argia.eus
INPRIMATU
Krisia aitzakia
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
Nafarroako Gobernuak hala esan du. Krisiak eragin diola, eta aurten euskarazko komunikabideentzako izango zen 310.00 euroko diru poltsa ondo gordeko du oraingoz. Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak adierazi du urte bukaeran erabakiko dutela zer egin diru-laguntza izoztuekin. Hedabideetako langileek haserrea adierazi dute, izan ere, haien ustez beste hainbat alorretan, esaterako, hezkuntzan eta kulturan, ez dira halako murrizketak egin.