Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Instituzioek eta anitz jendek beldurra diote euskarari"

  • Arnasak sormena dakar eta sormenak arnasa. Hala deno, noiznahi altxa daiteke teloia.

Daniel Landart
Daniel LandartDani Blanco

Haurtzaroko oroitzapenek bizitza osoa markatzen omen dute.

Familian zoriontsu nintzen, biziki ongi itzulikatua. Donoztiriko azken baserria zen gurea, eta eskolara zein elizara kilometro bat eta erdiko bidea genuen, baina ez ginen aspertzen. Tipi-tapa auzoko beste haurrekin juntatu eta elkarrekin egiten genuen bidea. Nik, alta, banuen beste haurrek ez zuten zerbait. Ttipi-ttipitatik eri izan naiz, biriketako ahuldura batekin sortu nintzen, eta beti ibili naiz eztulka, sukarrarekin. Luzaz egon naiz etxean gaixo, eta halakoetan, amatxi etortzen zitzaidan ondora liburu sainduak, otoitzak eta ipuinak irakurtzera. Hari esker bihurtu zait testu landuen gustu eta maitasuna. Alabaina, osasunak anitz mugatu nau, beti kasu eman behar ez izerditzeko, ez hozteko. Hori denetan da zaila, baina laborari etxe batean are nekezagoa.

Suposatzen dut zuen aitak zuk segida hartzea nahiko zuela.

Bi arreba eta hiruok ginen, eta aita nahiko zorrotza eta bortitza zen nirekin, buruan sartua baitzuen ni laborari bilakatuko nintzela segida hartzeko. Fede onez ari zen, behar bezala irakatsiko zizkidan egitekoak, behar bezala heziko ninduen, eta zorioneko izango nintzen nire bidea etxean berean trazatua bainuen. Baina nik ez nuen laborantza bereziki gustuko, eta nuen osasuna ukanez nola pasako nuen bizi guzia horretan? Azkenean, ene osasun eskasari eskerrak bihurtzen dizkiot, berak salbatu ninduelako baserrian bortxaz gelditu eta egun laborari izatetik.

Kosta zaizu aitarekiko korapilo hori askatzea?

Bai, oraintsu arte ez dut konprenitu zergatik jokatzen zuen hala nirekin. Ez ninduen estimatzen. Eskolan ongi aritzea bost axola zitzaion, laborari nahi ninduen. Gainera, gauzen samintzeko urte guziz lehengusu bat etortzen zitzaigun oporretara eta hark izigarriko tirria zuen laborantzarako. Haren ondoan, ni inutil bat kontsideratua nintzen. Biziki zaila da tradizioei aurre egitea, eta zailagoa, ni bezala, haize-kontra ari zarela ez dakizunean.

Abertzaletasuna ere tradizioz jaso zenuen?

Gure egunerokoan euskara hutsez ari ginen, ez bakarrik etxean, herri osoan baizik. Eskolan errienta mintzo zitzaigun frantsesez, eta mezak latinez izanagatik predikua euskaraz ematen zen. Amatxiri eta etxekoei esker, euskal kulturaren oinarriak ttipitatik jaso ditut. Adibidez, gure aita hotza zen, baina egun osoa pasatzen zuen kantuz, festetako bertso saioetara ez zuen hutsik egiten, eta bera zen herriko jaiak baino lehenago Donoztiriko gazteen dantza irakaslea. Baina hori guzia naturala zen guretzat, ez genuen pentsatzen euskal kultura zenik. Gu euskaraz ari ginen beti, baina frantsesak ginen. Hala nola, aitatxi Lehen Mundu Gerran lau urte eta erdiz ibili zen, aita bost urtez egona zen preso Alemanian, aitatxi bizi guzian izan da frantses banderaren eramaile eta ezindu delarik aitak hartu zuen segida. Eta hala ere, 18 urtetan ni Enbatan sartu nintzen. Orduan hasi nintzen abertzaletasunaren kontzientzia hartzen. Ordura arte abertzale hitza guretzat ez zen existitu ere egiten. Pentsa, behin amari galdegin nion “xu, ze probintzietakoa xira?” eta “ez zakiat, dakidana da ez naizela zuberotarra” eman zidan arrapostu. 12-13 urtera arte ez genekien zazpi probintziak bazirenik ere, eta aita auzokoekin Dantxarineara joaten zelarik, Espainiara abian zen.

