ZER GOGORATU:
1. Iaz: iragana. Opor zoragarriak gozatu aurrekoa. Aurten, kontuan izan ikasleek ere aldaketa jo dezaketela eta hobetu aspektu askotan. Haiek ikusteko janzten ditugun betaurrekoen arabera, oso desberdin iristen zaizkigu.
2. Pazientzia: ezinbesteko bidelaguna etxean, kalean, ikasgelan, bereziki, guk sekula galdu behar ez genukeen adiskidea. Eguna aurrera doan heinean, gehiago kasu egin behar geniokeen makulu ordezka ezina.
3. Begiak: ikusteko bakarrik ditugula uste dugun organo horiek, behatzeko ere badira. Eta aurrean dugunari begietara so, askoz gehiago ikusi eta adierazten dugu. Berari begietara zuzen begiratzean indarra erakusten diogu eta geu indartu egiten gaitu, bestearen begietara. Noski, begiratzen badiogu, sarkor, fixo, giltzurrunetan harririk duen ikusi nahi duguneko obus begiradaz, ikaratu egingo da. Aldiz, makal, nagi begiratzen badiogu, ardi begiradarekin, geure aurpegiaren errainua haren begietan islaturik ikusiko dugu.
4. Komunikazioa: keinuak, begiradak, posturak... zerbait esaten digu. Guk ere, horien bidez, gauzak adierazten ditugu. Gormutuak ez du hitzen beharrik gauzak adierazteko.
5. Zuzendu: zuzentzea eta marra gorriz betetzea ez da gauza bera. Batzuetan “dena” irakurri dugula esateko era bat da “dena” gorriz josita uztea. Oker dagoena adierazteko daukagun kolore bakarra ez da gorria.
6. Zarata: Ikasleak asko dira, zarata ateratzen dute, normalean. Sinets dezagun, badirela hots handirik atera gabe gauzak egiteko modu eraginkorrak. Ontzi hutsak ateratzen du zarata handiena.
7. Hezitzaile: zer esan nahi duen jakin arren, zaila da beti asmatzea! Baina irakasle eta hezitzaile izatea beti ez doaz batera, zertara goaz, geurea eta kito egitera ala eragitera eta etekinak lortzera?
8. Nortasuna: nor izatea eta besteak aintzat hartzea elkarrekin, nola ardurak banatzerakoan hala erantzukizunak eskatzerakoan.
9. Adina: ikasleen eta gure arteko adin diferentzia handitzen doa; gure exijentzia ere bai. Behin eta berriz ohar bera errepikatzen ari gara eta, normala da, bizi guztia akats berberak zuzentzen ari baikara!
10. Senideak: senideren bat bera baino ikasle hobea zela aipatzea aski izaten da, senide arteko gorrotoa pizteko; ordura arte ongi egin duzun dena kareletik behera botatzeko.
ZER AHAZTU:
1. Erretiroa: inteligente pentsatuz, pribilejioa gurea bezalako lana eduki eta gainera soldata duina jasoz egitea.
2. Adina: ikasleak urtero berriak eta gazte-gazte. Guk “ume mukitsu hauek...”. Haiek “aitona hosti hau berriz”.
3. Akatsak: behin eta berriz akats bera! Ikastera datoz.
4. Ateraldiak: urteak daramatzagu txiste bera egiten, geuri ere graziarik egiten ez diguna. Astindu burua!
5. Apunteak: uda bitik batean izorratu behar litzaizkiguke apunteak eta eskolako ordenagailua. Bila ibilita aurkitutako nobedadeak motibatu egiten gaitu eta sinesgarritasuna eman.
6. Kenketa: ohituraz akatsak bilatzen gabiltza eta positiboak eraikitzen du.
7. Arerioak: gelan ez daukagu areriorik, hobeak izateko aukera bikainak baizik. Pertsonei beti ongi egin behar zaie bueltan ongi egitea nahi badugu.
8. Oporrak: alferra beti dago oporretan eta gaixoak ere ohean egoten dira… atera nagiak!
9. Seriotasuna: umorea, irribarretxoa, erakargarritasuna… nork eta noiz ez ditugu estimatzen? Gaiak ez badu ere geuk izan behintzat!
10. Hamarra: Zenbaki honek itsutzen bazaitu, oker zaude. Ohar zaitez, itsuen elkarteak, bat gehiago duela Hegoaldean.
Do mesmo xeito que coa axuda dos artistas vivimos o florecimiento de Euskal Herria, tamén nesta ocasión, co seu impulso, sigamos facendo o camiño xuntos, dando o apoio necesario aos presos políticos, exiliados e deportados vascos
O lector xa sabe que a Asociación Harrera... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT CANDO:
2 de febreiro.
ONDE: Gaztetxe de Zuia, en Murgia.
----------------------------------------------------
O 20 de setembro do pasado ano tivemos coñecemento por primeira vez do colectivo musical no perfil da rede social que acababan de crear:... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]