Eusko Alkartasunak munta handiko akordio bat hartu zuen Gasteizko Legebiltzarrean, 2009ko ekainean; hots, aurrerantzean, kontu politiko mamitsu orori buruzko erabakiak exekutiba nazionalak hartuko zituen, hauteskunde-koalizio, hautagaitza eta zerrendaburu guztien gaineko erabakiak barne. Horrek eskumenik gabe utzi zuen Nafarroako EA bere estrategia markatzeko. Lizarrako EAk, aho batez, osotasuneko zuzenketa bat aurkeztu zuen biltzarrean, bai eta NaBairen aldeko apustu sendoa eskatu ere; biltzarrak, ordea, eskaerak atzera bota zituen. Nafar bat mintzatu zen Lizarrako EAkideen eskarien aurka: Koldo Amezketa. Azken finean, hura beste aurrerapauso bat izan zen, bi urte lehenago EAren eta Ezker Abertzale ilegalizatuaren artean urratzen hasitako bidean. Gero, bi indar politikoen arteko Lortu Arte agiria etorri zen, eta horrekin batera, jendaurrean eta alderdi barruan azaldu ez duten akordio bat: horren arabera, ez indar politiko batek, ez besteak, ez zuten ezein talderekin inolako hauteskunde-koaliziorik eginen, akordio-kidearen oniritzirik gabe. Hortik etorri zen Pello Urizarrek, Batasunak agindurik, Uxue Barkosi ezarritako betoa, handik bi egunera guztiz kontrakoa erran bazuen ere. Une hartan, bazirudien Nafarroako EAk ia bere osoan utziko zuela alderdia, Nafarroa Bain jarraitzeko. Egia da kide frankok alde egin dutela EAtik eta zatiketa familietaraino bertaraino iritsi dela. Alderdi barruan jarraitzen duten zenbaitek, gainera, ez dute inola ere Batasuneko jendearekin batera joan nahi, ez baita preseski goxoa izan urtetan haiengandik jaso duten tratua; urte sail luzeko mespretxuak eta jazarpenak ez baitira lau egunetan konpontzen. Erran bezala, bazirudien 1983an EAJtik kanporatutako jende horrek berak bide berbera hartuko zuela oraingoan ere bai. Aralarrek eta EAJk, ordea, oso gaizki jokatu dute Eusko Alkartasuneko nafar kideekin; jende horri NaBai barruan bidea erraztu ordez, jende horrentzako toki zabala eta erosoa bilatu ordez, giroa are gehiago tenkatu eta Nafarroa Bai Nafarroako EAren oinarri sozialik gabe utzi dute; oraingoz, behintzat. Batzarrerik gabe, NaBaik jarrai zezakeen, baina ez da inola ere gauza bera izanen, EAko jendearen ekarria biltzen ez badute.
Horra, beraz, zeinen mingots dauden gauzak Nafarroako Eusko Alkartasunean eta, zeinen garratz ere, are garratzago ez errateagatik, Nafarroa Bain, noiz eta bi hilabete doi gelditzen direnean udaberriko hauteskundeetarako. Hori gutxi delakoan, gainera, batzuk eta besteak elkarri mokoka ari dira, egunero, tai gabe, zeinek handiagoa bota, eta ez dirudi atertzeko asmotan dabiltzanik. Egia erran, hein batean, horrela eman dituzte 2007tik hona joan diren urte guztiak, eta zuzendaritza guztiek erakutsi dute antzeko jokabidea; Aralarrek, Eusko Alkartasunak, EAJk eta Batzarrek. NaBaitik kanpoko negu-giroak atxikiarazi ditu koalizio barneko supazter goxoaren arrimuan, suak (eta boto-emaileen eraman handiak) betirako iraunen zuelakoan. Ahaztu dira, ordea, sua zirikatzeaz eta hauspotzeaz, eta sua itzali da; edo, hobe erran, itzali egin dute, jakin gabe, mendi gaineko elurrak gesaltzen hasiak badira ere, primaderarik ez dela Nafarroarat heldu; ezta helduko ere. n
Do mesmo xeito que coa axuda dos artistas vivimos o florecimiento de Euskal Herria, tamén nesta ocasión, co seu impulso, sigamos facendo o camiño xuntos, dando o apoio necesario aos presos políticos, exiliados e deportados vascos
O lector xa sabe que a Asociación Harrera... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT CANDO:
2 de febreiro.
ONDE: Gaztetxe de Zuia, en Murgia.
----------------------------------------------------
O 20 de setembro do pasado ano tivemos coñecemento por primeira vez do colectivo musical no perfil da rede social que acababan de crear:... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]