SESBren 50 urte, Dmitri Baltermants-en argazki-makinaren arabera. Bilboko Alondegian. Ekainaren 29ra arte. Ordutegia: 10:00-20:00 (asteartetik igandera). Sarrera: 3 euro (Alondegiaren txartelarekin euro 2).
Ez dakit bietatik zein izan den zeinen aitzakia, baina kontua da egun berean ikusi ditudala estreinako aldiz Bilboko Alondegiaren eraikin berritua eta Dmitri Baltermants argazkilari errusiarraren lana, eta gehiago gustatu zait bigarrena, bata nahiz bestea osorik ezagutzeko oraindik asko falta zaidan arren.
Baltermantsi dagokionez behintzat, hark hamarkadetan egindako lanaren lagin txiki-txikia baizik ez du jasotzen, ezinbestean, SESBren 50 urte erakusketa honek. Berrehun argazki inguru, Moskuko Argazkigintzaren Etxea museoak utzita. Niri gutxiago zirela iruditu zait, beharbada erakusketa paratu duten aretoa handiegia delako, xede horretarako behinik behin; horma batetik besterako ezerezaren erdian jarri dituzten besaulkiei ez diet justifikaziorik aurkitzen kasu honetan. Inor ez da hain luze geratuko, Baltermantsekiko obsesio patologikoa ez badu.
Aurreko baieztapena eginda ez dut Dmitri Baltermantsen lana gutxietsi nahi, ezta hurrik eman ere. Argazkiak bikainak dira; gerran egindakoek, bereziki, zirrara eragin didate. Baltermantsek argazkigintzari eskaini zion bizitza, baina nahi izatera edukiko zuen bestelako aukerarik lapikoa betetzeko, Ejertzito Gorriko kapitaina eta matematikaria ere bazen eta. Erakusketaren izenburuko mende erdiak 1939. urtea du abiapuntu. Handik gutxira, 1941ean, Izvestia egunkariak Bigarren Mundu Gerrako frontera bidali zuen Baltermants. Erretratu batzuek argi uzten dute ez zela konformatu gertakariak urrunetik behatzeaz. Gerraren gordinkeria ezkutatzen ere ez zuen jardun, lerro hauen gaineko Grief entzutetsuak, besteak beste, agerian uzten duenez.
Erakusketa-aretora sartu eta ezkerretara aurkituko duzu “gerra saila”. Hortik aurrera, gutxi gorabehera kronologiaren arabera ordenatuta, Baltermantsi bizitzea egokitu zitzaion garai eta tokiko lekukotza dago. Herri xehea ikusiko duzu argazkiotan, eta ez hain xehea. Hari buruz irakurri dudan guztiaren arabera, Baltermants beti saiatu zen erregimen sovietarrarekiko distantzia bati eusten, baina horrek ez zion eragotzi agintariengandik oso gertu egotea fisikoki. SESBko Alderdi Komunistako idazkari nagusien erretratuak bere obraren zati garrantzitsua dira, Stalinengandik Gorbatxovengana; Alondegian ikus daitezkeen gehienak Nikita Khrustxevenak izatearen arrazoia Moskuko museokoei galdetu beharko zaie.
Todos comían e bebían, parecían alegres, pero algún se movía inquieto entre o aperitivo e o aperitivo. Ía recibir o premio por segunda vez, pero era o primeiro que tiña nas súas mans. Estaba nervioso porque o monumento tiña que chegar á oficina, Foder. Os premios ARGIA... [+]
Aínda que as cousas cambian rápida e vivamente, hai cousas que non cambian: Un deles é a entrega dos Premios Argia. Iso é o que lle dixo a este cronista un xornalista foráneo que veu a por necesidade, e que ARGIA cambiou moito antes de comezar a entrega de premios. Facíao... [+]
Onintza Irureta Azkune participou na charla en nome do grupo de traballo de ARGIA:
"Unha dos miles de persoas que compoñen a comunidade de ARGIA díxonos recentemente que ás veces a LUZ é escura, que hai noticias duras que lle moven dentro. Que facemos un bo traballo, pero as... [+]
Arizona
Actores: Aitziber Garmendia e Jon Plazaola.
CANDO: 26 de xaneiro.
ONDE: Casa de Cultura de Berriz. na praza.
-------------------------------------------
Margaret (Aitziber Garmendia) e George (Jon Plazaola) partiron de Idaho para tentar salvar a fronteira que separa... [+]