I
Galto pare bat badüt
zoriontarzünaz:
ezberdin dea gaüaz,
ezberdin egünaz?
Jiten dea ments zenaz
edo badügünaz?
Lüzatzen ote zaigü
haren oihartzünaz?
Guiaz ai(0) gira edo
lürralde hürrünaz?
|
IV
Gero haüteskundeak
ta aitzin auziak,
ilegal izatetik
emanik jauziak,
«faxismoaren kontra
kolore biziak»
gainditüko dütügü
holaxe krisiak,
irabaztez gozoa
goxo dü biziak.
|
II
Kanpokoa txestatzen
hasi beiniz jada,
besteen irriñoa
harrigarria da,
bena ez niz ütsützen,
guian(1) ere bada
zoriontsü izateko
behar den parada
onartzen dügülarik
haren besarkada.
|
V
Ene galto güzier
ezin ihardetsi,
berriz pentsatüko düt
hau güzia(r)i etzi,
boztarioarekin
ez düt nahi etsi,
nahi nüke badüan
zükü oroz jetsi
nahiz posible denik
ezin den sinetsi.
|
III
Presontegi zigorra
gogorra, garratza,
lehenik penak eta
gero esperantza,
ez düt orai erranen
hau dügünik xantza,
bena ospakizünez
egin günin(2) dantza
azkenean askatü
züelarik Gatza.
|
(0): Gureaz ari
(1): gurean
(2): günüan |