba dira, baina neurri horien guztien eta gehiagoren arazo handiena zera da, ordea: bestelako norabidea nahi duten herritarren presioa behar dutela, kalean, hautesontzietan, erakundeetan... eta oraingoz ez dagoela aski presio alternatibetan sakontzeko. Antza, eta zoritzarrez, oraindik asko galdu behar da herritarren presio maila handietara iristeko.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]
Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]