Kritikari eta irakurle askorentzat iaz argitaratutako komikirik ederrenetakoa da David Small estatubatuarraren Stiches. Badira batzuk, ordea, hainbesterako ez dela diotenak. Horietako bat naiz ni. Autobiografia honek, genero bereko beste hainbat obrak egiten duen bezala, noiz edo noiz hemen aipatutako Craig Thompson-en Blankets-ek, esaterako, autorearen haurtzaro-gaztaroa kutsu dramatikoekin jasotzen du. Dramatikoegi. Egia da Smallen haurtzaroak –eztarriko minbiziak markatua– gogorra behar zuela izan, hark isilean sufritutakoa nekez imajina dezakegula, baina istorioa tonu alai edo ironikoagoa erabilita kontatzerik bazegoen, “seriotasuna” anputatu barik, alzheimerrari eta autismoari heltzen dieten Arrugas eta María y yo komikiek egiten duten moduan. Badira bideak gai batzuk (gaixotasuna, bakardadea, beldurra…) beste era batean kontatzeko, hausnartzera bultzatuz, gainera. Stitchek lortzen ez duena, portzierto.
Isiltasunak markatzen du narrazioa. Etxekoek zarata bidez transmititzen dituzte sentimenduak: aitak boxeo-zakua astinduz, amak sukaldeko armairuekin kolpeak emanez, anaiak bateriarekin... eta Smallek bere marrazkiekin. Zuri-beltzezko marrazkiak, komikikoak, esan nahi dugu, ez dira izugarri landuak, baina egiari zor, euren apaltasunean, paisajeak (argi-ilunak) eta bereziki pertsonaien keinuak ongi sintetizatzen dituzte, sarri beldurgarri, batzuetan patetiko bilakatzen diren gurasoenak bereziki. Isilune luzeak ditu istorioak, apenas du ahots narratibo eta elkarrizketarik, baina irudiek lortzen dute hitzez esaten ez dena (edo esaterik ez dagoena) transmititzea. Tamalez, etengabe atmosfera dramatiko horretan igeri egiteak ito egiten du eta, are okerrago, gaiari buruz merezi bezala hausnartzeko zirrikiturik ez du uzten.
Stitches. David Small. Random House Mondadori (2010). 336 orrialde (18 x 23,5 zm), zuri-beltzean. 20 euro.
Todos comían e bebían, parecían alegres, pero algún se movía inquieto entre o aperitivo e o aperitivo. Ía recibir o premio por segunda vez, pero era o primeiro que tiña nas súas mans. Estaba nervioso porque o monumento tiña que chegar á oficina, Foder. Os premios ARGIA... [+]
Aínda que as cousas cambian rápida e vivamente, hai cousas que non cambian: Un deles é a entrega dos Premios Argia. Iso é o que lle dixo a este cronista un xornalista foráneo que veu a por necesidade, e que ARGIA cambiou moito antes de comezar a entrega de premios. Facíao... [+]
Onintza Irureta Azkune participou na charla en nome do grupo de traballo de ARGIA:
"Unha dos miles de persoas que compoñen a comunidade de ARGIA díxonos recentemente que ás veces a LUZ é escura, que hai noticias duras que lle moven dentro. Que facemos un bo traballo, pero as... [+]