Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Hitzdeologia baterako

  • Iñigo Aranbarri :: Hitzak eta Giltzak

    Alberdania

    Orrialdeak ::104

    Prezioa :: 9,5€

Pentsatzen dut hiztun komunitate guztiek izango dutela, gutxi-asko, hitz egiten duten hizkuntzaren gaineko kezka. Komunikaziorako biderik zuzenena denez sarri, hiztunak izan ohi du hitz egiten duen horren gaineko zalantza, arreta, jakin-mina. Are idazlea, hizkuntza lan-tresna behinena duenez, maiz kezkatu izan dute hitz, hiztegi, gramatikek, eta idatzi ere idatzi izan du horiek guztiak buruan. Egiten duen literaturak (letrak elkarri josteak) ematen baitu horrelakoei itzulipurdia egiteko, ausartzeko, ausaz, baita esku sartzeko ere. Iñigo Aranbarriren kasua da hori, Hitzak eta giltzak liburuarena.
  
Orain hamar urte kalean, Alberdania argitaletxeko Zerberri sailean (gogoratu: orotariko saiakera laburrak biltzen dituen bilduma), hizkuntzaren inguruko gogoeta da Hitzak eta giltzak, edo hizkuntzaren parte diren hitzen ingurukoa, nahiago bada. Edo hitzetatik abiatutako hizkuntzaren gaineko hausnarketa. Eta aurrera, hizkuntza hitz egiten duen jendartearen gainekoa. Alegia, hitza duela irteera helmuga jakinik gabeko bidaia noranahiko honek. Kolpe labur, printza zorrotz, ele zoli, handik eta hemendik hartutako puskek osatzen dute Aranbarriren saiakera, orain burutazio bat, pasadizo bat gero, apunte bat hurrena. Alor asko eta askotarikoak hunkitzen ditu bertan (alor asko, baserritik hirira egin duten hitzena, adibidez). Irakurlearen gozamen eta argibiderako guztiak ere.
  
Argigarriak egin zaizkit orriotan erabili dituen hainbat kontu. Esaterako, politika eta hizkuntzen arteko limurkeriez, zarata ateratzeaz, arerioari hitza zikintzeaz, norberaren lexikoa sortzeaz, zaintzeaz, hedatzeaz ari zaigunean. Albistegiek, hedabideek oro har, hitzen zikintze horretan duten ardura eta egiten duten lana aitatzen denean. Ez alferrik, boterearen ahotsa horietan modulatzen dela gaztigatuko digu. Eta hori esan ondorenean nabarmenduko digu euskal prentsaren garrantzia, egunero-egunero kalean zirkulazioan jartzen duen hitz eta esamoldeen kopuruagatik bada ere, “hagitzez handiagoa literaturak izan dezakeena baino”. Eta idazle batek diosku hori.

 Zail da liburuan zehar hunkitzen diren guztiak hemen laburbiltzea. Baina ezin esan gabe utzi arkeologia filologikoa baino hitzen bigarren bueltak maiteago dituen Aranbarrik, hizkuntzaren gaineko kezkak zabaldu dituela bertan, hitzek eta ideologiak duten harremanari buruzko bilduma honetan, saiakera labur eta emankor honetan. Laburra eta indartsua izatea baita luze eta eder-jantzia eraisteko era bakarra.

Últimas
2025-04-10 | Gedar
Investigan o caso dunha persoa que faleceu nunha intervención da Ertzaintza
En agosto do ano pasado, un home sufriu un infarto cando foi detido por axentes da Ertzaintza nas proximidades de Irun. Durante a investigación da morte de Eneko Valdés, a Policía foi absolta.

2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki e Ilora Capot
"Todos necesitamos a liberdade e a festa de Bekat'uros ofréceo"
A festa vasca Bekat’uros LGBTQIA+ pasará por terceira vez en Atharratze. O 12 de abril, a asociación Prefosta organizou un programa de todo o día, cun percorrido pola rúa Usaiako, concertos e espectáculos.

Microsoft despide a dous traballadores por denunciar as relacións da multinacional con Israel
Os dous traballadores, que o venres cortaron o acto do 50 aniversario de Microsoft, acusaron os xefes da empresa do seu papel no xenocidio de Gaza. A multinacional está a vender ao Exército israelí armamento fabricado con intelixencia artificial.

Alemaña quere expulsar a catro cidadáns por apostar por Palestina
Un polaco, dous irlandeses e un estadounidense recibiron a orde de deixar a Alemaña antes do 21 de abril. En caso contrario, a Oficina de Migración de Berlín advertiulles de que serán expulsados. Interpuxeron unha denuncia co obxectivo de paralizar o procedemento de... [+]

A Audiencia Nacional vixía o acto de Ernai
O tribunal tomou esta decisión en resposta a unha denuncia presentada por UPN, que negou calquera pacto. O acto de apoio aos "presos políticos do Kurdistán e do País Vasco" organizado en Berriozar o 17 de abril no marco do Gazte Topagune foi desconvocado por UPN ao considerar... [+]

Unión Europea e Rusia
Ostpolitik, aquel eco delicado
As políticas que impulsaron a Guerra Fría tamén estiveron á beira da paz. Non se produciron novas reestruturacións políticas que unisen Oriente e Occidente, pero si novas realidades entre Europa Occidental e Oriente. Un deles foi a socialdemocracia alemá que impulsou... [+]

Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Ruídos corporais
"Para min foi clave non tratar ás familias nin aos arredores como enfermos"
Forte, riseiro e moi traballador. Ten entre as súas mans unha chea de ambicións, e cando se lle ocorre unha idea dedícase a iso con afán. Estas son algunhas das características que describen a Ainhoa Jungitu (Orduña, Bizkaia, 1998). En 2023 diagnosticáronlle esclerose... [+]

Rompendo a guerra con Rusia

Despois de Ucraína, Polonia?
A Unión Europea ha derrotado a guerra de Ucraína con armas a Kiev e, coa menia aínda no aire, está inmersa de cheo no ciclo da guerra. Iso si, o seu discurso estase modulando e cada vez fala máis do posible cesamento do fogo. No camiño cara ao... [+]


Itziar

Hay coincidencias sorprendentes na vida. Cantos espectadores poderían reunirse no Teatro Arriaga? Cantos aseos hai en cada planta? Que probabilidades hai de que dúas mulleres guipuscoanas coincidan no mesmo instante e lugar, despois de 35 anos sen verse?

Así atopei a Itziar... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Vivimos tempos curiosos e realmente vivimos. Son tempos nos que se di que a educación está en crise e, polo menos, á vista de todos, a bolita ten xa 2.361 anos.

Non fora da academia de Platón, o seu querido mestre Aristóteles, para erixir un liceo. Un Liceo, evidentemente,... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude