Bi urte eta erdi igaro dira Euskal Herriko Hizkuntzaren Industria cluster bihurtzeko prozesua martxan jarri zenetik. Lehenagotik ere egin izan dira saiakerak. 2000. urtearen inguruan izan zen aurrekoa. Azken hau, Gipuzkoako Foru Aldundian argi berdea piztea lortu zuena, Elhuyar Fundazioko kideen ekimenez ipini zen abian.
Gipuzkoan kokatutako enpresei egin zitzaien deia hasieran, horiekin eman zitzaion hasiera clusterizazio prozesuari, azkar batean Euskal Herri osora zabaltzeko ahalegina egingo zelakoan. Krisiak atea jo zuen orduan, baina guztion harridurarako, oso parte-hartze aktiboak izan ziren lehen plan estrategikoa zehaztu zutenak.
2009ko maiatzean orriotan argitara emandako artikuluan, Langune osatzen dugunon ilusioak kutsatuta, baikortasuna plazaratu nuen. Orduz geroztik geure artean bilera ugari egin ditugu hainbat aholkulariren laguntzaz, irteera ikusten ez diodan tunel ilun batean gaudela iruditzen zait. Azkeneko hilabeteetan Langunekoen arteko bileretako lehen mailatik urrundu egin banaiz ere, ahalik eta hurbilenetik segitu nahi izan dut prozesua, agian nire bizitza profesionalean gauzatu ez dudan amets bakarrenetakoa baita Languneren bidez lortu nahi dena.
Egia da Langune egituratze fasean dela, baina kezka sortzen didaten hainbat gauza ikusten dizkiot. Adibidez, egituraketa-prozesua luzeegia egiten ari zaigula batzuoi, edo betidanik kide diren enpresen artean izan diren mesfidantzek hor dirautela. Adibidez, administrazioen aurrean dugun ‘kategoria industrialak’ minimoetan segitzen duela.
Baten batek esan dezake krisiak ez digula lagundu eta administrazioak beste premiazko lehentasunak dituela. Uste horiekin bat baldin banator ere, gure baitan ere begiratu beharko genukeela uste dut.
Esaterako, azken bi urteotan Languneren inguruan aritu garenongan areagotu al da elkarlana proiektuetan? Ezezkoan nago. Gure artean historikoki izan dugun lehia baztertzaileak bere horretan jarraitzen duela iruditzen zait.
Administrazioak, bestalde, Languneren helburu den ikerketa zentroaren bideragarritasun-azterketa bertako kide bati esleitu dionean –eta ez Languneri berari –, ez al ditu bestela ere soberan genituen mesfidantzak areagotu? Ezin al zen hori beste modu batera egin?
Gainera, geure arteko bilera luzeetan proiektu estrategiko posibleak definitzean ez al dugu talka egin euskararen merkatu mugatuarekin, eta ez al dugu sentitu –nahiz eta inork deus ere esan ez– euskarak interes praktiko eskasa duela industrian?
Esan bezala, ni behinik behin, tunel ilunean nago bete-betean, baina sinets iezadazue, irteera ikusi nahi diot albait lehen.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Grupo Itzal(iko)
bagina: Flores de Barro.
Actores: Os comentaristas serán Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga e Izaro Bilbao.
Dirección: IRAITZ Lizarraga.
Cando: 2 de febreiro.
Onde: Salón Sutegi de... [+]