argia.eus
INPRIMATU
Coco Chanel: espioi nazia

2011ko urriaren 12a

Hal Vaughan kazetari estatubatuarrak orain arte argitaratu gabeko dokumentuak bildu ditu Sleeping with the Enemy: Coco Chanel, Nazi Agent liburuan, Chanelek Adolf Hitlerren erregimenarekin izan zuen harremana egiaztatzen dutenak.

Westminster omen zuen goitizen sekretua eta, besteak beste, Madrilen eta Berlinen burutu zituen misioak, nazien inteligentzia zerbitzuaren aginduetara, eta garai hartan Chanelen maitalea zen Hans Gunter von Dinkalge ofizialarekin batera.