Urtze Aroa

  • Alfons Rodríguezek hogei urte daramatza mundu osoan klima larrialdiaren ondorioak argazkitan jasotzen, The Melting Age (Urtze Aroa) proiektuaren barruan. Zuri beltzeko irudiokin, zerbait egin beharraz ohartarazi nahi du argazkilariak.

Groenlandia. Poloetako izotz-masa handia, ur bihurtua, munduko ozeano eta itsasoei batuko zaie. Antartikako edo Artikoko (Groenlandia, irudian) izotza ez ezik, lakuetako eta glaziarretako izotza ere ari da urtzen; eta Lurreko ur gezaren %70 biltzen dute. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera azken hamarkada inoizko beroena izan da. Argazkia: Alfons Rodriguez

2023ko abuztuaren 01an - 06:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Klima-aldaketa antropogenikoa frogatutzat jo daiteke jadanik. Une honetan gertatzen ari den zerbait da. Munduko ia herrialde guztiak biltzen dituzten nazioarteko konferentzia handietan, egoera honen aurrean nola jokatu eta ondorioak nola arindu eztabaidan ari dira, eta erantzukizun globalaz edo justizia klimatikoaz ere hitz egiten dute, gure planetaren destinoa ikusita. Garrantzitsua da biltzea akordio batzuk lortzeko, lotesleak izan edo ez. Baina benetan inporta duena da kalte batzuk jada konponezinak direla.

Biomasa ugaztunaren %96

Dagoeneko zortzi mila milioi gizaki lurtar gara, eta nahiz eta aurreikuspen batzuek adierazten duten 75 urteren buruan hazkunde hori geldituko dela, urte hori urrunegi dago gaur ez kezkatzeko. Izan ere, Homo sapiens-a planetako biomasa ugaztunaren %96 da dagoeneko.

Hogei urte baino gehiago daramatzat hainbeste aipatzen den klima larrialdiaren lekuko zuzena izaten. Beste pertsona askok bezala, modu batera edo bestera, ingurune eta kasuistika zehatzetan ibili naiz. Hala izan naiz sei kontinenteetan eta 105 herrialde baino gehiagotan. The Melting Age (Urtze Aroa) izeneko proiektuan, testigantza hori irudikatu nahi izan dut.

Milioi erdi espezie

Glaziarrek eta kasko polarrek Lurreko ur gezaren %70 gordetzen dute, baina azken 70 urteetan glaziarren izotzaren 10 bilioi tona urtu da. Azken hamar urteak historiako beroenak izan dira.

Zazpi urteren buruan planetaren batez besteko tenperatura 1,3 gradu igoko da gutxienez, eta mendearen amaieran, igoera horrek eta glaziarren urtzeak eragingo dute itsas maila 1,5 metro handitzea. Ondorioz, ehunka milioi pertsona desplazatu behar izango dira. Baina ordurako milioi erdi animalia-espezie baino gehiago desagertuko dira, orain arte identifikatuta dauden 1,3 milioi espezietatik ia erdia.

Urtean 1,3 hondamendi

Muturreko fenomeno meteorologikoak ugaritu egin dira. Lehen, hamar urtean behin gertatzen zena, orain 1,3 aldiz gertatzen da urtean. Espainiako Estatuan lurraldearen %10,4 erdi idorra zen duela hamarkada batzuk, orain %21,6 dago klima lehor horren menpe. Eta joera gero eta handiagoa da.

Esaterako, Herrialde Katalanak 2023an inoizko lehorterik handiena jasaten ari dira; milioika kaltetu izan dira eta murrizketa larriak daude. Lehortearen eta berotzearen ondorioz, gainera, suteak duela hamarkada batzuk baino askoz maizago gertatzen dira.

Ur gazia handik hona

Denak joko esperpentoduna eta groteskoa dirudi, eta gu geu jokalari izatera behartzen gaitu. Aurrekaririk ez duen zentzugabekeria. Groenlandian edo Antartikan, esaterako, planetaren berotzeak izotza urtzeaz gain,  faunan eta ekosistemetan eragina duten itsas korronteak hozten ari dira.

Ur gazi gehiegi ari da mugitzen alde batetik bestera, eta ur edangarria duten akuifero urriak xahutu egiten dira –litro bat ur duen plastikozko botila bat egiteko, likido bereko lau litro erabiltzen dugu–.

Uztailaren 28rako agortuta

Duela hiru hamarkadatik egiten da klima aldaketari buruzko COP munduko konferentzia, justuki planeta gehien berotu den 30 urteetan. Hau da, ezer gutxirako balio izan duela dirudi.

