argia.eus
INPRIMATU
Abian da Galtzakomik komiki lehiaketaren 3. edizioa
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
III. Galtzakomik lehiaketa jarri dute martxan Ibarrako Udalak (Gipuzkoa) eta Galtzaundi Euskara Taldeak. Hiru mailatan banatuko dira sariak: 12 urte artekoek marrazteko materiala, komiki-bilduma eta lanaren argitalpena irabaziko dituzte; 12-18 urte artekoetan, lehenengoak 400 euro jasoko ditu, eta bigarrenak 200 euro; 18 urtetik gorakoetan, 800 eta 600 euroko sariak banatuko dira. Azaroaren 19a baino lehen bidali behar dira lanak. Informazio gehiago, hemen: http://ibarrakoliburutegia.blogspot.com.