Bilboko Guggenheim-ak ireki zuen aroan, hori da kulturaren rola: dena eta gehiago jan nahia. Txiki geratu zaigu guztia, eta bigarren Guggenheim-aren bila goaz. Orain, baina, makro-espazio kulturala esparru artistikoarekin lotu beharrean, ingurumenarekin lotuko dugu, modan dago-eta. “Gora ekologismoa eta begira zein ederra gure biodibertsitatea; etorri, etorri, guztiontzako lekua dago-eta”. Helburuak bera izaten jarraituko du, ez egin zalantzarik. Bilboko alkateak ondo baino hobeto esan zuen moduan: “Ahalik eta ekitaldi jendetsuenak ekarri nahi ditugu, Bilbok posizio bat izateko nazioartean, eta turismoa erakartzeko”. Gero eta gehiago, gero eta handiago, hobe. Garai hau zerbaitek definitzen badu, hori izango da...
Krakatekoak bistaratu dira, ordea. Errepara esparru musikalari: Jon Urzelaik bikain deslotu ditu hainbat korapilo Su festak (Euskal musika jaialdiak XXI. Mendean) liburuan (Susa, 2022). Baita Nando Cruz kazetari espainiarrak ere Macrofestivales (Makro-festibalak) saiakeran (Planeta, 2022). Jaialdi potoloetan sarri eskaintzen diren lan-baldintza gero eta makurragoak jo-puntuan jartzeaz gain, behatu behar zaio musikari ematen zaion balio ez-artistikoari ere, eta nola bihurtzen den merkantzia hutsa. Zenbat eta kontzertu gehien eskaini, hobe –jakina, ordu erdiko emanaldiak guztiak–. Ez da berria: salmentarako produktua da jardun artistikoa, sistemaren salgai bat gehiago. Preziatua egun, bogan dagoena. Eta musikazaleentzat, goiztiarra da gainera. Has zaitezkete 2024ko uda planeatzen, dagoeneko hainbat makro-hitzorduetarako sarrerak hartu daitezke-eta.
Baina tamainak axola du. “Gero eta gutxiago, hobe”, akaso hori ere ez da premisa, baina izan daiteke bidea. Deshazi behar dugu aurrera egiteko, ezinbestean kulturan ere, merkantilizazio erabatekoarekin eta kulturaren eta artearen txikizioarekin amaitzeko. Edukiontzietan sarturik da kultura, dena ahalik eta gehien eta ahalik eta azkarrean, unean bertan, kontsumitzeko eran egon dadin. Beterik eta aldi berean hutsik dauden edukiontziez inguratu gara.
Kultura kontsumitu nahi duenari ez zaio askorik kostatuko, telesail bat ikustea ez baita inoiz hain erraza izan. Abuztuan atseden hartzeko aukera duenak, ordea, datozen orrietan aurkituko ditu arnas apur bat eman dakizkiokeen gomendioak, ARGIAko kide bakoitzak gustu propioz eskainiak.
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Hala Pedro Ruiz de Eginoren hilketa nola hemen agertzen diren beste lekukotza batzuk dokumentuetan jasotako gertaera historikoak dira. Izen bat bera ere ez da asmatua.
ARGIAko erredakzioko kideok podcast, film, serie eta dokumental hauek gomendatzen dizkizuegu.
Klima larrialdiarekin eta energia krisiarekin gure bizi ohiturei buruzko galderak sortu zaizkigu: Zenbat bidaiatu eta nola? Josu Iztueta bidaiari ezagunak kontraesanen ispiluaren aurrean jartzera gonbidatu gaitu, tonu goxoan eta irribarre xamur batekin: “Ikusi beharra dago... [+]
Zehazten gaitza den 2023ko egunen batean gogora ekarri beharrekoa izango litzateke; baina, itxura guztien arabera, oharkabean geratuko da. Baina gogoan izanda edo izan gabe, aurtengo urriaren 1ean 74 urte beteko ditu Txinako Alderdi Komunistak Herri Errepublikaren erabateko... [+]
ARGIAko lantaldearen eskutik, hiru disko proposatzen ditugu uda honetarako.
Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]
Norberaren barne-barnetik agerturiko sentimendu sakon eta sanoa omen da maitasunarena. Esfera pribatuan eta intimoan zokoratu ohi ditugu maitasun-harremanak. Ordena hori aztertzeko, galdekatzeko, bestelakotzeko eta iraultzeko saiakeretan dabiltza aspaldian feminismotik. Sistemak... [+]
Zer da droga eta zer ez? Zer-nolako eragina dauka drogak inguruan? Horren bueltan mintzatu dira Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001), Maialen Alvarez (Ermua, Bizkaia, 1994) eta Ander Sagardoi (Iruñea, 1994). Drogarik kontsumitu ez arren, drogak inguratzen ditu; batez... [+]
Ekainaren 3an Euskal Liburu eta Disko Azoka egin zen Ziburun. 2020ko hauteskundeetan aldaketa handia izan zen Lapurdiko kostaldeko herrian: abertzaleak nagusi dituen Ziburu Bizi zerrenda irekiak hogei urteetako gehiengoa irauli zuen. “Erakutsi behar dugu gai garela herriko... [+]
Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]
Erdiz edo Erdizaga. Bertara eramaten dute azienda abeltzainek, Baztango bazkaleku hoberenak baitira hango larreak. 476 hektareako bazkalekua. Erregerena mendigunearen baitan kokatua, Baztan eta Esteribar haranen mugan. Herri lurrak dira, baztandar guztiek erabiltzen ahal... [+]