Kontzientzia falta horrek beste defizit bat izan dezake: iaz, uztailaren 28an agortu genituen planetak urtebetean eskaintzen dituen baliabideak. Aurten noiz gertatu ote da hori? Hortik aurrera, ordezkatu ezin denetik gastatzen dugu.  

Petrolioa aberatsentzat

Poloak urtzen ari dira eta horrek kalte izugarria egingo digu. Haatik, gizakia tematzen da halako egoerak beste begi batzuekin ikusten. Groenlandian edo Antartikoan izotz azpitik azaleratuko den lurraldea espazio berria izango da natur baliabideak esplotatzeko, batez ere petrolioa.

Izotz hori urtzea ekarri duen petrolio bera. Batzuk aberatsago eta gehiengo handiena pobreago egin gaituen erregai fosila, alegia.

Inork ulertzen ez duen zentzugabekeria da hori, mundu guztiak etsipenez eta berekoikeriaz onartzen duena: gure amaiera guk geuk eraginda. Geuk bakarrik.

 


 

SIBERIA

Hobeto eta gehiago bizitzearen ideia industrializazioarekin eta aurrerapen teknologikoarekin lotuta egon izan da. Siberiako bihotzean dagoen Ulan Ude hiriko kutsadurak indize oso arriskutsuak ditu osasunerako, baina hango biztanleek diote fabrikak –batez ere industria aeronautikorako motorrenak– denentzako bizi iturri direla. Hori da industrializazioaren kontraesan nagusia: hobeto bizitzeagatik gutxiago eta okerrago biziko garela. (Argazkia: Alfons Rodríguez)

 

DUBAI

Lurraren historian aldaketa klimatikoak gertatu dira arrazoi naturalengatik, gehienetan pixkanaka, eta ondorioz, denbora eman die planetari eta bertako biztanleei egokitzeko, oreka berri bat lortu arte. Egungo klima-aldaketak izaera antropogenikoa du, hau da, gizakiak eta bere ekintzek eragin dute: industrializazioak, kutsadurak, baso-soiltzeek... Horrek denbora gutxian desoreka nabarmenak sortzen ditu. Dubai eta antzeko hiri handiak dira kutsadura-gune nagusiak, behar dituzten baliabideengatik eta sortzen duten CO2 kopuruagatik. (Argazkia: Alfons Rodríguez)

 

HEGO SUDAN

Ekialdeko Gogrial eskualdea. Dinka etniako artzain gerlari nomada talde bat Dubekeko herrixka zeharkatzen ari da bere familiekin. Lehorte gero eta ugariagoek Afrikako etnia horren joan-etorri handiak eragin dituzte, beren aziendarentzako ur eta larre freskoen bila. Ganaduaren gorputzetan jan-edanaren eskasia nabari da, bereziki esnea da falta zaiena, dinkatarrek euren haurrak elikatzeko erabili ohi dutena. Gainera, nekazarien lurrak zeharkatzeak edo okupatzeak liskar bortitzak eragiten ditu euren artean. Dinka artzain guztiek beren ganadua AK-47 fusilez armaturik gidatzen dute, alerta egoeran. (Argazkia: Alfons Rodríguez)

 

CABO VERDE

Ikerketak eta soluzio teknologikoak ez dira klima aldaketa gelditzeko gai izan. Bizimodu jasangarriak bultzatzea, naturara eta landa-ingurunera itzultzea, ekosistemak babestea eta baso naturalak biziberritzea dira benetako alternatiba bakarra. Irudian, Afrikako Cabo Verde artxipelagoan eguzki-energia lortzeko instalazio moderno erraldoi bat. (Argazkia: Alfons Rodríguez)

 

HERRIALDE KATALANAK

Basoak eta oihanak hustubide bat dira atmosferatik CO2a kentzeko eta oxigenoa askatzeko. Berotze globalak, lehorteek eta zuhaitz-mozketek, basamortutzea  ekarri dute. Laborantza estentsiboak eta intentsiboak ere basoen aurka egiten du sarritan. Bero-boladek eragindako hezetasun eskasaren eta basoen kudeaketa eta garbiketa txarraren ondorioz, suteak suntsitzaileagoak dira eta baso-masak hamarkada askotarako desagerrarazten dituzte. Irudian, Kataluniako Pont de Vilomarako sutea 2022an. (Argazkia: Alfons Rodríguez)

 

ANTARTIKA

Seigarren kontinenteko izotza, ur gezaren erreserba handienetakoa da, 14 milioi kilometro koadroko azalera baitu. Izotz hori desagertzeak eragin handia izango luke itsas mailaren igoeran, eta milaka milioi pertsonaren joan-etorri masiboak eragingo lituzke. (Argazkia: Alfons Rodríguez)

 