Eta nola egiten da hortik Enbatarako bidea?

Lehenik, 14 urterekin-edo, Baionako inprimeria batean hasi nintzen lanean, eta gure aitatxiren anaia Belloc-eko frailetxean bizi zenez hara jotzen nuen. Hark zidan erran lehen aldikotz, Espainian izan zela, eta han bazirela euskaldunak, lau probintziatan antolatuak, Francoren aurka ari zirela, eta preseski, gizon famatu, aberats, baina biziki euskaltzalea ibiltzen zela Belloc-en: Monzon. Gerora, aita Martzel Etxehandi mintzatu zitzaidan, eta euskaraz izkiriatzen hasia nintzela kontatu nionez, Baionan berriki sortua zuten Euskal Idazkaritzaren berri eman zidan. Bertaratu, eta orduan ezagutzen ez nituen hiru saltzaile atzeman nituen: Jakes Abeberry Enbataren sortzaileetakoa, eta Julen Madariaga eta Eneko Irigaray ETA-ren sorreran parte hartutakoak. Liburuen aitzakian sarri-sarri hurbiltzen nintzen bertara, Xabier Elosegui errefuxiatua ere ezagutu nuen, eta poliki-poliki euskal munduari interesatu nintzaion, 1964-1965ean Enbatan sartu arte.

Zer giro arnasten zen orduan?

Giro abertzalerik ez zen, 50 bat izango ginen anitz jota. Jakin behar da hemengo gairik handiena Aljeriako gerraren azken hatsa zela, horrek franko nahasten zuela giroa, mezak oraino latinez zirela, ez zela ez euskal irratirik ez telebistarik, eta 2.000 gazte joaten zirela urtero Parisera ofiziorik gabe ostalaritzan aritu edo neskame izatera. Hemengo zein Parisko politikarien ustez herri honen aterabide bakarra turismoa zen, eta kulturalki ez zegoen deus egituraturik. 1963an lehen aberri eguna Itsasun egin zelarik, herrietan “patronage” delako antzerkia egiten zen, orduantxe hasi ziren kantaldiak antolatzen, baina Mixel Labeguerie buru zuen Euskaltzaleen Biltzarra zen urtean behin festa erraldoia antolatzen zuen bakarra. Azkenean, Enbatari eta orduko abertzaleei esker, gauzak egituratzen hasi ginen, ideiak mahaian gaineratzen, eta euskal departamenduarena bezalako auziak eztabaidaren lehen lerrora ekartzen.

Antzerki munduan sartzerakoan, kontziente zinen kultura ideia politikoak transmititzeko tresna izan zitekeela?

Enbatako biltzarretan ohartu nintzen horretaz. Abeberry eta Davant ziren gure buru pentsalariak, eta Jakesek beti erraten zigun bakoitzak bere alorretik Euskal Herriko giderrak hartu behar genituela, egituratu behar genuela, eta egituratze horrek abertzaleen mundutik etorri behar zuela. Ni orduan hasi nintzen Mugerreko taldean antzezle gisa, eta garbi bota zidan teatro mailan talde desberdinak biltzen zituen elkarte bat muntatu behar genukeela, eta hortik jalgi zen Antzerkilarien Biltzarra, 1967an. Gure xede nagusienetakoa zen Hegoaldeko taldeekin harremanak sendotzea, baina hamar urte goitatu behar izan genituen Euskal Antzerkilarien Biltzarrea sortzeko. Uste dut egituratze hori biziki inportantea izan dela, beharrak hobeki pisatu eta bideratzen izigarri lagundu digulako.

Hori estrukturalki, eta sortzaile gisa?

