Hamar urte joan dira Miren Agur Meabek azken poema liburua publikatu zuenetik. Azalaren kodearen ostean haur eta gazte literaturan ibilbide sendoa egin du Meabek, baina orain hitz neurtura itzultzea erabaki du. Bitsa eskuetan hiru zatitan banatuta dago: lehenengoan poetak bere izateari buruzko errepasoa egin du; bigarrenean, amaren gaixotzeaz eta heriotzaz hausnartu du; eta hirugarrenean harreman bati buruzko kontaketa jaso du. Meabek liburua aurkeztean esan zuenez, adierazpen batasuna dago bere bizipenen eta testuen artean. Harreman horretaz jardungo du, besteak beste, datorren asteko Argian publikatuko den elkarrizketan.