Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Kabana euskaldun bat den artean...

  • Santa Graziko gazteak dira aurten maskaradaren emaile. Santagraztarrei 1994an egokitu zitzaien azkeneko aldiz zeregin hori; egokituko zaie berriz etorkizunean? Horri buruzko zalantza zabaldu dute Santa-Grazi elkarteko lehendakari Laurent Chübürüren adierazpenek. Zuberoa osoaren termometroa ote Santa Grazi?

Maskarada
Aurtengo maskaradetako KabanaMarcel Bedaxagar

Herrian euskara galtzen ari dela-eta, aurtengoa izan liteke Santa Grazik maskarada ematen duen azkeneko aldia. Hala esan zuen Laurent Chübürük urtarrilean, aurtengo maskaraden egutegia aurkeztean. Duela 40 urteko 500 biztanleetatik oraingo 200etaraino mehetu da Pirinioei itsatsitako herri txikiaren populazioa. Biztanleriaren hein berean egin du atzera euskarak. 1968an ehunetik 95 ziren euskaldunak; 2011n, transmisioaren kateak begi gutxi ditu hausteke, eta eskolan frantsesa baizik ez da.


Santa Grazin gazte gutxik daki euskaraz, eta horrek kolokan jartzen du maskarada, Chübürüren ustez. Maskarada dantza baino gehiago baita. Mintzatzezko parteak baitira maskaradaren arima. Kabanaren pherediküa, kauteren etengabeko jarioa, buhaumeen erregearen mintzaldia, kerestuen nagusiaren eta Pitxuren solasaldia... Euskaraz dira horiek denak.


Baina Zuberoa osoan ari da euskara gibeleratzen, ez Santa Grazin soilik. Maskarada arriskuan da? Galdera horrekin joan gara herrialdeko errealitatea ongi ezagutzen duten zenbaitengana, eta Chübürürengan baino baikortasun handiagoa aurkitu dugu, egoera samurra denik inork defendatzen ez badu ere. “Maskarada nahi bezain erraz ezin antolatzea ez da oraingo kontua”, diosku Xiberoko Botzako Titika Rekaltek, “zeren Santa Grazikoa ez da kasu berezia, herri gehienena da”. Aurtengo diferentzia da, Rekalten ustez, norbait ausartu dela publikoki esatera. Baikor ageri da, nolanahi, Rekalt. “XIX. mendean ere esan zuten pastoralek ez zutela beste 50 urte iraungo...”.

Maskarada, sintoma eta arma aldi berean

Jean Bordaxar Sohütako ikastolako lehendakaria da, eta zuberotar kulturaren ezagule fina. Hura ere baikortasunez mintzatu zaigu: “Chübürük aipatutako arriskua herri denetan bada, baina ni optimista naiz”. Bordaxarren ustez, maskaradak erakusten du lehenik euskararen flakezia, baina euskara suspertzeko arma ere bada. “Maskaradari esker jende askok hartzen du kontzientzia behar dela euskara ikasi, eta seme-alabei irakatsi”. Sohütako ikastola talaia paregabea da euskararekiko atxikimendua neurtzeko, eta handik ikusten duenak baikor izatera darama Bordaxar: “Orain umeak dituzten gero eta gazte gehiagok hartzen dute kontuan euskara. Ume horiek emanen dute bost edo hamar urte barru maskarada beren herrietan”.


Bestalde, Titika Rekaltek gogorarazi nahi luke maskarada bizi daitekeela euskaldun gutxiagorekin, mutil gutxiagorekin bizi ahal izan den bezala. “Beti topatzen ahal da modus vivendi bat. Aurtengo Kabanak, esaterako, ama du Santa Grazikoa, aita Barkoxekoa eta bera Garindainen bizi da. Agian eginen dira maskaradak ez herriko seme-alaba peto-petoekin, baizik eta han-hemengoak gonbidaturik. Eta azken batean, maskaraden egiteko lau euskaldun behar dira, ez besterik: Kabana, Pitxu, buhameen jauna eta kerestuen nagusia”.
 

Entzuleak ere komeni, ez dezagun ahantz.


Últimas
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Un logro: No Museo de Navarra pódese visitar a Man de Irulegi en eúscaro
As queixas foron recibidas polo Observatorio de Dereitos Lingüísticos: visitas guiadas en castelán e servizos de acceso. É curioso: ir ver o obxecto de bronce que se cre que contén as palabras da linguaxe dos vascones... e as explicacións en castelán. As queixas... [+]

O uso dos videoxogos aumentou entre os adultos, segundo Ipsos
Julen Linazaroso, membro de Macsonrisas, explicou que as bólas de recompensa, caixas de botín e demais teñen como obxectivo aumentar o número de horas de videoxogos. O uso dos videoxogos entre as persoas de 35 e 64 anos aumentou entre 2023 e 2024, segundo datos facilitados... [+]

2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


En Osasunbidea 11 médicos gañan 230.000 euros ao ano, unha das prácticas 18.000 euros

Eh Bildu pediu este xoves ao Goberno de Navarra, no pleno do Parlamento de Navarra, que investigue e corrixa esta situación. UPN e pp sumáronse á petición, e o Departamento de Saúde... [+]


Eguneraketa berriak daude