Baita. Adibidez, egituratze horren pean, garbi genuen gure teatroa herri txikietatik egiazko antzokietara eraman behar genuela, eta hola osatu genuen talde desberdinetatik harturiko antzezleekin Baionako antzokian Matalaz eman zuen tropa. Ni ordura arte antzezlea nintzen, Donoztirin eman zen antzerki bat baizik ez nuen izkiriatua, baina Enbatako biltzarrei esker geroz eta kontzienteago nintzen nire nortasun eta gure problematikez, eta horregatik idatzi nuen Bai ala Ez. Hortik landa, zinez obra engaiatuak idatzi ditut, eta bai, dudarik gabe gure ideiak pasaraztea zen xedea.

Antzerkiaren profesionalizazioak anitz aldatu ditu gauzak?

Talde amateurrek segi behar dute, baina profesionalizazioa beharrezkoa zen. Gure teatroa beste herrialdetakoaren parekoa izatea nahi badugu ezinbestean behar ditugu profesionalak. Euskal Teatroa gorputz bakarra da, baina bi adar ditu, plazerez denbora-pasa ari direnena, eta hortik bizi ahal izateko borrokan dabiltzanena. Beste herrialdetan hala bada, zergatik izanen da gurean bestela? Ez da ahantzi behar, alta, herri ttipi-ttipiñoa garela, eta 10 emanaldirekin Euskal Herri guziak ikusia duela obra bat. Gero, ez gaitezen engaina, gure muga famatuaren arazoa beti hor da. Profesionalek, keinuaren eta interpretazioaren bidez errazago gainditzen ahal dute, baina izigarriko kezka da enetzat lehenago Hegoaldeko antzerkia ikustera joaten zen Iparraldeko jendeak jada indar hori egiten ez duela ikustea. Gazteek badute mugimendu bat, baina handiagoa izan behar luke oraindik.

Harrigarriki, inprimeria utzi eta kulturaren profesional bihurtzean eten zen zure sorkuntzaren mugimendua. Zergatik?

Inprimerian nintzelarik, esku-langile nintzen, eta behar-beharrezkoa zitzaidan idazten banekiela frogatzea, errateko nituenak plazaratzea. 1985ean sartu nintzen profesionalki kultura munduan, Euskal Herriko Kultur Etxean lehenik, eta Euskal Kultur Erakundean ondoren, eta erran nezake lan horrek jan nauela. Uste nuen kulturan murgilduz oraindik gehiago idazten ahalko nuela, baina ez da hala gertatu. Damu naiz, nonbait. Biziki pronta bainaiz, tenorekoa, baina gero ene sorkuntza lanetan irregularra naiz ororen buru. 1985ean, Euskal Herriko Kultur Etxean hasi nintzenean, anitz ikusgarri ikusi nituen, eta ene konfiantza hauspotzeko partez amildu zitzaidan. Ene lanen balioa zalantzan jartzen hasi nintzen, eta ene baitan nuen antolatze eta egituratze sen hori nagusitu zitzaidan. Horri bide eman nion, eta Euskal Herriko Kultur Etxearen esperientziak bost urte baizik iraun ez bazituen ere, biziki inportantea izan zen, ministerioen eta departamenduko ordezkarien funtzionamendua deskubritu, eta luzera begira irauteko xedez lan egiten hasi ginelako. Euskal Kultur Erakundearen sorrera etorri zen gero, eta nire sorkuntzaren etena beste lan batzuekin konpentsatu dut. Zorionez, arian-arian, gauzak aitzinatzen ikusi ditut, oraindik eskasiak baditugu ere. Gauzak aldatu dira, baina ez da sekula deus irabazia, egunerokoa baita aitzinatzea eta esparru berriak gureganatzea. Orain mende erdi hain uzkur eta herabe ginenak ez dut erranen lorios egoteko gisan garenik, baina bagoaz aitzina.

Eta euskara aitzina doa?

