Zinetik dator eta monologoetara doa.
Zergatik erantzuten dituzu pelikula ikusi ez duten kazetarien galderak?
Zazpi egunkaritan aterata askoz aukera gehiago daukagulako jendearengana iristeko. Ez gara Almodovar edo Banderas, komunikabideen eskuetan gaude.
Ez esan zuek ere negar eta negar ari zaretela aretoak husten ari direlako.
Ez naiz hain dramatikoa. Pelikula edo antzerki obra onak egiten direnean jendeak erantzuten du. Kexatu beharrean, pauso bat aurretik joan, eta jendearengana nola iristen segi pentsatu behar genuke. Ez gara preokupatu behar, okupatu baizik.
Jendearen gustua egiten okupatu?!
Sortzerakoan akats larria da jendearen gustuari begira egotea. Ez dut ezagutzen horrela sortu eta funtzionatu duen ezer. Publikoaren inteligentzia aurrez baloratzea da hanka sartzeko berme gorena. Ez gara manualekoak.
Zinema komertzialaren guruen ustez, bai.
Zinema, antzerkia edo telebista, istorioak kontatzeko bideak dira, baina bide horiek entzulearekiko elkarrizketan oinarritzen dira, ez monologoan. Horregatik, baliente galanta jendeari zer gustatuko zaion dakiela uste duena!
Baita EITBra fikzioa saltzera doana ere.
Ez dagoela dirurik, murrizketa handiak egon direla... Gauzak egiten hasten gara ala ixten dugu, baina ezin dugu zero audientzia duen kate baten agonia luzatu. Noiztik ez duzu entzun ETB1-eko ezeri buruzko komentariorik?
Madrilera joan nahi duzu, ala?
Madrilera joateak gaztetan apurua ematen zidan eta orain nagia. Hori bai, deituz gero berehala joango nintzateke. Erronka berriak asko gustatzen zaizkit, oso gustura egingo nuke erdaraz lan... Baina badakizu Madrilen zenbat aktore dauden ni baino fotogenikoagoak?
Eskerrak aktorea ez ezik, gidoilari, monologo-egilea... eta orotariko emakumea zaren!
Euskal Herrian, ofizioan, lasai bizirauteko modu bakarra da. Badakit ezingo naizela inoiz ezertan espezializatu, ez naizela sekula gidoilari distiratsua izango, baina aktore izateak idazten laguntzen dit, eta gidoilari izateak aktore izaten. Ez da gutxi, ezta?
Geldi egoteari izan ezik edozeri topatzen diozula alde ona, alegia.
Ez dago geldi egotea bezalakorik zuloan sartzeko. Dena haizea hartzera bidaltzeko gogoa ematen du. Eskerrak mugimenduak eta ekiteak gutxiago pentsatzen eta aurrera egiten laguntzen didaten!
Carpe diem, my friend...
Carpe diem? Ofizio ezegonkorrenean nabilen munduko pertsona “segurolena” naiz. Zer esanik ez haurtzaindegia urte osorako ordaindu behar dudanetik.
Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]
Que debo saber? Con quen debo relacionarme? Onde debo vivir? Con estas responsabilidades, os seres humanos estamos no camiño de vivir a idea dunha boa vida no seo das nosas sociedades. Si non sabemos responder correctamente, por medo a quedarnos nas marxes.
A semana pasada,... [+]
Cada vez escoitamos máis sobre as necesidades, desexos e iniciativas que xorden nos nosos territorios e nas nosas vidas, sobre a necesidade de traballar as relacións e proxectos público-comunitarios, e é un auténtico motivo de satisfacción, xa que se trata dun modelo... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
O argumento dun silogismo contén tres proposicións, das cales a última se infere necesariamente das outras dúas. Con esta lóxica deductivo pódese analizar, ao meu xuízo, o longo e traumático conflito socio-ecolóxico de Aroztegia que se está producindo en... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Un grupo de investigadores polacos analizou a Casa dos Paxaros do xacemento sevillano de Itálica e o mosaico do solo do edificio concluíu que é a colección de aves máis pequena da época romana.
Na casa dos paxaros hai 33 aves representadas con gran detalle nos mosaicos... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]