Tripoli (Libia), 1804. AEBetako gerra ontzidiak hiriko portu parean bota zituen aingurak. Hiria babesten zuten gotorlekuak leherrarazten saiatu ziren, baina alferrik. Hurrengo urteko neguan, Tripoliko paxaren aurkako matxino libiarren laguntzaz, lurreratzea eta Derna hiria hartzea lortu zuten. Baina AEBetako marineen eraginkortasun urriaren eraginez, eta Europako potentzien laguntzarik gabe –ingelesak, esaterako, etsai zituzten orduan–, ez zuten paxa kargutik kentzeko misioa betetzerik lortu, eta estatubatuarrek Afrika iparraldetik alde egin behar izan zuten. Bi hamarkada besterik ez ziren Pariseko Itunean (1783) AEBetako independentzia nazioartean onartu zela eta, hala, porrot hura herrialde jaioberriko marineek beren mugetatik kanpo burututako lehen gerra ekintza izan zen. Ez zen azkena izango, jakina.
Duela 200 urteko ekintza militar horren atzean oraindik ez zegoen petroliorik, bai, ordea, interes ekonomikoak. 1801 eta 1805 urteen artean Mediterraneoko uretan Nelsonen ontzidi ingelesaren eta Napoleonen itsas armadaren arteko gatazkak izan ziren, baina bazen arazo zaharrago bat: Afrika iparraldeko agintarien babesaz jarduten zuten piratak. AEB jaioberrian berehala Mediterraneoan merkataritzan aritzeko interesa piztu zen. Horretarako kostaldeko estatu horiekin hainbat akordio sinatu zituzten, piraten oztopoa gainditzeko. 1787an Marokoko sultanarekin adostu zuten hitzarmena, 1795ean Aljerreko beiarekin eta, 1797an, Tripoliko paxarekin. Baina estatubatuarren arrakasta ikusita, berehala diru gehiago eskatzen hasi ziren eta, Monroe presidenteak ezetza eman zienean, Tripoliko paxa eta beste agintari batzuk AEBetako itsasontziei erasotzen hasi ziren. Orduan erabaki zuten Tripoliri erasotzea.
200 urte geroago AEBetako ontziak Libiako kostalde parean daude berriro eta hiriburua marineen himnoan aipatzen da: “Moctezumaren harresietatik Tripoliko itsasertzera /gure herriaren gatazketan borrokatzen dugu, lurrez, itsasoz eta airez”.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Grupo Itzal(iko)
bagina: Flores de Barro.
Actores: Os comentaristas serán Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga e Izaro Bilbao.
Dirección: IRAITZ Lizarraga.
Cando: 2 de febreiro.
Onde: Salón Sutegi de... [+]