MANILA

Zikloi eta ekaitz tropikalek munduan gehien zigortzen duten herrialdea dira Filipinak, hondamendi horiek gero eta ugariagoak eta suntsitzaileagoak baitira, berotze globalaren ondorioz. Hildakoez gain, ekaitzek dozenaka milaka desplazatu utzi ohi dituzte eta ekonomia gero eta kaskarragoa da. Zenbait adituren arabera, aurretik klima-aldaketaren aurka borrokatzeak baino kostu handiagoa ekarriko digu orain bere ondorioak arintzea. (Argazkia: Alfons Rodríguez)

 

INDONESIA

Klima larrialdiaren ondorioz  animalia espezie asko beste habitat batzuk okupatzen hasi dira, uraren gazitasunagatik, tenperatura altuengatik, itsas korronteengatik edo elikagairik ez dutelako. Epe ertainean espezie asko desagertuko dira, batez ere oso kalteberak direnak. Komodoko dragoia (irudian) eta antzekoak oso mehatxaturik daude jadanik. Eragina genetikoa ere bada. Adibidez, itsas dortokek giroko tenperaturaren arabera zehazten dute euren sexua: 29,3 gradu zentigradutik gora eme jaiotzen dira, eta hortik behera ar. (Argazkia: Alfons Rodríguez)

 

[Artikulu hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2023 100 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2023
Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


2023-08-04 | Cira Crespo
Ipuina
Pedro Ruiz de Egino hil da -‘Nerium Oleander’-

Hala Pedro Ruiz de Eginoren hilketa nola hemen agertzen diren beste lekukotza batzuk dokumentuetan jasotako gertaera historikoak dira. Izen bat bera ere ez da asmatua.


2023-08-03 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioko kideok podcast, film, serie eta dokumental hauek gomendatzen dizkizuegu.


2023-08-03 | Estitxu Eizagirre
Nola ibili mundua desorekatu gabe?

Klima larrialdiarekin eta energia krisiarekin gure bizi ohiturei buruzko galderak sortu zaizkigu: Zenbat bidaiatu eta nola? Josu Iztueta bidaiari ezagunak kontraesanen ispiluaren aurrean jartzera gonbidatu gaitu, tonu goxoan eta irribarre xamur batekin: “Ikusi beharra dago... [+]


2023-08-03 | Mikel Aramendi
Txina 2023
Txikiok handia uler dezakegu, asmoz eta jakitez

Zehazten gaitza den 2023ko egunen batean gogora ekarri beharrekoa izango litzateke; baina, itxura guztien arabera, oharkabean geratuko da. Baina gogoan izanda edo izan gabe, aurtengo urriaren 1ean 74 urte beteko ditu Txinako Alderdi Komunistak Herri Errepublikaren erabateko... [+]


2023-08-02 | ARGIA
2023an entzuteko hiru disko

ARGIAko lantaldearen eskutik, hiru disko proposatzen ditugu uda honetarako.


Iñigo Urrutia
“Gaztelania eta frantsesa armen bidez inposatu zituzten Euskal Herrian”

Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]


Feminismoa
Maitasun-harremanen piramidea hankaz gora jartzeko beharra

Norberaren barne-barnetik agerturiko sentimendu sakon eta sanoa omen da maitasunarena. Esfera pribatuan eta intimoan zokoratu ohi ditugu maitasun-harremanak. Ordena hori aztertzeko, galdekatzeko, bestelakotzeko eta iraultzeko saiakeretan dabiltza aspaldian feminismotik. Sistemak... [+]


Alkohola, oharkabean pasatzen den droga

Zer da droga eta zer ez? Zer-nolako eragina dauka drogak inguruan? Horren bueltan mintzatu dira Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001), Maialen Alvarez (Ermua, Bizkaia, 1994) eta Ander Sagardoi (Iruñea, 1994). Drogarik kontsumitu ez arren, drogak inguratzen ditu; batez... [+]


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (V)
Ozaze: Bide huts, etxe huts

Ekainaren 3an Euskal Liburu eta Disko Azoka egin zen Ziburun. 2020ko hauteskundeetan aldaketa handia izan zen Lapurdiko kostaldeko herrian: abertzaleak nagusi dituen Ziburu Bizi zerrenda irekiak hogei urteetako gehiengoa irauli zuen. “Erakutsi behar dugu gai garela herriko... [+]


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
IBILBIDEAK (III)
Erdiz: Baztango bazkaleku onenean, magnesita gose

Erdiz edo Erdizaga. Bertara eramaten dute azienda abeltzainek, Baztango bazkaleku hoberenak baitira hango larreak. 476 hektareako bazkalekua. Erregerena mendigunearen baitan kokatua, Baztan eta Esteribar haranen mugan. Herri lurrak dira, baztandar guztiek erabiltzen ahal... [+]


Eguneraketa berriak daude