Egun euskaraz mintzatzea hautu bat da. Lehenago euskaraz mintzo ginen beste hizkuntzarik ez genekielako. Ez dezagun ametsik egin, ez dezagun pentsatu lehenago hizkuntzari atxikiagoak ginenik. Orain, badugu ahala ttipitatik bederen bi hizkuntza ikasteko, eta ingurua frantximenta izanik biziki zaila da euskararen hautua egitea. Baina nik izigarriko plazera hartzen dut euskaldun berriek duten kemena edo batzuek hizkuntzarekiko duten erraietako atxikimendua ikusten dudalarik. Ez da ahantzi behar gurea ez dela hizkuntza minorizatua, hizkuntza zapaldua baizik, eta instituzioek eta anitz jendek euskarari beldurra diotela. Euskara da euskaldun egiten gaituena, eta beti dute euskaldun izanik frantses izango ez garen beldurra. Horregatik sartzen gaituzte denak zaku berean, horregatik gaude beti susmopean, gure buruak justifikatzera beharturik.

Erretreta hartu berritan, sorkuntzaren errota berriz martxan ezartzeko asmoz?

Orain 30 urte argitaratu nuen Aihen Ahula, ene haur denborako eta inprimeriako istorioak kontatuz. Egun, hori arraidazten ari naiz, gauza zenbait emendatuz eta beste zenbait kenduz. Aita aipatzen dudalarik, adibidez, beste begi batzuekin ikusten dut, kantuz eta dantzan, nahiz eta onartzen dudan ez ninduela estimatzen. Nire bizia aski atipikoa izan da, 14 urtetako hasi bainintzen inprimerian esku-langile, eta Euskal Kultur Erakundeko zuzendari-orde gisara hartu dut erretreta. Inprimerian lanean arituz sortu dut ene obraren zatirik handiena, eta horri esker sartu ahal izan dut kulturaren egituretan. Hori ezinezkoa zatekeen antzerkiak idazteagatik ez banintz ezaguna izan.

Nortasun agiria

1946ko abenduaren 11n sortu zen Donoztirin, egun Uztaritzen bizi bada ere. 1965 eta 1985 bitartean euskal antzerkiaren animatzaile handienetakoa izan zen, aktore, zuzendari zein egile gisa, eta Antzerkilarien Biltzarra eta Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrea elkarteen sorreran hartu zuen parte. 1985etik euskal kulturaren alorreko profesionala izan da, eta 1990etik 2010era Euskal Kultur Erakundeko zuzendari-ordea. Bestalde, 1979tik euskaltzain urgazle, eta Aihen Ahula, Batita Handia edo Anaiaren azken hitzak liburuen egilea ere bada.

OFF THE RECORD
Iturriko ura nola

Gehienek gabardina luze bat jantzita ezagutuko zuten Daniel. Udan zein neguan, ongi beztiturik ateratzen da etxetik gizona. Hozteari beldurra dio. Ez zen alferrik sortu bizi guzian arrastoa utzi dion biriketako ahuldurarekin. Baina ekilea da, egiten duena gorputz eta arima egiten duten horietakoa, eta bereziki, hizlari ona. Iturriko ura nola isurtzen ditu hitzak, eskuek lagundutako intonazio egokiz. Hizkuntzaren pobretzeaz eta hizkuntzaren senaren galtzeaz hainbeste hitz egiten den garaiotan plazer hutsa da hitzei pindarrak ateratzen ikustea. Ez dauka alferrik Danielen izena, euskal antzerkiaren urrezko letretan, Piarres Larzabal eta Monzonenaren ondoan.


Últimas
O Congreso español aproba a iniciativa do PP para atrasar o peche das centrais nucleares
Junts e ERC abstivéronse na votación e a proposición non de lei presentada polos populares saíu adiante cos votos de pp, Vox e UPN. Suporía o aumento da vida útil do sete centrais nucleares do Estado español que se prevén pechar entre 2027 e 2035.

