Hemen zerba (Beta vulgaris subsp. vulgaris) sail dotorea. Garai batean bi zerba mota erabiltzen ziren gure inguru honetan: berdea eta horia. Zakarxeagoa, garrazxeagoa lehena, finagoa bestea. Gaur egun kolore guztietakoak baratze guztietara hedatzen ari dira. Estetika polita dakarte zerba berri hauek gure baratzeetara. Estetika hori hirietako lorategietan ere ikusten da orain. Eta, zer esanik ez, baita plateretan ere.