Euskalgintza denuncia "a inxerencia do poder xudicial" ante o caso das peticións de eúscaro da Policía Municipal de Donostia
O Tribunal Superior de Xustiza do País Vasco (TSJPV) rexeitou en xaneiro de 2010 a convocatoria de dúas prazas de axente da Policía Local co perfil de eúscaro B2, ao considerar que pedir eúscaro podía ser "discriminatorio". A través das concentracións, a Comisión de... [+]

Responsabilidade das institucións na protección dos nenos e nenas

Esta semana tivemos coñecemento de que o Xulgado de Getxo arquivou o caso dos nenos de 4 anos de Europa Ikastetxea. Isto lévanos a preguntarnos: están dispostas as instancias xudiciais, policiais… para responder as demandas dos nenos? Protéxense de verdade os nosos menores... [+]


"O determinismo tecnolóxico da conselleira de Educación preocúpanos: hai que entrar si ou si, de forma acrítica"
O uso das tecnoloxías está a ser obxecto de debate na Comisión de Educación do Parlamento Vasco, e para iso están a achegar a devandita comisión diferentes expertos e axentes. Falamos co equipo de responsables de Altxa Burua que pediu a normativa xeral para prohibir o... [+]

Estados Unidos e Rusia aseguran que están dispostos a chegar a un acordo para acabar coa guerra de Ucraína
Trump e Putin mantiveron unha conversación telefónica dunha hora e media, que se prolongou durante dúas horas. Ambos coincidiron en que comparten o "traballo conxunto" para lograr o fin da guerra en Ucraína, pero deixaron claro que a volta de Ucraína ás fronteiras de 2014... [+]

2025-02-13 | Axier Lopez
Boicot á balea e á masacre de golfiños
Nas Illas Feroe, un arquipélago do Atlántico Norte, baixo o control de Dinamarca, matan cada ano centos de cetáceos –normalmente máis de mil–. Algúns a chaman "tradición", pola súa antigüidade de varios séculos. Pero as coñecidas e viroso imaxes de centos de... [+]

2025-02-13 | Gedar
O gas ruso volve a Europa pola ruta TurkStream
Eslovaquia anunciou que seguirá recibindo gas ruso tras a interrupción do fluxo en Ucraína, e Transnistria renunciou á "axuda" de Europa a través de Internet.

GUET Grupo de Mulleres da Universidade de Vitoria-Gasteiz
“Como é posible que o profesor siga na UPV? Leva anos atacando, e era sabido”
Tras coñecer as denuncias presentadas contra un profesor de Filoloxía Hispánica do Campus de Vitoria-Gasteiz, o Grupo de Mulleres da Universidade GUET de Vitoria-Gasteiz celebrou unha asemblea aberta. Ao longo dunha semana, recolléronse "decenas" de denuncias e testemuños... [+]

Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


O pavillón da Pequena Velocidade que foi campo de concentración en 1936 manterase en Irun
Na estación de tren de Irun, o pavillón da Pequena Velocidade, situado na parte traseira do edificio da Aduana, seguirá en pé como testemuña do temible sistema de reclusión da posguerra de 1936, debido á borrroka dos grupos memorialistas. O pavillón foi utilizado polos... [+]

Acoso e tocamentos dun profesor
A UPV/EHU confirma que recibiu varias denuncias formais e que activou o protocolo contra a violencia de xénero
O Equipo Reitoral da UPV/EHU indicou nunha nota remitida a ARGIA que "o procedemento que marca o protocolo iniciouse desde que tivo coñecemento das denuncias" do profesor de Filoloxía Hispánica. Denuncias Na conta de Euskal Herria Instagram publicáronse cinco denuncias... [+]

Os nenos que tragan fume de tabaco teñen no ADN restos similares aos fumadores activos
O Instituto de Saúde Global de Barcelona investigou os problemas de saúde que poden derivar da inxesta continuada de fume de tabaco que non é fumador e demostrou que deixa secuelas perigosas no ADN infantil.

Netanyahu ameaza coa guerra se non se realiza o troco de presos o sábado
"Se HAMAS non devolve aos nosos reféns antes do mediodía do sábado, o cesamento do fogo cesará e o Exército loitará ata que derrotemos a HAMAS", declarou o primeiro ministro israelí, Benjamín Netanyahu, tras a decisión do grupo palestino de aprazar provisionalmente o... [+]

2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Eguneraketa berriak daude